Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Microsoft-en sistema operatibo berria: Bista ederra baina iraultza gutxi

Windows XP-ren ordezkari den Windows Vista plazaratu berri da, multimedia prestazioak eta Interneterako sarbidea hobetzeko xedez

 Ordenagailu baten sistema operatiboaren aldaketa autoaren motorra aldatzearen antz-antzekoa da (eta dezente merkeagoa da): ongi eginez gero, ekipoa modernizatuta, lehenago burutik pasatu ere egiten ez zitzaizkigun gauzak egin ahal izango ditu. Baina hori ez da beti posible: "seiszientosa" ez da urrutiegira joango Ferrari baten motorrarekin. Ekipoaren gaitasun fisikoak eta maizter berriaren prestazioen arteko oreka ezinbestekoa da. Azken finean, sistema operatiboa beste programa guztien gaineko agintaritza duen programa da, ordenagailuak darabilen hizkuntza. Microsoft-ek, sei urte betetakoan, Windows XP sistema operatibo "izar" haren ordez, Windows Vista modernoa ezarri du eta erabiltzaileak gainean du dilema: aldatu ala ez aldatu, aldatzea merezi duen ala hobe dugun gauden gaudenean geratzea.

Aero, idazmahai gardena

Zer ekarri digu sistema berriak? Lehen-lehenik, ingurune grafiko berria, Aero izenekoa: aurrekoa baino arin eta dinamikoagoa da, bere leiho gardenen barruan zer dagoen kanpotik ikus daiteke, orain bezainbeste klik egin gabe. Leihoak, gainera, hiru dimentsiotan ikusgarriro biratzen dira programa batetik besterako iragatea ?bizidunago" bihurtzeko (hori, dena den, ikusia zegoen Mac OS X eta Linuxeko bertsio zenbaitetan).

Besterik adierazi ezean, koloreak leunagoak dira eta pastel tonuko berdea nagusitzen da (norbaitek dioenez, Apple-ko Mac OS sistema operatiboaren lorratzak dira horiek). Internet Explorer 7 berria dauka baina ez, ordea, Windows Media Player 11 (honakoa, dena dela, Internetetik doan jaits daiteke). Sistemak, gainera, erabiltzailea era aktiboan aholkatzen du ikaskuntzan zehar. Badauka alboko barra batean ordua eta tenperatura ematen dituzten, argazkiak erakusten dituzten... programa txikiak (widgets). Zerbitzu hori eskuratzeko, Windows XP sistemarekin kanpo-aplikazioak instalatu behar ziren: Yahoo! Widgets, Google Desktop, etc.

Zangoetako bat Sarean eduki dezan diseinatu dute Vista, hots, beti konektaturik lan egiteko. Vista erosteak beste hainbat eskubidez gozatzeko aukera ematen du, hala nola Windows Live: espazio pertsonal horretan erabiltzailea sartu eta bertatik filmak, bideo-jokoak, argazkiak eta musika erosi, gorde eta partekatu ahal izango ditu. Esan gabe doa: daukazun bertsioa zenbat eta garestiago izan, orduan eta Microfoft-ek eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko ate zabalagoa izango duzu.

Segurtasun kontuetan, konpainiaren gabezia tradizionaletako bat, Microsoften hitzetan, hobetu beharrekoa: ordenagailuan deskargatzen den ororen gainean kontrol zorrotzagoa eragiten du Vista-ko su-ebakiak, gainean antibirusik ez daukan arren, hasieran marmaratu zen gisan; horren partez, legezkoak ez diren kopia eta edukiak kontrolatzeko bere sistemak (Windows Software Protection Platform), erabiltzeko lizentzia ordaindu dela frogatzen ez bada, sistemaren gaitasunak dezente urritu ditzake.

Nolanahi ere, Ubuntu eta antzeko bertsio soil eta ahaltsuez horniturik datorren Linux sistema operatibo libre eta doanekoaren gorakadak etorkizunean Vista orain XP bezain nonahikoa izango den aurreikustea eragozten du, sistema berriak hobekuntza iraultzailerik sartu ez baitu, inondik ere.

Zazpi bertsiotan

Bi mundu batzeko ahalegina egin du Windows Vista-k: interkonexioa eta multimedia-aisialdia. Baina hori ez da sistema operatibo bakarra, Microsoft-ek zazpi bertsio egin baititu: hiru, enpresentzakoak eta gainerako lauak, etxeko erabiltzailearentzat, bere ordenagailuaren edukieraren eta erosteko ahalmenaren arabera (prezioak 70 eta 300 euro artean dabiltza). Ahaltsuenak erabiltzaile "jostalariei" zuzenduak daude, honelakoek prozesatzeko eduki handi-handia behar baitute; soilenek, aldiz, dokumentuak idatzi, kalkulu-orriak erabili edo Interneten barrena nabigatzea baizik nahi ez dutenen premiak aise betetzen dituzte.

Etxerako bertsioak doaz oinarrizko eta merkeenetik ("Windows Vista Home Basic", egungo "XP Home Edition" horren tankerakoa) garestien eta osatuenera arte ("Windows Vista Ultimate": honakoa, bideojokoetan elkarrekin diharduten, musika Sarean aditzen duten eta, P2P kanalen bitartez, filmak eta bestelako artxiboak partekatzen dituzten erabiltzaileen komunitate birtuala osatzeko taxutua dago). Herrikoiena izango omen den bertsioa tarteko bat ("Windows Vista Home Premium") izango da: PC tradizionalaren eta DVD grabatzeko gauza den aisialdia kudeatuko eta bereizmen handiko telebista-kalitatearekin artxiboak erreproduzituko dituen multimedia mekanismoaren arteko nahasketa, alegia.

Nolako

 Ordenagailu guztiak ez dira gai Windows Vista-ren bertsio denak erabiltzeko. Oinarrizkoena da eskakizun gutxien planteatzen dituena eta egungo ordenagailuetan ongi funtzionatzen du baina, hortik aurrera, Gigabyte bat edo gehiagoko RAM memoriaz hornituriko nukleo bikoitzeko prozesadoreaz gainera, sistema herrestan joan ez dadin nolabaiteko mailadun txartel grafikoa ere baliatu behar da. Ordenagailu berrientzat hori ez da sekulako eskakizuna, baina orain dela urtebete edo urte pare bat erositakoek ezin dezakete bete horrelakorik.

  • "Windows Vista Home Basic": bertsio oinarrikoena egoki-egokia du asmo txikiak dituen erabiltzaileak. Oso litekeena da bertsio hau lehen munduko dendetan salgai ez egotea, herrialde pobreetara zuzentzeko diseinatua baitago.
  • "Windows Vista Home Premium": Europan hedatuena izango den hau Mendebaldeko erabiltzailearen batez besteko premiak asetzeko aski da. Musika gestio, filmen, telebistako serie eta saioen grabazio zuzena egiteko aproposa da eta, Sarean konektatuz gero, sekulako aukerak eskaintzen ditu.
  • "Windows Vista Business": Vista sistemaren enpresa-bertsioetatik gertuagokoa, aisialdian baino lan ofimatikoan aritzeko da egokiagoa (dokumentuak idaztea, kalkulu orriak maneiatzea, aurkezspenak egitea?).
  • "Windows Vista Ultimate": jokalari bat baino gehiagorentzako bideojokoetan eta grafiko eta soinu konplexuez hornituriko beste hainbat multimedia prestaziotan, batik bat, Sarea intentsiboki darabilten bezeroei zuzendutakoa, argi eta garbi.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto