Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Poloen Nazioarteko Urtea: Komunitate zientifikoa Poloetara begira

Mundu zabaleko 63 herrialdetako ia 50.000 zientzialari baliatu dira Poloen Nazioarteko Urtea hainbat aspektu azpimarratzeko, hala nola berotze globala, biodibertsitatea edota Poloetako arrantza-baliabideak

 Artikoa eta Antartida, gure planetako ipar eta hego poloak, normalean uste dugun baino gertuago ditugu. Aspaldi honetan ikasi dugu horiek kliman duten eragina ez dela lokala planetarioa baizik. Berotze globalaren ondorioz poloetako azalera handietan izotza urtzeak, aurreikusia dagoenez, planeta osoan itsas mailaren gorakada nabarmena ekarriko du. Polo aldeetan, gainera, mineral eta arrantza-baliabideen erreserbarik oparoenetako bat datza; beraz, poloetan gertatzen den zeinahi fenomenok planetako gainerako zonetan izango du eragina, eta alderantziz.

Horiexek dira poloetan zer jazotzen ari den zehatz-mehatz ezagutzera nazioarteko komunitatea eraman duten arrazoietako batzuk eta horregatik ekin zaio martxoan Poloen Nazioarteko 2007-2008 Urteari: hamabi hilabeteko epe horretan 220 ikerkuntza proiektu jarriko dira martxan, bertan 63 herrialdetako ia 50.000 zientzialarik esku hartuko dutelarik. Honelako ekimenak beste hirutan bakarrik gorpuztu dira azken 125 urteotan: aurrekoak 1882, 1932 eta 1957an izan ziren. Proiektu onen bitartez, herrialde askotan egiten ari diren ahaleginak batu nahi izan dira zona polarretako ikerkuntza sustatzeko baina, horretarako, sekulako diru eta denborazko inbertsioa egin beharra dagoenez, herrialde bakar batek ezingo lioke aurre egin horrelako bati. Poloen Urteko ikerkuntzan denetik aztertuko da, Antartidan eta Artikoan bizi diren itsas organismoak, pinguinoen osasuna, arrantza-baliabideen egoera, etab. Horiekin batera eta modu berezian, bi polo-eskualdeetako klima-aldaketa ikertuko da, berotze globalak horietan eragin berezia izan baitu.

Noiz eta zenbat izotz urtuko den

Adituen iritziz, polo-zonek eman dezaketen informazio baliotsuak planetan klima nola bilakatuko den aurreikusten lagunduko gaitu. Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Panelak, bere azken txostenean zioenez, mende honetan itsas mailaren igoera hasieran aurreikusiriko 59 zentimetro horietatik gorakoa izan daiteke: izan ere, inork ez dakit zehatz-mehatz zenbat izotz urtuko den poloetan. Balizko fenomeno horri egiteko gizarteak neurriak hartu behar baditu, itsasaldeko hirietako azpiegiturak babestuz, funtsezkoa da gorakada noraino irits daitekeen aurreikustea. Izotzen urtzeak lehorreko kliman eragina duten korronteetan eta itsas ekosistemetan ere izango ditu ondorioak. Zenbat izotz urtuko da poloetan, noiz urtuko da? Hori da, ezbairik gabe, Poloen Nazioarteko Urtean jorratuko den galdera behinena.

Horri erantzuteko esperimenturik harrigarrienak diseinatu dira, hala nola Antartidako izotzetako alderik sakonenetan perforazioak egitea ahalik eta izotz aspaldikoenaren (duela 900.000 urte osatu zenaren) laginak ateratzeko. Ikerlari batzuen aburuz, zortea lagun, orain dela milioi eta erdi urteko izotz laginak aurki daitezke. Izotz horrek une hartako aire-burbuilak atxiki zituen bere baitan; beraz, ikerlarien iritziz, burbuila horiek eta izotz-lagin horiek eskuan, ehunka mila urte asko igarota ere, artean atmosferan zeuden karbono-dioxidoen mailak ezagutu eta historia ostera berreraiki egin daiteke. Iraganean izotzen urtze-ziklo horiek nola bilakatu ziren jakinik, etorkizunean, berotze globaleko egoera batean poloek nola erantzungo duten hobeki aurreikusten lagun dezake horrek.

Espainiarren parte hartzea

Hor ere hartuko dute parte espainiarrek: Ikerkuntza Zientifikoen Goi Kontseiluko lantalde batek, nazioarteko proiektu baten markoan, Antartidako pinguinoen osasuna aztertuko du, klima-aldaketak hegazti horiengan nolako eragina duen arakatzeko. Kontseilu horretako beste talde batek Artikoko arrantza-baliabideak ikertuko ditu eta Teknologia Aeroespazialeko Institutu Espainiarrak polo-zonetan ozono-zuloak nola eboluzionatu duen aztertuko du, fenomeno hori epe luzera nola bilakatuko den iragartzeko. Aipaturiko horiek, izan, Poloen Nazioarteko Urteko proiektu eta lehentasunen lagin txiki bat baizik ez dira. Urtea, zientzialarien komunitatearentzat, denbora laburrean pauso luzeak emateko aukera paregabea da.

Interneten bidez, Poloetaraino

 Jendeak Poloen Nazioarteko Urteko jardueren jarraipena egin nahi du Internet bidez. Web orokor batek (http://www.ipy.org/) dokumentu eta bitarteko ugaritarako lokarriak eskaintzen ditu. Espainiako web baten bidez (http://www.api-spain.es), bai Antartidako, bai Artikoko baseetan kokatuak dauden webcam ugarirekin lotzeko aukera ematen du. Antartidan Australiak duen Casey estazioaren web orria (http://www.aad.gov.au/) nabarmen daiteke hemen: web horretako atal batek hego poloan gizakiak utzitako eraginaren efektuak ikusten dira. Norbaitek uste bazuen oraino ere bi poloak toki birjina eta ezin garbiagoak zirela, web orrian azaltzen den modura, errealitatetik urruti dabil. Antartidako toki batzuetan, izan ere, itsasontziek abandonatutako fuel-upel hutsak metatzen dira eta planeta osoaren mehatxu den gehiegizko arrantza orain bertaraino iritsi da, ozeano hartako arraina arriskutan jarriz. Turismoak ez du kale egin: 14.000 turistak bisitatu zuten Antartida 1999-2000 denboraldian: kopuru hori urte horretan kontinente antartikoan lanean ibili ziren zientzialariena (4.000 lagun) baino hiru aldiz handiagoa izan zen. Ohiko turismoa itsasontzi handietan mugitzen da eta ontzi horiek lehorrera egiten dute ordu gutxi batzuetan baina geroz eta handiagoa da beste joera bat: abenturako turismoaren ildotik egonaldi luzeagoak egiten dituzten ontzi txikiagoetan antolatzen dira txangoak: horrek esan nahi du ibilgailu gehiago dabiltzala, gizakiaren presentzia handiagoa dela, eta ekosistemaren eta basa animalien gaineko inpaktua larriagoa dela. Jokabide horrek Antartidako ingurune naturalean ahalik eta eragin txikiena izan dezan, hitzarmen edo araudien bitartez, formula bila lanean dihardute adituek etengabe.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto