Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ahoa zuzen garbitzeko egunean bi aldiz, gutxienez, pare bat minutuz, hortz-hari eta eskuilez jardun behar dugu
Geroz eta kezka handiagoa agertzen du jendeak ahoko higieneaz baina, halaz ere, zalantza asko dabiltza bizirik oraindik zelai horretan: nola, noiz, zein maiztasunez garbitu behar diren hortz-haginak kariesari saihets egiteko (gaitz hori, Espainiako Hortzen Fundazioaren azken txostenaren arabera, hamar haurretik lauk nozitzen dute; proportzioa lautik zazpira igarotzen da, gaztetxoek 12 urte betetzean).
Gurasoek sortarazi eta iraunarazi behar dituzten ahoko higiene-alorreko aztura egokiak hartzeko adin egokia haurtzaroa da, ohitura horietako bat urtean behin dentistari bisita egitea izaki, errebisioa egin dezan. Azukrearen kontsumoa mugatzeak ere garrantzi handia du, hortz-hagin naturalen iraupena luzarazteko, horiek baliatuz errazago egin baititzakegu murtxikapena eta digestioa. Hortzak egunero eskuilatzea aztura ona baino hobea da eta, gainera, modu soil eta azkarrean egin dezakegu denok: pieza guztiak garbitzeko, eginkizun hau hiru etapatan banatuz (eskuilatzea, hortz-haria eta urez garbitzea), bi minutu hartu behar ditugu.
Horra hor ahoko higienearen hiru aliatuak, non eta gizakiaren hortz-ezaugarrietara egokitzen diren.
Egokiena, hortzak otordu bakoitzaren ostean eskuilatzea da, afari ondoan, batez ere. Lo gautzala, guruinek listu gutxiago ekoizten dute eta hortzek babes ahulagoa daukate, mikrobioen aurrean. Mugimendu labur eta leunez osatuko da eskuilatze zuzena, hobi-ertzak, atzealdeko hagin urrunak eta buxadura, koroa eta bestelako konpontze-lanen inguruko aldeak bereziki artatuz. Egin ditzagun urrats hauek:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa