Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Lanean nagusien gehiegikeriak nozitzen dituzten pertsonek trastorno fisiko, psíkiko edo, areago familiarrak pairatzen dituzte; hauek ahuldu edo arindu egin daitezkeen arren, konponbidea ez da bat ere erraza
Liskarrak eta igurtziak ekidin ezineko errealitateak dira pertsona arteko harremanetan, bai gizakia erdigunea duten taldeetan, baita lana erdigunea dutenetan ere. Pertsona guztiek ez dituzte interes berberak, ezta jarrera berberak, ezta nortasun-mota berberak ere. Familia, ingurunea eta hezkuntza-sistema sozializatzeko eginkizunean sartzen da gizarteko kideak liskar eta igurtzi horiei buru egin ahal izateko trebeziez hornitzea. Hori, ordea, ez da beti posible. Lan-mundua dugu horretarako laginik egokienetako bat. Norbaitek "nagusia ez dut aguantatzen" dioenean, ezin jasaneko ugazaba edo, bestela, inongo aginterik bereganatzeko gauza ez den enplegatua izango dugu aurrean, seguruenik.
Bereiz ditzagun, lehendabizi, "beharrezkoak" diren tentsioak eta debalde sortzen direnak, pertsonen arteko okerreko harremanen ondorioz. ?Beharrezko" horiek, erakundearen helburuei erantzuna eman beharraren ondorioz gertatzen direnak dira. Gizakiaren zeinahi jarduerak, aurrera eraman ahal izango bada, ezinbesteko tentsioa probokatu behar du. Nahitaezko aktibazio hori gabe atazak ez dira egiten behar bezain egokiro.
Arazoa dator erakundeek produkzio-erritmoak azkartzen dituztenean, presioak turrustan sortaraziz, hots, nagusi bakoitzak bere ekipoko kideei transferitzen dizkielarik. Norbaitek "ene nagusia ez dut aguantatzen" dioenean baliteke, agian "erakunde hau ez dut aguantatzen" esan nahi izatea. Zergatia: maiz, presioa eragiten duten nagusiak beren nagusiek eraginiko presioen biktima dira eta, horrela, erakundeak probokatzen duen tentsioaren nahitaezko kolaboratzaile bihurtzen dira.
Beste askotan, ordea, biktima hutsa baino beste zerbait gehiago da nagusia: debaldeko erasotzaile bihurtzen den norbait da eta, izaeraz horrela delako, kargu horrekin "gozatu" egiten du eta "bekatari ordaintzaileak" bilatu behar ditu. Horrelako egoerak ingelesezko mobbing hitzaz bataiatu dira.
Mobbing, jazarpen moral edo eraso psikologikoa lantegian zer den deskribatzeko, honela azalduko genuke: egoera horretan pertsona edo talde batek beste pertsona baten kontra epe luze batean muturrerainoko biolentzia psikologikoa sistematikoa egiten dute lantegian. Mobbing horretan erasotzailea biktimaren gainetik agertzen da beti enpresako eskala hierarkikoan.
Enplegatua gutxietsi edo aintzat ez hartzea eta, hortaz, lanik ez agintzea.Nagusi patologikoen ondoreak pairatzen dituzten pertsonek kalbario latza bizi ohi dute; biktima ez ezik, inguruko pertsonek ere jasaten duten sufrikario hori hainbat eratan agertzen da.
Eraginiko pertsonak bere defentsak sortu beharko ditu, bere buruaren eta senitartekoen osasun mentala zaintzeko:
Egoera eredugarria, egiturak aldatu eta enplegatuak jazartzen dituzten nagusiak desagertzea da. Pertsona arteko harremanetan beti agertzen diren gatazkak konponduko lituzketen egitura iraunkor eta heldua eduki beharko lukete erakundeek, pertsona horientzat ez ezik, enpresarentzat ere mesedegarri gertatuko litzatekeelako.
Gatazkak hauteman eta behar bezala kudeatzeko, mobbingaren sintomak garaiz ezagutu eta lehenbailehen sendatzeko trebeziak garatu beharko lituzke erakundeak. Horretarako, kexu egiteko eta anonimatuan aritzeko eskubidea bermatuz, gatazka pertsonalak konpontzeko arau garbiak agertu beharko lirateke lantegian bertan, pertsonen arteko artekaritza-sistemak aurreikusten dituztenak. Helburu horiek erdiesteko, ordea, pertsona arteko harremanetan eta gatazken konponketan langile guztiek entrenatu beharko lukete.
Erakundeak aldatuko direla itxarotea, oro har, mirariaren zain geratzea da. Maila pertsonaleko irtenbidea ere ez da gizakiari beste enpresa batera joan dadin aholkatzea, enpresa berri horretan ere beste horrenbeste edo, areago, egoera okerragoa topatuko duelako, akaso.
Hainbat ezaugarri agertzen dituzte maiz horrelako pertsonek:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa