Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Zorrak bateratzea: Hilean gutxiago ordaintzearen atsegina ez da beti errenta

Kredituak bateratzea hileko zamak arintzeko hautu egokia bada ere, gastuak ondorioztatzen ditu eta kopuru horiek izugarri handiak dira artekariak sartzen direnean

Interes tasen arestiko igoerak, Euriborra %4tik gora jartzeak eta era guztietako ondasunak erosteko maileguak baliatzeak Espainiako familien gehiegizko zorpetzearen alarmak saltarazi dituzte. Espainiako familia asko pobrezia gorrian bizi direla ikusirik, zor guztiak bat eginik hileko letren munta murrizteko promes egiten duten publizitateko iragarkiak ugaldu dira. Aukera hori are eta erakargarriago bihurtzen da zorrak etxeko ekonomia itotzen hasten direnean (familien hipoteka-zorra 2006ko urrian 551.700 milioi euro zen). Orduantxe aztertu behar da, astiro-astiro aztertu ere, panazea izatetik urrun dabilen irtenbidea.

Nola murriztu hileko kuota artekaririk baliatu gabe?

Artekarien komisioa aurrezteko, kredituen bateratzea kontsumitzaileak berak kudeatu behar du. Kasua larria ez denean, hipoteka-maileguaren itzultzeko epearen luzapena ohiko bankuarekin negoziatzen saiatu beharko du. Epea luzatzean, denbora luzeagoan interes gehiago ordainduko ditu baina hileko kuota jaitsi egingo zaio. Epea bost, hamar urtez edo gehiagoz luzatzeak hileko kuota zenbateraino murritz dezakeen jakitea komeni izaten da, kinka horretatik ateratzeko. Kontuan izan dezagun, gainera, zorrak batzeaz arduratzen diren enpresak ez direla ez banku eta ez finantza konpainiak eta, hortaz, ez daude Espainiako bankuaren kontrolpean.

Hipoteka 30 urterakoa denean, bankuak gehieneko muga horixe dela esaten badu?

Banku eta kutxa batzuek epe luzeagoak ematen dituzte. Zure zorpetzea luzatu egingo duzu baina, horrelakoetan, beste banku bati zure maileguaz arduratu eta epea luza dezan eska diezaiokezu. Informa zaitez zehatz-mehatz eragiketa horren gastuez: zure hipotekaren hileko kuota murrizteko beste modu bat duzu hori. Eta hori aski ez baduzu, kapitala eta epea handi ditzaten eskatzeko aukera duzu: horrela eskuratuko duzun diru-kopuru horrekin hipotekaz bestelako kredituak bertan behera utzi ahal izango dituzu. Aurrerantzean kuota bakarra izango duzu hilean.

Eskatutako kapitala handitzeak hipoteka-kredituaren kuota handitu egingo al du?

Bai, baina kreditu pertsonalak (hipoteka-maileguak baino interes handiagokoak izaki) bertan behera utzi dituzunez, hileko kuotak txikiagoak izango dira.

Nolako pausoak eman behar dira horretarako?

Zeinahi erabaki hartu aurretik,

  • Hipotekaz bestelako kreditu eta zorrak bertan behera uzteko beharrezkoa duzun diru-kopurua kalkulatzea komeni zaizu, mailegua epea baino lehenago iraungitzearren hitzarturik zeneuzkakeen komisioak eta notaritza-gastuak, halakorik balego, aintzat hartuta. Egiazta itzazu zenbakiok hartzekodunekin.
  • Kredituak iraungitzeko behar duzun diru-kopurua eskuraturik, kopuru horrexen tamainan hipoteka zabal dezan plantea dakioke bankuari. Etorkizuneko hileko kuota osoari, notaritza eta erregistroko gastuei eta zergei buruzko txostena eskatu ahal izango du erabiltzaileak.
  • Gastuei eta hipoteka-kuota berriari buru egiteko gauza bada, horrela egingo duen aurrezkia kalkulatu ahal izango du interesatuak eta, zalantzarik izatekotan, kontsumitzaile elkarteren batera jotzea komeniko zaio.
  • Ondoriozko hileko hipoteka-kuota horrela ere altuegia bada, dirua bueltatzeko epea luzatzeko aukera izango duzu.
  • Garaia baino lehenagoko amortizazioagatiko komisioa negoziatzeak garrantzi handia du. Etorkizunean zure egoera ekonomikoak hobera egingo balu, epea murriztu ahal izango zenuke zatikako amortizazioak eginez, gehiegizko komisioak ordaindu behar izan gabe.

Zer da, bada, finantza-artekariek beren komisioaren truk eskaintzen digutena?

Goian aipaturiko gestioak interesatuaren izenean egiteaz, hainbat finantza-erakunderekin negoziatzeaz eta kredituaren zabalpena edo, bestela, kreditu guztiak (baita hipotekaduna bera ere) bertan behera utz daitezen eta, horien ordez, beste banku batean beste kreditu bat kontrata dadin proposatzeaz arduratzen dira. Azken aukera hau garestiagoa da, kreditu guztiak bertan behera uzteak ondorioztatzen dituen gastuei mailegu berria ireki eta kontratatzekoak (notaritza eta erregistroko gastuak, zergak eta etxebizitza ostera tasatzeko gastuak) erantsi beharko zaizkielako. Nolanahi ere, artekariak eramango duen komisioa gehitu beharko zaio kostuari. Aholkularitza beharrezkoa baduzu, kontsumitzaileen elkarteetako batean aurkituko duzu. Areago, aholkulari fiskal edo espezializaturiko abokatu batek artekari-enpresak baino prezio egokiagoan aholkatuko zaitu (eska ezazu kontsultako prezioa edo aurrekontua).

Nolako aukerak ditugu?

Orientazio gisa, merkeenetik garestienera, hurrengo aukerak dituzu:

  • Egungo hipoteka-kredituaren epea luzatzea (denetan merkeena).
  • Egungo hipoteka-kredituaren kapitala eta epea luzatu eta bestelako kreditu eta zorrak bertan behera uztea.
  • Kreditua beste banku batean subrogatzea, kapital eta epeari dagozkion baldintzak aldatuz, eta gainerako kredituak bertan behera uztea.
  • Kreditu guztiak "baita hipotekakoa ere" bertan behera utzi eta beste bat kontratatzea, epe eta kapital handiagoak dituena.
  • Artekari baten bitartez gestionatzea (denetan garestiena).

Azken lau kasuetan hilean kuota bakarra ordainduko duzu, oraingo denen batura baino txikiagoa baina, beste aldetik, luzeago joko du zorrak. Azken kasuan, banku, notario, jabetzaren erregistroko gastuez eta zergez gainera, artekariari ordaindu beharko zaio bere komisioa.

Aholkuak

  • Uneko premia baduzu, eska iezaiozu mailegua senitarteko bati. Hitzar ezazue idatziz emateko diru-kopurua, entregatzeko epea, interesa (horrelakorik baldin bada) etab. Kontsulta ezazu Haziendan interesdun eta interes gabeko itunen ondorio fiskalak eta formaliza ezazu hantxe bertan kontratua. Hona beste aukera bat: eska ezazu enpresan nominaren aurrekina.
  • Baldin eta aurreko aukerak bideragarri ez badira, negozia ezazu zeure banku, kutxa edo bestelako bankuekin, kredituen bateraketak kudeatzen dituen artekariarengana jo aurretik. Espainiako Bankuak behin baino gehiagotan ohartarazi duenez, erakunde horietako asko ez daude bere kontrolpean eta, ondorioz, komisioak gehiegizkoak dira.
  • Artekari-enpresarekin hitzarmenik sinatu aurretik, eraman ezazu dokumentazioa etxera eta segurta ezazu alderdien eskubide eta betebeharrak ongi ulertzen dituzula. Zenbaitetan komisioa ordaintzea exijitzen dute, proposatutako eragiketa erabiltzaileak onartu ez badu ere..
  • Zor gehiegi hartzeagatiko krisi larrian bazaude, jaso aholkularitza kontsumitzaileen elkarteren batean edo zure Udaleko Gizarte Ongizate departamentuan eta eska ezazu ofiziozko abokatuaren esku-hartzea, "ordainketen etena" deklaratzea bidezkoa litzatekeen galdetzeko, ordainketak birnegoziatzea ahalbidetuko lizukeen hitzarmen judizialera iritsi ahal izateko, zeure hileko diru-sarreretako parte bati eutsiz, bizitzen segi ahal izan dezazun.
  • Ez ordaintzearren, bankuak zure famili etxebizitzaren hipoteka exekutatuko balu, mailegua garaiz aurretik amaitutzat jota, bahitzea saihestu eta hipotekarekin jarraitu ahal izango duzu zorretan zenuen diru-kopurua gehi kostuak epaitegian entregatzen badituzu. Aukera honetaz, dena den, behin bakarrik balia zaitezke, zure ohiko etxebizitza tarteko denean.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto