Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Teknologi berriei buruzko beste informazio batzuk: Hileko bideoa: "You Tube Crash" / Hileko orria: "Eric Saeter" / Sareko sukaldean

HILEKO BIDEOA:

"You Tube Crash", T-Dub-en eskutik

 "Rapero" izateko jaiduraz diharduen internauta estatubatuar baten izen artistikoa da T-Dub; "old school" estiloaren aldekotasuna nabarmena izaki, joan den mendeko zazpigarren hamarkadaren amaierako eta zortzigarrenaren hastapenetako rapa jasotzen da bertan; gogoan dugu sasoi hartan, errimak osatzeko musika-oinarri gisa soul, disc eta funk doinuen zatiak baliatzen ziren. Esate baterako, emakumezko ahots batez eginiko "sample" leun baten gainean rapez dihardu T-Dub-ek, Justin Timberlakek erakutsiko zukeen sentsualtasun eta kadentzia bikain haren parekoarekin. Youtube atari ezagunean bere bizitzako maitasunaren etengabeko bilaketan jazoriko narrazioetako bat ematen du horrela, atarian eskegitako beste hainbat bideoren laburpenen laguntzaz; bertan neskek beren buruaren aurkezpena egiten dute, matrimonio-agentzietan ohi bezala.

HILEKO ORRIA

"Eric Saeter"

 Seattle-ko internauta honek argazkigintzarik delikatuen eta zorrotzena praktikatzen du. Maisutzaz maneiatzen du bai koloreen arteko konbinazioa (tonu argitsuak eta kontrasteak bereziki lehenetsita) bai grisen eskalak ere, bertan distira funtsezkoa delarik, elementu denak metalezko patina batez janzteko unean. Era berean, argazkigintza eta edizio digitaleko teknika mistoak darabiltza softwareren bitartez, ikatzezko marrazketa edo akuarelatik gertuago dauden irudi bereziak erdiesteko. Flickr-eko komunitate zabalak bizi duen mugagabeko giro amateur sortzailearen beste lagin bat da Saeter, dudarik gabe: bere irudiz suspertutako orrietan barnako bidai paregabeak egitea zoragarria da ikuspenarentzat.

NEURRI-NEURRIKO NABIGAZIOA

Sareko sukaldean

Mundu zabaleko ezagutza-oinarririk handiena ez ezik, janarien errezeta-biltegirik zabalena da Internet. Milaka eta milaka orri eskaini dizkiete planetako sukaldaritzei erabiltzaile amateur eta profesionalek eta, horietan oin harturik, "saltseroek" formula berriak asmatu dituzte eta, ez irudimenik, ez dirurik, ez denborarik ez dutenek pasadizotik irteteko bideak bilatu dituzte.

"Epicurios"

 Web orri zabal-zabala, sutondoko praktikaz eta arteaz bereziki arduratuta. Aurkezpenean, mundu osoko errezeta-biltegirik handiena hauxe dela diote harrotasunez. Esakuneak esakune, ederki diseinatua dago orria, era guztietako egokieretarako otorduak eskaintzen ditu eta, horiekin batera, mundu zabaleko lurralde askotako adituek idatziriko artikulu ugari. Badu, era berean, jatetxeen gida eta plegu askotako delicatessen produktuak. Bi eragozpen lausotzen dute orri hau, tamalez: ingelesez dago eta, gainera, beti-beti ez ditu zehazten jakien prestakuntza-etapak ordenaz eta metodoz. Gehiegizko publizitate-agerpenak ere ez dio mesederik egiten: leihoz josita agertzen da nonahi gure pantaila.

"A fuego lento"

 Palma Mallorcakoan bizi den Koldo Royo euskal sukaldariak argitara emaniko aldizkari gastronomiko elektroniko honetan errezetak, sukaldean aritzeko aholkuak, albisteak eta gogoetak eskaintzen ditu. Jaiduraz interaktibo izaki, erabiltzaileak animatzen ditu beren errezetak eta kontsultak posta elektroniko bidez helaraz ditzaten. Royoren konpromisoa, berriz, ahalik eta azkarren erantzutea.

"All Recipes"

 Sukaldaritzan aritzen diren zale hauek osaturiko komunitateak orri honetan beren errezeta gogokoenak ez ezik, beraiek edota beste lagun batzuek hainbat web-gunetan aurkitzen dituztenak ematen dituzte. Era horretan mundu zabaleko sukaldaritza errezetei buruzko datu base interesgarria ari dira osatzen. Orriaren diseinua bikaina da, oturuntzetako irudi ugariz zipriztindua, bertako osagaiak ederki taxutu eta antolatuak agertzen dira eta prozesua metodo zorrotzaren arabera dago azaldua. Datu horiez gainera, jakiaren balio energetikoa, zuntz, proteina eta gantz portzentajeak ere ematen ditu. Ingelesez, bai.

"La página de cocina de Yahoo!"

 "La página de cocina de Yahoo!" estilo anglosaxoidun benetako luxua da, irudi asko eta esanguratsuak, errezeta-proposamenak, osagai, herrialde, balio energetiko, ordutegi eta beste hainbaten araberako bilaketak eta beste gauza mordo bat dauka. Bertako bideo-bilduma ederrean mundu osoko jakiak prestatzeko modua aurkezten da era didaktiko eta atseginean. Ingelesez baino ez, tamalez.

"Los "Podcast" de Guisando.org!"

 Guisando.org, hasieran, komunitateko bloga izan zen eta bertan sukaldaritzako errezetak ematen ziren, beren osagaien zerrenda, argazki polit eta guzti; areago, "Podcast" formatuko (MP3 erreproduzigailuetara Saretik deskarga daitezkeen ahots-grabazioak, alegia) irratsaioa ere bertan zetzan baina, urteak joan urteak etorri, indarretik galdu du, errezeta-zerrenda geza bilakatu arte. Dena den, 2005 urtera arte egin ziren ahots-grabazioak berdingabeak dira, bai "podcasting" izenekoaren gorakadaren testigantza-balioagatik, baita grabazioen errealizazioak erakusten duen maitasunagatik ere. Eskuragarri daude oraindik ere espainieraz, indar bizi-bizian.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto