Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Telefonia finkoko operadoreak kontratua bete ez

Telefono finkoaren eroangarritasuna beste operadore bati eskatu nion eta handik egun gutxitara jaso nuen mezuan baiezkoa eman zitzaidan. Handik hilabete batzuetara, ordea, linearik gabe nago, baina fakturak (kontsumorik gabe) iritsi egiten zaizkit, hileroko kuota eta guzti. Hainbatetan deitu izan diet, ene kexua azaltzeko, baina inongo arraposturik jaso ez dudanez, aurreko operadorearekin alta eman dut beste linea finko batekin. Azken albisteak eskutitz batean etorri zitzaizkidan: diru-kopuru batzuk ordain nitzan erreklamatzen zidaten; bost egunetan zorra ez kentzekotan, ene kontrako neurriak hartuko zituztela. Nola konpon dezaket egoera hau?

 Eroangarritasuna gauzatu eta egiaztatua izan bazen ere, operadore berriak kontratua bete gabe utzi du goitik behera, telefono-zerbitzurik eman ez dizulako. Komunikazio elektronikoetako zerbitzuak emateko baldintzei, zerbitzu unibertsalari eta erabiltzaileak babesteari buruzko 424/2005 Errege Dekretuaren arabera, abonatuak eman beharreko hurrengo urratsa baja edo kontratuaren iraungipena eskatzea da, operadoreak kontratua ez betetzearren. Horrela izaki, bajak berehalakoa izan beharko du eta operadoreak ez du beste inongo dirurik eskatu behar aurrerantzean. Hala eta guztiz ere, baja-eskaera horrek ez dio amaiera ezarriko aferari, non eta operadoreak ebazpena -emitituriko faktura guztiak baliogabetzea, alegia- onartzen duen eta fakturatzen segitzeari uko egiten dion. Bestela, erantzunik jaso gabe ere, erreklamazioak bestelako instantzietan ezarri beharko ditu, hala nola Bezeroa Artatzeko Zerbitzuan eta Kontsumoko Arbitro-Batzordean, adibidez.

Zeure aurreko konpainian telefono finkoaren zenbaki berriaren alta kontratatu duzuela kontuan izaki, horren bitartez zerbitzurik ezaren beste arrasto bat ezarri duzue, gure ustez. Honakoak eragindakoari, faktura bidez egiazta litekeen kalte ekonomikorik ekarri balio, horren froga agerian uztea komeniko da. Segurtasun handiagoa nahi izanez gero, erreklamazio bat telefono bidez eta beste bat ziurtarazitako eskutitzaren bitartez egin beharko dituzu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto