Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Zentroen %68k ez du proba gainditu, %46k "izar produktuetan" oinarrituriko tratamenduak PROPOSATZEN DITU, hirutik batek pisu-galtze ez oso osasuntsuak planteatzen ditu eta bezeroen %30tatik gora ez dituzte artatzen ez sendagileek, ez nutrizioan adituek.
Gehiegizko pisuaren muga zein den determinatzeko gehien erabiltzen den erreferentzia gorputz-masaren indizea (GMI) da; 25 urtetik gorako helduena adierazteko bakarrik balio du eta hurrengo formularen aplikazioz kalkulatzen da:
| GMI | Emaitzak |
|---|---|
| <18,5 | Pisu eskasa |
| 18,5 - 24,9 | Pisu egokia |
| 25,0 - 26,9 | I. graduko gainpisua |
| 27,0 - 29,9 | II. graduko gainpisua (aurre-obesitatea) |
| 30,0 - 34,9 | I. motako obesitatea (arina) |
| 35,0 - 39,9 | II. motako obesitatea (tartekoa) |
| 40,0 - 49,9 | III. motako obesitatea (morbidoa) |
| >50 | IV. motako obesitatea (muturrekoa) |
ADIBIDEA: 1,66 metroko altuera eta 64 kiloko pisua duen 35 urteko GMI honela kalkulatuko dugu:
64/1,66 x 1,66= 23,19
Horrenbestez, taulako parametroen arabera, pisu egokian dago. Nabarmen dezagun, nolanahi ere, metodo hau ezin balia daitekeela isolaturik diagnostikoa egitean.
Gehiegizko pisutzat hartzen da gorputzeko gantz osoa nahi litzatekeena baino gehiago denean. Formula honetan gantza berariazko parametrotzat jotzen ez denez, beste hainbat baloraziorekin konparatu behar da, pazienteak benetan pisua galdu behar duen (baita zenbat kilo galdu beharko lituzkeen ere) determinatzeko.
| Hiria | Arazoaren identifikazioa1 | Tratamenduaren azalpen eta espezifikazioa2 | Profesio- naltasuna3 | Bezeroa artatzea4 | Azken kalifikazioa5 |
|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi |
| Alacant | Onargarri | Oso eskas | Ongi | Onargarri | Eskas |
| Bartzelona | Oso eskas | Ongi | Erdipurdi | Onargarri | Eskas |
| Bilbo | Erdipurdi | Oso eskas | Oso ongi | Oso ongi | Eskas |
| Cordoba | Onargarri | Oso eskas | Oso ongi | Ongi | Eskas |
| Granada | Erdipurdi | Erdipurdi | Onargarri | Oso ongi | Eskas |
| Madril | Erdipurdi | Eskas | Ongi | Ongi | Eskase |
| Malaga | Eskas | Oso eskas | Oso ongi | Ongi | Oso eskas |
| Murtzia | Erdipurdi | Oso eskas | Ongi | Oso ongi | Oso eskas |
| Oviedo | Onargarri | Ongi | Erdipurdi | Onargarri | Onargarri |
| Iruñea | Onargarri | Oso eskas | Erdipurdi | Onargarri | Oso eskas |
| Donostia | Onargarri | Erdipurdi | Ongi | Ongi | Erdipurdi |
| Santander | Erdipurdi | Onargarri | Ongi | Ongi | Aceptabe |
| Sevilla | Onargarri | Oso eskas | Oso ongi | Onargarri | Eskas |
| Valentzia | Ongi | Onargarri | Ongi | Ongi | Ongi |
| Valladolid | Onargarri | Oso eskas | Erdipurdi | Ongi | Eskas |
| Gasteiz | Erdipurdi | Oso eskas | Eskas | Onargarri | Oso eskas |
| Zaragoza | Onargarri | Erdipurdi | Eskas | Ongi | Erdipurdi |
| Batez bestekoa | Erdipurdi | Oso eskas | Onargarri | Ongi | Eskas |
(1) Arazoaren identifikazioa: kontuan hartu dena, zentroek bezeroari galderarik edo miaketa fisikorik (maila arteriala, pisu, altuera, perimetro eta gorputzeko gantza neurtuz) egin zioten edo aurrerakin patologikoen berri (beraren eta bere ingurukoen osasun-arazoak) eta botikarik hartzen zuen galdetu zioten. Era berean, bezeroaren elikadura-azturez, aldarteaz eta bizimoduaz (ariketa fisikoa, alkohol edo tabakoaren kontsumoa, etab.) interesatu diren ere gogoan hartu da. Tratamendu pertsonalizatu eta eraginkorra eskaintzeko alderdi horiek ezinbestekoak baitira.
(2) Tratamenduaren azalpen eta zehaztapena: zentroak ematen duen tratamendua bezeroaren egoerari berariaz egokiturikoa denean bakar-bakarrik hartzen da halakotzat, aldez aurretik egoeraren diagnostiko zuzena egin bazaio eta haren elikadura-azturak (baita beste hainbat kanpo-laguntza ere, hala nola botikak edota aparatologia) gogoan hartu baldin badira. Elikabide zuzena eta ariketa fisiko handiagoa sustatzea dira gehiegizko pisuaren kontrako tratamenduaren funtsa. Dietarekin batera, zenbaitetan, bestelako tratamenduekin osa daiteke, hala nola estetika lokalarekin, osagarriekin, botikekin, etab., horiek erabiltzea justifikatua badago.
(3) Profesionaltasuna: kontuan hartu da, logikoa den legez, eskaintzen den tratamendua hasieran planteaturiko helburua erdietsi arte egokitzen den. Era berean, bezeroa artatzen duenaren titulazioa sendagile espezializatua, dietista diplomatua edo nutrizioko teknikaria izatea onuragarritzat jo da.
(4) Bezeroa artatzea: bezeroa artatu zeneko baldintzak baloratu dira, hots, kontsulta-gelako zabaltasun, argitasun eta garbitasuna, adeitasuna zentroaren ordutegi baliagarria eta bezeroak aurkezturiko zalantzen argiketa.
(5) Azken kalifikazioa: hiri bakoitzean azterturiko zentroen batez besteko nota, guztira. Aureneko bi alderdiei ("arazoa identifikatzea" eta "tratamenduaren azalpen eta espezifikazioa") balio handiagoa aitortu zaie, notaren %70erainokoa, alegia.
| Hiria | Tratamiento personalizado1 | "Izar produktuetan" oinarrituriko tratamendua (%)2 | |
|---|---|---|---|
| Xehakapeneko azterketa (%) | Xehakapenik gabeko azterketa (%) | ||
| A Coruña | 100 | 0 | 0 |
| Granada | 50 | 50 | 0 |
| Bartzelona | 80 | 10 | 10 |
| Zaragoza | 17 | 66 | 17 |
| Oviedo | 50 | 25 | 25 |
| Valentzia | 71 | 0 | 29 |
| Madril | 40 | 30 | 30 |
| Donostia | 40 | 20 | 40 |
| Alacant | 40 | 20 | 40 |
| Santander | 50 | 0 | 50 |
| Sevilla | 33 | 17 | 50 |
| Malaga | 0 | 50 | 50 |
| Valladolid | 40 | 0 | 60 |
| Cordoba | 20 | 0 | 80 |
| Gasteiz | 20 | 0 | 80 |
| Murtzia | 0 | 20 | 80 |
| Bilbo | 0 | 14 | 86 |
| Iruñea | 0 | 0 | 100 |
| Batez bestekoa | 36 | 18 | 46 |
(1) Tratamendu pertsonalizatua: azterketa honetara begira, zentroak tratamendu pertsonalizatua ematen du baldin eta pazientearen egoeraren diagnostiko zuzena aurretiaz egin bada eta elikabidea eta bizimoduko azturak (baita bestelako kanpo-laguntzak, hala nola osagarriak, botikak, aparatologia, etab.) ere kontuan hartzen badira. Formula egokiena, adituek aholkatzen dutena, xehakapen osoz egiten dena da. Dena den, tratamendu pertsonalizatu batzuen oinarria osatzen da xehakapeneko azterketa sakonik gabea, arazoa identifikatu gabe, dieta zehaztu gabe, bizimodua kontuan hartzeke, etab. Tratamendu pertsonalizatu hori ez da egokitzat jo azterketa honetan.
(2) "Izar produktuetan" oinarrituriko tratamendua: zentroak tratamendua bertako produktu edo tratamenduetan (hor bertan salgai daudenetan) oinarritzen duenean, arazoaren ebaluazio zuzenik egin gabe eta pazientearen bizimodu edota elikabidearen zuzeneko ebaluazioa egin gabe.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa