Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Migraina eta elikadura: Burukomina sortzen duten elikagaiak

Dietak ez du migraina sendatzen baina prebentzio-bide eta minaren aringarri ona da

Migraina gizaki askok nozitzen du munduan. Espainian 18 eta 65 urte arteko 3,7 milioi pertsonak (populazio osoaren %12,6) pairatzen du gaitz hori baina, halaz ere, ez dute hartzen behar bezalako artapenik edo tratamendurik, 2006 urtean Migrainaren kontrako Egintza Planaren markoan eginiko inkestako datuek adierazten duten legez. Ikerlan hori Espainiako Neurologi Elkartearen eta Gaixotasun Neurologikoen Fundazio Espainiarraren parte hartzearekin eta Osasun eta Kontsumo Ministerioaren bermearekin egin zen.

 Azterlan horretako datuen arabera, inkestari erantzun dioten pertsonen %61en iritziz, gaitzari eta bera larritzen duten faktoreei buruz informazio urria dute. Gehientsuenek badakite gaixotasuna herentziaz jasotzen dela baina, paziente askoren aburuz, elikagai batzuek (gaztak, txokolateak, bananak, ardoak, adibidez) erabateko eragina izan dezakete bai krisiaren hastapenean, baita mina areagotzean ere. Migraina-krisi guztien oinarria elikabidea ez bada ere, jangai jakin batzuk kontsumitzeak gaitzaren agerpena azkartu eta sintomak areagotu egin ditzake.

Prebentziozko dieta

Dietak eta migrainaren genesiak elkarrekin duten erlazioa ulertzeko, gaitza sortaraz dezaketen mekanismo fisiologikoak ezagutu behar dira. Horietako bat, migraina eta elikabide-alergien arteko lotura da. Zefalea ?migrainaren adierazleetako bat?, organismoak tokikotzat (antigenotzat) identifikatzen dituen jangaien substantziekin kontaktuan egiten duen erreakzio immunologikoaren ondorioetako bat da. Zergatien beste azalpen fisiologiko bat, garuneko arteriek nozitzen duten efektu baso-dilatadore eta hanturazkoarekin lotu ohi da: efektu horren agerpen bat, adibidez, hainbat pertsonak elikagai jakin batzuk kontsumitu ondoren pairatzen duten min jasanezina da.

Dieta eta migrainaren artean dagoen lotura estua ezagututa ere, kasu gehienetan gaitza ez da suntsitzen jangai problematikoak kontsumitzeari uzten zaionean, gaixotasuna beste faktore askok ere eragiten baitute: estresa, menstruazioa, barau egitea, ariketa fisikoa, lo nahikorik ez egitea, botika jakin batzuk (antisorgailuak) etab. Balizko kausak, ikusi denez, hamaika badira ere, migraina-krisien maiztasuna edo intentsitatea jaitsi egin daiteke ondoeza ondorioztatzen duten elikagaien kontsumoa mugatuko duen prebentziozko dieta egiten bada edo, areago, horrelakoak behin ere hartzen ez badira. Elikagai horiek zein diren eta burukomina zergatik sortarazten diguten jakitea: hortxe koska.

Zein substantziak probokatzen dute migraina?

Amina biogenoak

 Hainbat elikagaik (hala nola txokolatea, ardoa, garagardoa, arrain-kontserbak, etab.) histamina, tiramina, feniletilamina, serotonina eta antzeko amina biogenoen kontzentrazio handia dute. Organismoan horrelakoen gehiegizko metatzeak zefalea sortaraz dezake. Bestetik, depresioaren edo antsietatearen tratamenduan aplikatu ohi den monoaminoxidasa (IMAO) inhibitzen duten botika zenbait tiraminarekin batera hartzeak, adibidez, zefalea bereizgarri duten hipertentsio-krisiak ondoriozta ditzake.

Konposatu fenolikoak

Txokolateak, teak eta kafeak dauzkaten konposatu fenoliko zenbaitek (flabonoideek, adibidez) amina biogenoak prozesatzen dituzten entzimen egintza indargabetu egiten dutenez, horiek ugaldu egiten dira organismoan eta, horrenbestez, migraina nozitzeko arriskua ere areagotu egiten da.

Elikagaietako gehigarriak

Glutamato monosodikoa eta aspartamoa jangaien zaporea areagotzeko baliatzen dira: lehena, zapore-indartzaile gisa eta bigarrena edulkoratzaile modura. Gehigarri horiek dauzkaten glutamatoa eta aspartatoa aminoazidoak dira eta organismoan hanturaren bitartekari gisa dihardute: horrek, gehigarriok dauzkaten produktuak ?esate baterako, aurretiaz prestaturiko produktuak (pizzak, kaneloiak, etc.), gozokiak, postreak?? kontsumitzean nozitzen den migrainaren hasieraren zergatia esplikatuko luke.

Migraina eta elikagai-alergia

 Elikagai-alergia eta migrainaren arteko lotura aspaldiko partez ikertzen ari da. Joan den mendearen hirugarren hamarkadan esan zenez, zefalea nozitzen zuten pazienteen bi herenen egoera dezente hobetzen zen baztertze-dietak eginez gero: alergenoa ?alergia pairatzen dutenei toxiko gertatzen zaien elikagaiaren proteina? eta organismoak ekoizten duen antigorputz baten (immunoglobulina E berariazko edo IgE) arteko kontaktuak, izan ere, histamina eta beste hainbat minaren liberazio zelular handiagoa eragiten du; kontu jakina da substantzia horiek hantura probokatzen dutela eta migraina-krisien eragile gisa dihardutela hipersentsibilitatea duten pertsonengan eta hainbat elikagairen aurreko alergiak nozitzen dituztenengan. Elikagai alergenikoenak omen diren elikagaien artean ditugu esnea, arrautzak, arraina, itsaskia, fruitu lehorrak, lekaleak (kakahuete eta soja) eta hainbat fruta (melokotoia, mertxika, arana, gerezia, marrubia eta kiwia).

Elikagaiekiko alergia edo intolerantzia diagnostikatutakoan, oso litekeena da baztertze-dieta eginez migraina desagertzea, elikagai alergenikoak alboratuta, alegia. Pertsonak, alergiarik ez baina elikagai jakin baten aurreko hipersentsibilitaterik agertzen badu, dieta horri esker hobekuntza latza egin dezake.

Barau luzerik ez

Barau luzearen ondoriozko hipogluzemiak (odoletan azukre gutxi izatea) ere migraina sortaraz dezake. Luzaro barau egin ondoren karbohidrato ugari duten jangaiak (ogia, gailetak, patatak, lekaleak, arroza eta orea) kontsumitu ostean pankreasak bat-batean intsulina ugari liberatzeak garunean triptofanoaren presentzia ugaldu egin dezake; hortik aurrera serotonina gehiago sintetizatzen da eta, ondo dakigunez, substantzia horren kontzentrazioa areagoturik agertzen da krisien hastapenean.

Mina arin dezaketen elikagaiak

 Migrainak bere-berea duen burukomina fruta jakin batzuek (anana heldu-helduak eta ahuakateak, adibidez) areago dezaketen arren, C edo B2 bitamina-eduki handia dutenek eragin analgesikoa izan dezakete. Laranja-zuku on batek, beraz, burukomina arintzen lagunduko du. Beste horrenbeste esan dezakegu fruitu lehorrek (intxaur eta amanda, bereziki) dauzkaten gantz-azido asegabeez.

Burukomina eragiten dute Ugari daukaten elikagaiak
Amina biogenoak: histamina, tiramina, feniletilamina, serotonina Arrain-kontserba eta erdi-kontserbak (atuna, sardina, antxoa); hesteki gordin onduak (txorizoa, saltxitxoia, salamia, sobrasada); gazta onduak (parmesanoa, emmental, gouda, roquefort, camembert, Mantxakoa); gibela; haragi eta arrainak (lehortu eta keztatuak); landarezko hartzituak (choucrout, soja) eta freskoak (ziezerba, alberjinia eta tomatea); edari alkoholdunak (ardo beltz, zuri eta aparduna, garagarboa); garagardo-legamia eta bera daukaten elikagaiak, fruta (anana heldu-heldua, ahuakatea); txokolatea.
Konposatu fenolikoak Txokolatea, tea, kafea.
Gehigarriak Glutamato monosodikoa: deshidrataturiko salda eta zopak, arrain-kontserba eta erdi-kontserbak, saltsak, aurre-kuzinatuak (pizzak, kaneloiak, kroketak), janari txinatarra. Aspartamoa: gozogintzako produktuak (karameluak, txikleak, litxarreriak), pastelak, opilak, postreak, gaileta eta pastak. Edari freskagarriak. Zukuak.
Burukomina arintzen dute Ugari daukaten elikagaiak
C bitamina Guaiaba, kiwia, zitrikoak, tomatea. C bitaminak analgesiko natural gisa dihardu eta min-eragileak diren prostaglandinen sintesia inhibitu egin dezake.
B2 bitamina, riboflabina Esnea eta esnekiak, haragia, labore integralak. Azterlan kliniko batzuek frogatzen dutenez, migrainaren intentsitatea eta iraupena arindu egiten dute.
Gantz-azido asegabeak Hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja); fruitu lehorrak (intxaur eta amanda, batik bat); arrain urdina. Gantz-azido asegabeek, berriz, plaketen elkartzea eta handura urritu egiten dituzte (migraina abiarazten dute mekanismo horiek).


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto