Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Higiezinak

Esklusibotasun-klausula

Kontsumitzaileak esklusibotasun-hitzarmena urtebetez baliogabe utzi du, pisua saltzeko

  Kontsumitzaileak higiezinen agentzia batekin etxebizitzaren salmenta esklusiboa urtebetez itundu zuen; itunean agertarazi zenez, jabeari egotz zekizkion kausengatik eragiketa egiten ez bazen, saltzaileak agenteari zehazturiko prezioaren (150.253 euro) %1,5eko indemnizazioa ordaindu beharko zion, kudeaketa-gastuen kontzeptu gisa. Geroago, kontsumitzaileak agentziari fax bidez itun horren baliogabetzearen berri eman zion, baldintzekin ados ez zegoela argudiatuz eta eraginiko gastuen ordainketa eskainiz. Agentziak, ordea, kontsumitzaileari auzia jarri zion, etxebizitza saltzeko finkaturik zegoen prezioaren %1,5 (2.253 euro) ordain ziezaion. Alacanteko Lurralde Entzutegiak, ordea, 2006ko maiatzaren 5ean agentziaren kontrako epaia eman zuen. Entzutegiaren arabera, enkarguak indarrean iraun zuen urtebetean erabiltzaileak salmenta pertsonalki egiteari berariaz uko egitea zekarren esklusibotasun-klausula ez zen legezkoa. Bestetik, agentziak inolako gasturik egin zuenik frogatu ez zuenez, demanda ezetsi egin zen eta, hortaz, indemnizaziorik ez zion ordaindu behar izan bezeroak agentziari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto