Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bioerregaiak: Biodiesela: errealitatearen bertute eta akatsak

Negutegi efektudun gasen emisioen mugapenak kutsadura gutxiago eragiten duen (nahiz oraino ekoizpen-kostu handiagoa daukan eta ezarpen urrikoa den) erregai batera begira zuzendu du arreta.

1900ko Pariseko Erakustaldi Unibertsalean Rudolf Diesel asmatzaile alemanak historiako estreinako diesel motorra aurkeztu du, kakahuete-olioz funtzionatzen duena; horregatik deritzo ?olio-motorra". Horren bitartez, sortzaileak nekazaritza sustatu nahi du, energi iturri gisa. Ekilorea edota kakahueteak arras garestiak izanik, petrolioa nagusitu da, ordea. 2007 urtea: mende osoa igaro ondoren, Europar Batasunean 35 milioi m3 bioerregai ekoizten dira; horietako bat, landare oleaginosoen bidez moldatzen den biodiesela da. Diesel jauna zuzen zegoela frogatu du Historiak: landarezko olioak erregaitzat baliatzen dira eta biodieselaren etiketa bereizgarria gasolindegi askotan dago agerian: biodiesel hutsa (B100 izenekoa, hots, %100 biodiesel dena) zein gasolioz nahasita (proportzioen arabera, %10, %15 edo %20, B10, B15 edo B20 derizte), erregaiei buruzko Espainiako legeriak baimentzen duen bezala.

Hainbat faktorek eraginik, energi iturri berriztagarriak bilatzea geroz eta premiazkoagoa da. Berotze globalak, petrolioaren garestitzeak, Kioto eta beste hainbat protokolok eta erregai fosilen agorpenak bultzatzen dituzte herrialdeak energi iturri berriztagarriak sustatzera eta horrelakoak indarrean sartzeko epeak finkatzera. Legeriak xedatua duenez, garraio eta kalefakziorako biodieselaren europar merkatuak 2010.erako urteko 10.000 milioi litrotara iritsi behar du. Halaz ere, Europar Batasunak berak emaniko datuen arabera, egungo ekoizpen-gaitasuna urteko 2.400 milioi litrora baizik ez da iristen.

Espainian, Energia Berriztagarrien Ekoizleen Elkarteak bildutako datuek erakusten dutenez, bioerregaien ekoizpena 2006 urtean 445.577 tonatakoa izan zelarik, horien %28 (124.577 TM) baizik ez zen izan biodiesela. Bioerregaien salmentak, aitzitik, ekoizpena baino dezente mantsoago ugaldu ziren 2006an: aurreko urtekoaren aldean %19 baino ez zen areagotu, 241.849 tonetara iritsiz; hauen %21 inguru (62.909 TM) biodiesela zen. Energi terminoetan adierazteko, Espainiako findegietatik ekarritako biodieselaren salmentak, Espainian 2006 urtean kontsumitu zen automoziorako gasolio guztiaren merkatuaren %0,23ra bakarrik iritsi ziren; merkatu horretan, izan ere, 24 milioi tep (petrolio tona baliokide) saldu ziren.

Espainian biodiesela 12 lantegik ekoizten dute orain eta beste hamarka batzuk proiektuan daude, eraikitzear, baina martxan dauden 8.500 gasolindegietatik 200etan soilik (horietako 125, Katalunian) eskaintzen da biodiesela; Alemania eta Austrian, ordea, horrelako erregaia 1.800 gasolindegitan merkaturatzen da.

Landarezko lehengaiak

Biodiesela landarezko olio birjinatik eta birziklatuetatik ekoizten da. Landarezko olio birjina hazitik erauzten da, hazi-irina ganaduarentzako pentsuak moldatzeko utzita. Olioa findu egiten da, ekoizpen prozesuan sartu aurretik. Hirurehun motatako landare oleaginoso trata badaitezke ere bioerregai hau ekoizteko erabiliena koltza da, landare honek hektarea bakoitzeko olio-etekin handiena ematen baitu; ondotik soja, ekilorea eta palma datozkio. Dena den, erabilitako olioa ere balia daiteke horretarako: oso lehengai merkea da eta gainera, bestela hondakin izango litzatekeen hori birziklatzeko aukera ematen du olio-mota honek.

Espainian biodiesela ekoizteko baliatuenak diren lehengaiak dira frijitzeko erabilitako olioak eta ekilore olioa. Orain, koltza olioarekin eta Brassica carinata ("Etiopiako mostaza" deritzon) landarearekin ari dira frogak egiten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto