Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Iruditan:: Unibertsoa arakatuz

Zer gara? ¿Non gara? Nora goaz? Galdera handi hauen erantzunak erdietsi nahi dituzte munduko zientziarik zaharrenetako bat, Astronomia, praktikatzen duten gizon-emakumeek, zerura so. Zerk daramatza egungo astrofisikari eta ingeniariak izarrak aztertzen segitzera? Rafael Bachiller Espainiako Behategi Astronomikoko Zuzendariak argi du: gizartearen garapen eta aurrerakuntzan duten inplikazioak. Kosmoseko misterioak idoro bai, baina, era berean, gizadi osoaren mesedetarakoak diren teknologia berriak, teoriak eta aurrerakuntza zientifikoak gorpuzten dira.

  
Ruben García Blázquez

Unibertso ikusezina

Izarrak behatzeko lehen mailako instalazioak dauzka Espainiak. Bertan kokaturiko teleskopio eta irrati-teleskopio ahaltsuek estatuko bostehun bat astronomo profesionali Unibertsoaren jatorri eta bilakaera ikertzea ahalbidetzen diete. Espainiako Sustapen Ministerioaren menpeko den Behategi Astronomiko Nazionalak Yebes-en (Guadalajara) daukana, astroek emititzen dituzten irrati-uhinak aztertzeko Europako instalaziorik handienetako bat da. Hil honetan martxan hasiko den 40 metroko diametrodun antena, bereziki, munduko irrati-teleskopiorik sentikorrenetako bat da.

  
Ruben García Blázquez

Uhinen bidezko behapena

Unibertsoko objekturik garrantzitsuenetako batzuk ?irrati-galaxiak edota kuasarrak, adibidez? teleskopioetan ia-ia ikusezinak badira ere, irrati-uhinak emititzen sekulako mamu gaitzak dira. Irrati-galaxiek beren baitan zulo beltzak dauzkate eta, bertako nukleoetatik, argi-urte askotatiko materia-zurrustak emititzen dituzte. Objektu "ikusezin" horiek behatzeko bereizmen handiko antena eskergak baliatu behar dira. Horrelakoa de Yebes-koa: aluminiozko 420 panelek osatua, maluta baten kolpearen pareko energia detektatzeko gauza da antena hori.

  
Ruben García Blázquez

Behaketa prestatuz

Astronomoak, batzuetan, behategi astronomikoetako langileak badira ere, bestetan, unibertsitateko irakasleak edo Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluko (IZGK) ikerlariak izanik eta berariazko instrumentala eskuratzearren, teleskopio erraldoi horiek erabiltzea eskatzen dute beren luzaro prestaturiko ikerlanak garatu ahal izateko.

  
Ruben García Blázquez

Behatuz

Behapen-epea zehazturik, astronomoa behategira doa, neurriak hartzera. Irrati-astronomian kosmosa gauez eta egunez (Eguzkitik gertu-gertuko posizioetan izan ezik) eta gauez beha daiteke. Datuak, teleskopioek jaso eta ordenagailuek grabaturik, astronomoek interpretatzen dituzte horien adiera ulertzeko eta teoriak egiaztatzeko. Behaketek, maiz, beste galdera batzuk planteatzeko eta bestelako esperimentuak taxutzen hasteko balio izaten dute. Azken helburua gure Unibertsoari buruzko aurkikuntzak egitea da.

  
Ruben García Blázquez

Sentikortasun handia

Geroz eta urrutiago dauden eta ahulagoak diren objektuak behatzeko astronomoek egiten dituzten eskaeretan oin harturik, teleskopioak eta beren ekipoak etengabe eguneratu behar dira. Teknologiarik modernoenak baliatzen dira eta, gerora, bestelako eremuetan (medikuntzan, adibidez) aplikatu ahal izango diren teknologiak garatzen dira. Behategi Astronomiko Nazionaleko teknikari eta telekomunikazioetako ingeniariek lanean dihardute para bertako detektagailuak ahalik eta prestazio handienez hornitzeko. Talde-lanean dabiltza: fisikarien (astronomoak dira fisikariak) premien arabera, ingeniariak berariazko material eta teknologiak diseinatzeko gauza izaten dira.

  
Ruben García Blázquez

Emaitzak

Behaketetan erdietsitako emaitzak aldizkari zientifikoetan eta nazioarteko kongresuetan plazaratzen dira, bertan gaiak beste zientzialari batzuekin eztabaidan jartzen direlarik. Horrela, beste behapen astronomikoetako datuak interpretatzeko ideia baliagarriak jalgitzen dira: joan den udan, esate baterako, Pluton Eguzki Sistemako planeta ote zen auzitan ipini zen, eguzki orbitan dabiltzan antzeko beste objektu batzuei kategoria hori aitortzen ez zaie-eta. Dena den, Estatu Batuek "deskubritu duten planeta" bakarra denez, mantentzeko eta mantentzeko jardun zuten batzuek. Eztabaidatik at, komunitate zientifikoak 2020 urtean SKA proiektua inauguratzea aurreikusia du: kontua da irrati-teleskopio txikiez osaturiko kilometro karratu bat eraikitzea. Hori baino bost urte lehenago (2015ean) Txileko Andeetako Atacama mendilerroan Alma izeneko teleskopio milimetriko itzela inauguratuko da, itsasotik 5.000 metroko altueran. Bi proiektu horiei esker Unibertsoa hurbilxeago edukitzea nahi dute zientzialariek.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto