Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hegaldia bertan behera utzi eta, bidaiariak ez du indemnizaziorik jaso

Joan-etorriko hegazkin-txartela erosi nuen baina itzulerako hegaldian jakinarazi zigutenez, arazo teknikoak zirela medio, hegazkinari ikuskapena egin behar zioten. Gauzak horrela, itxaronaldi luzearen ostean, hegaldia bertan behera utzi zen. Handik lau ordutara esan zitzaigun beste hegaldi batean irtengo ginela, biharamunean. Gaua hotelean ematerik ez zitzaigun inondik ere eskaini eta nik, famili alorreko arazoak medio, gau hartan bertan itzuli behar nuenez, erreklamazioa jarri eta, beste bi bidaiarirekin batera, taxia hartu eta etxerako bidaia egin genuen. Hiruron artean mila euro gastatu genituen. Konpainiak, indemnizaziorik ez didala ordainduko esan dit orain, hegaldiaren indargabetzea halabeharrez egin zen eta. Ba ote daukat eskubiderik?

 261/2004 Europako Araudiaren arabera, hegaldia bertan behera uzten denean, eraginiko bidaiariari txartelaren kostua itzul dakion aukera edo, bestela, asetzeko moduko garraiobide alternatiboa hartzeko aukera ez ezik, hurrengo hegaldiaren zain dauden bitartean behar bezalako artapena ere eman behar zaio. Bidaiariei zor zaizkien eskubideen informazioa luze-sakon eman behar zaie, eraginkortasun osoz egikari ahal izan ditzaten. Horretarako, kalteturik gertatu diren bidaiari guzti-guztiei, konpentsazio- eta artapen-alorretako arauak jasoko dituen agiria eman behar zaie.

Aipaturiko kasuan, garraiolariak eragindako bidaiariari, egin gabeko hegaldiari zegokion txartelaren prezioaren partea itzultzea eta, lehenbailehen edo hurrengo data batean, antzeko baldintzetan azken helmugaraino iristearen artean hauta zezan aukera eman behar zion. Horrez gainera, zure kasuan jazo den bezala, biharamunean alternatibazko hegaldia eskaintzen denean, gaua hotel batean emateko aukera ere eman behar zaio kalteturiko bidaiariari (aireportu eta hotelaren arteko garraioaren kostua barne). Eraginiko bidaiariaren testigantzaren arabera, konpainiak ez zuen bete obligazio horietatik bat ere. Bestetik, kalteturiko bidaiariei indemnizazioa jasotzeko eskubidea ere zor zaie baina horrelakorik ez da bidezkoa izango, baldin eta hegaldia bertan behera uztearen arrazoia salbuespenezko baldintzak izan zirela frogatzen badu konpainiak.

Indemnizaziorik jasotzeko eskubidea izatekotan, diru-kopurua 250 euro izango da 1.500 Km bitarteko bidaietan, de 400 euro Europa Elkartearen barneko 1.500 Km. baino hegaldi luzeagoetan eta Europar Batasunetik kanpoko 1.500 eta 3.000 Km bitarteko hegaldietan eta 600 eurokoa gainerako kasuetan. Aipaturiko egoera horretan gure aholkua argi dago: eska iezaiozu konpainiari, egiaztaturik eta jaso izanaren adierazpenarekin eginiko buro fax baten bitartez, itzulerako txartela buelta dakizun banku-transferentzia edo zure izenean eginiko txekearen bitartez eta halabehar horren froga bat aurkez dezaten, bestela indemnizazioa erreklamatuko duzula jakinaraziz. Asetzeko moduko erantzunik ematen ez badizute, abokaturik gabeko epaiketara jo ahal izango duzu. Era berean, Hegazkintza Zibilaren Zuzendaritzara kexua helaraz dezakezu, Europako Araudia betearazteko ardura baitauka organismo horrek (Castellana Pasealekua, 67; A-259 bulegoa, 28071 Madril).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto