Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gehiegizko kargak kontsumoa areagotu egiten du eta grabitate-zentroa tokiz aldatzen du, istripua nozitzeko aukerak ugalduta
Bidaia luzea automobilean prestatzen dugunean, ibilgailuari lantegian doikuntzak egin ondoren bertatik ateratakoan ibilbideari lasai-lasai ekitea, eramango dugun ekipajea orekatzea bezain garrantzizkoa da. Karga handiegia edo gaizki banatua daraman ibilgailuaren istripua nozitzeko aukera handiagoa da. Maletak eta gainerako fardelak ordenaz antolatu behar dira, okerreko antolamendu horrek ibilgailuaren egonkortasuna ez kaltetzeko, bidaiariak ez molestatzeko eta gidariaren ikusgarritasun edo mugimenduak ez eragozteko.
Banatu itzazu fardelak: ipini azpi-azpian astunenak, handienak ez badira ere; maleta astun eta sendoenak hondoan ipini behar dira eta gainerakoa, horren gainean. Horrela mantenduko duzu ibilgailuaren grabitate-zentroa ahalik eta beheren.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa