Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Argindar, ur, gas eta telefono fakturak deszifratzeko argibideak

Etxeko gastu behinenen ordainagiriek agertzen dituzten kontzeptuak ulertzeak kontsumoa egokitzeko bidea eman dezake

 2007 urtea aurrera doan heinean familia gehiago jabetzen da etxeko oinarrizko zerbitzuen garestitzeaz, hilero edo bi hilez behin horrelaxe egiaztatzen dutelako fakturetan. Argindarra, batez beste, %4,4 garestiago ordaintzen da; ura, %3,8; telefonoa, %2 eta gasa %4,24 igo da.

Egin dugun kontsumoagatik zenbat ordaindu behar dugun aurkitzea, eskuarki, ez da oso zaila. Fakturek agertzen dituzten datu guzti-guztiak zehatz-mehatz ulertzea, ordea, da soilegi gertatzen.

Ordainagiri horien irakurketa nahasgarria jazo ohi da, kontrasterik eta koadrotxorik ez delako izaten paper horietan eta, gainera, bertako letraren tamaina txikiegia izaten delako gehienetan. Baina agiri horiek ongi ulertuta, kontsumoa egokitu egin genezake, energiaren eta beste hainbat zerbitzuren kostua merkaturik.

Ura

Fakturak hiru hilean behin ordaintzen dira. Ur-fakturetan irakurketa eta kontserbazioagatiko kostu finkoari dagokio atal bat, hau da, enpresak ematen duen zerbitzuagatiko kuota finkoa. Ordainagiriak, tarifa gisa ordaintzen den gutxieneko kostua agertzen du eta kopuru hori autonomi erkidego batetik bestera aldatu egingo da: horrela da, hirien arabera, uraren etxe-hornikuntzaren prezioa biziki aldatzen delako. Fakturak, izan ere, erabiltzailea bizi den tokian operatzen duen enpresaren arabera aldatzen dira, eta erabiltzaile horrek ezin hauta dezake hornitzailerik, gainera. Zerbitzu-kuota, etxebizitza hornitzen duen hodi nagusiaren diametroaren arabera ordaintzen den kopuru finkoa da. Kasu honetan, bitan banatzen da: hornikuntza (etxean sartzen den ura) eta saneamendua (isurbidetik behera kanporatzen den ura). 

  • 1) Blokea. Etxeko tarifak, industriala kez bezala, blokea den berariazko kontzeptuaren arabera kalkulatzen dira. Uraren prezioa bloke bakoitza gainditu ahala garestitzen da (hots, lanaren etekinen arabera errenta aitorpenean PFEZ kalkulatzeko baliatzen den mailakako sistemaren antzekoa). Sistema honen bitartez, ur-kontsumo handiegia zigortzea nahi da. Etxebizitza partikularretan ohikoena 1 blokearen arabera fakturatzea da.
  • 2) Zerbitzua eta kanaleko hornikuntza. Zerbitzua hartzearren eta kanaleko hornikuntza jasotzearren ordaintzen den tarifan du eragina kontzeptu honek eta, zerbitzu kontzeptuagatik, baliteke etxebizitza partikular batean 2,02 euro ordaintzea eta kanaleko hornikuntzagatik, 9,18 euro.
  • 3) Kontsumoa. Fakturaren kostu aldagarria da; kasu honetan dokumentuak agertzen duena da neurri-unitateak (metro kubikoak) zenbat balio duen eta epean (hiru hilabetean) eginiko kontsumoaz biderkatzen du. Kontzeptu hau, saneamendu eta hornikuntza artean zatiturik ager daiteke. Esate baterako, 11 metro kubiko kontsumitu badira, 0,78 euroz, munta 8,56 euro izango da. Ur-kontadoreen zerbitzua, jakin dezagun, auzo-komunitate bakoitzak nahi duen konpainiarekin kontratatzen du. Beste atal batean, agirian azaltzen da komunitateak gastaturiko ur-portzentajea finka osoarekiko, etxebizitza bakoitzaren izariaren arabera haztatua.

Argindarra

 Argindarraren faktura bio hilean behin etorri ohi da. Bertan, fakturatutako hainbat kontzeptu irakurriko ditugu, hara:

  • 1) Kontrataturiko potentzia. Zerbitzua kontratatu digun konpainiak bere argindar-sareak erabili eta energia gure etxeraino iristea ahalbidetzearren kobratzen duen munta finkoa agertzen du agiriak. Kopuru hori beti ordaintzen da, inolako kontsumorik egin ez bada ere, eta kontratatua dugun potentziaren eta kontrataturiko kilowattari ematen zaion balioaren arabera aldatzen da. Espainiako etxebizitzetan gehien kontratatzen diren potentziak 3,3 eta 5,5 KW dira, erabiltzaileak dauzkan etxetresna elektriko edo elektronikoen arabera.
  • 2) Balio finkoa. Errege Dekretu bidez finkaturiko balioa 1,581887 euro da, kontrataturiko kilowatt bakoitzeko.
  • 3) Kalkulua. Eman dezagun, erabiltzaileak 3,3 KW-ko potentzia kontratatua baldin badu, kontzeptu honengatik 10,44 euro ordainduko ditu (3,3 KW x 2 hilabete x 1,58 = 10,44 euro).
  • 4) Argindar-kontsumoa. Kostu hau kalkulatzeko, eginiko kontsumoa eta konpainiak KW bakoitzeko kobratzen duen prezioa biderkatu behar dira. Alderdi hau Errege Dekretu bidez dago arautua eta kontzeptu hori finkatu zeneko BOE aldizkari-zenbakia eta data agiriak adierazten du. Kontsumoa, adibidez, 396 kilowatt orduko izan bada fakturatu den epean eta kilowattaren prezioa 0,089868 euro dela kontuan izaki, bi hilekok ostua 35,59 euro izango da.
  • 5) Argindarraren gaineko zerga berezia. Espainian biltzen da zerga berezi hori (%4,864), energia alternatiboen ikerkuntzan eta sarearen azpiegitura berrietan inbertitzeko, beste zentral nuklearri kez eraikitzeagatik energiaren gabezia arinduko bada. Kontzeptu hau argindarraren kontsumoaren eta kontrataturiko potentziaren arabera ordaintzen da. Eman dugun adibidean, kontratatutako potentzia 3,3 KW eta eginiko kontsumoa 396 KW bada, bi hilean behin 2,35 euro ordaindu beharko lirateke kontzeptu honengatik.
  • 6) Ekipoa alokatzearen kostua. Fakturatzen den epeari dagokiona: hileko alogera zein den zehaztu behar fakturak (2007 urterako, 0,57 euro); kopuru hori bider bi izango da kontzeptu honengatik ordaindu beharko dugun diru-kopurua (1,14 euro).
  • 7) BEZ. Kopuru horiei (zerbitzuaren koste finkoa, potentziaren araberako fakturazioa, argindarraren gaineko zerga berezia eta ekipoaren alogera) balio erantsien gaineko zerga (%16) gehitu behar zaie.
  • 8) Guztirako munta. Kopuru horiek guztiak batu eta azken munta izango dugu.
  • 9) Kontsumo-historia. Azken hamabi hilabeteotan argindarraren gastua nola bilakatu den adierazten du honek.

Gas naturala

 Gas naturala, eskuarki, bi hilean behin ordaintzen da. Zerbitzu honen fakturazioan funtsezko bi kontzeptu agertzen dira: batetik, etxe bakoitzak aplikatua duen tarifa, kontsumitu duen gas-bolumenaren arabera; bestetik, hornitutako gasaren berotzeko ahalmenaren konbertsio-faktorea; kopuru hau aldatu egiten da erkidego eta fakturatutako epe batetik bestera eta, gasaren kalitatea zeinahi dela ere, terminal bakoitzeko kobrantzagatik aplikatzen da.

  • 1) Erabilera domestikoetarako tarifak. Bereiz ditzagun hainbat tarifa, hasteko: 3.1 (urtean 5.000 KW orduko baino handiagoa ez den kontsumoari aplikatuko zaio), 3.2 (urteko, 5.000 eta 50.000 KW artekoari), 3.3 (urteko 50.000 eta 100.000 KW artekoari) eta 3.4 (urteko, 100.000 KW-tik gorakoei).
  • 2) Fakturatzen den munta. Kontratuaren arabera zehaztu behar da, batetik, etxean gasa hartzearren ordaintzen den kostu finkoa, konpainiaren gasbide-sarea erabiltzeagatik. Kontzeptu hau ordaindu egiten da, kontsumorik egiten ez bada ere, eta aplikatzen den tarifa-motaren arabera aldatzen da. Etxeak urtean 5.000 KW baino gutxiago kontsumitzen bazuen, 2006ko kopurua 2,39 euro zen, hileko; hortaz, fakturan 4,78 euro agertuko da.
  • 3) Gasaren kostu aldakorra. Fakturatu den epean egindako kontsumoari dagokio. Kontsumoa metro kubikotan neurtzen da baina, argindar kontsumoaren pareko egiteko, baliokidetasuna orduko kilowattetan adierazten da (KW/o). 2006 urterako, adibidez, tarifa hori 0,048284 euro zen. Etxeak 20 m3 gas kontsumitu badu eta hornitutako gas metro kubiko bakoitzeko berotze-ahalmena 10,791 KW/o bada, fakturako kopurua 10,43 euro litzateke (gas kontsumoaz ari gara).
  • 4) Kontagailuaren alogera. Kontzeptu honi dagokion tarifa, instalatua dagoen kontagailu-motaren arabera aldatzen da, etxera irits daitekeen gehieneko gas-emaria (metro kubiko orduko) horrek determinatuko baitu. Etxe partikular batean ohikoena den orduko 6 m3ko bolumenagatik 2006.ean hileko 1,08 euro kobratzen zenez, bi hileko fakturan kontagailuaren alogeragatik ordaintzen zena 2,16 euro zen.
  • 5) BEZ: %16 aplikatzen zaio osoko muntari.
  • 6) Informazio gehigarria. Tarifan bi epigrafe erantsi direla jakinaraziko zaio bezeroari: bata, Espainiako Energiaren Batzorde Nazionalari dagokiona eta, bestea, Sistemaren Gestore Teknikoari dagokiona.
  • 7) Fakturazio-historia. Azken bi urteetan eginiko kontsumoa ere, metro kubikotan adierazita, agertzen da fakturan..

Telefonoa

 Kontsumoagatikok ostua aldatu egiten da operadore batetik bestera, telefonia merkatua liberalizatua baitago. Nolanahi ere, telefono-fakturetako kontzeptuak berdin-berdintsuak dira, zerbitzua ematen digun konpainia gorabehera. Ordainagiri gehientsuenetan parte bat finko agertzen da beti (bertan, kontrataturiko zerbitzuak zehazten dira) eta beste bat, kontsumoaren arabera aldatzen dena. Enpresa bakoitzak deskontu-formula berariazkoak eskaintzen dizkio bezeroari.

Kuota finkoak, kontrataturiko zerbitzuen prezioa adierazten du: linearen mantenuagatik, sareetan sartzeagatik eta deiak jaso eta egitea ahalbidetzen duen azpiegitura teknologikoa edukitzeagatik ordaintzen da. Deirik egin ez bada ere, kuota hori, eskuarki, ordaindu egin behar izaten da. Atal horretan, gainera, kontratatuak dauden bestelako zerbitzuak ere agertuko dira. Aspaldi honetan, adibidez, telefono-fakturak Interneteko zerbitzu, tarifa lau, ADSL eta beste hainbaten kostua agertzen da. Horiek, prezio finkoko zerbitzuak direnez, kuota finkoena tean agertu ohi dira fakturan.

 Ordainagiriaren parte aldakorrean telefono-zerbitzuari dagokiona azaltzen da. Ohikoena, konpainiek deien kostua destinoaren arabera zehaztea da: metropolitarrak, lurraldekoak, lurralde artekoak, nazio artekoak, mugikorretarakoak, zerbitzua aurreratuak (?900? zenbakiak, zentraltxoak...). Konpainiarik txikienek ere ematen dute dei bakoitzaren iraupen eta kostuaren gaineko informazioa.

  • 1) Dei bereziak. Herri arteko eta lurralde arteko deiak barneratuak dituen zerbitzua kontratatu duen telefono-fakturan dei horiek ez dira agertzen agiriko zati aldakorrean. Dei bereziak (?902? zenbakietara eginikoak, adibidez: areago, dei hauen zerrenda zehaztua emango zaio bezeroari), ordea, hantxe azalduko dira.
  • 2) BEZ. Telefono-fakturan %16 kargatzen zaiek ostu finko eta aldakorrei.
  • 3) Guztirako munta.

Kontagailuaren irakurketa

 Argindar, gas natural eta ur kontsumoak, erabiltzailearen etxebizitzan edo finkan dagoen kontagailuan agertzen direnez, konpainiak horiek irakurri behar ditu.

Egun, eraiki berri diren finketan zerbitzu bakoitzari dagozkion kontagailuak beren gelan daude baina ebazpen hori eman aurretiko eraikinetan kontagailuak etxebizitza barruan egotea da ohikoena; beraz, teknikariek horietako bakoitzean sartu behar izaten dute kontsumoa irakurtzeko.

Kasurik gehienetan jabeak etxean ez direnez, konpainiek bi neurri hartu dituzte: eginiko kontsumoa apuntatzeko orritxoa erabiltzailearen eskura jarri, geroago teknikariak jasoko dituenak, eta doaneko telefono-zenbakia eskaini, erabiltzailea bertara deitu eta irakurritako balioa berak eman dezan.

Erabilitako sistemaren arabera egingo du faktura konpainiak, aurreko eta oraingo irakurketetan ?erreala? hitza adieraziz, teknikariak egin badu, ?emanikoa? konpainiak entregaturiko formularioan idatzi edo telefonoz jakinarazi bada edo ?estimaziozkoa?, konpainiak daturik jaso ezean, ohiko kontsumoaren arabera kalkulatu badu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto