Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitza. Entrega geroratzea

Saltzaileak entrega egitean geroratu eta indemnizazioa ordaindu ez

  Bezeroak 1996an eraikitzen ari zen etxebizitza salerosteko kontratua sinatu zuen; bertan, etxea entregatzeko data jakin bat eta, alderdi bidetako edozeinek kontratua betetzen ez bazuen, besteari eman beharko zion indemnizazioa ere itundu zen. Etxea entregatzeko eguna iritsita, saltzaileak data geroratu zuen; horrek erostunari etxebizitza alogerean harrarazi zion. Itundutako datatik bost astera saltzaileak titularra deitu zuen eskritura sinatu eta giltza entregatzeko baina erosleak uko egin zion, itundutako diru-kopurua deskontatzeko beharra argudiatuta. Azkenean erostunak enpresa auzitara eraman zuen, indemnizazioa ez ezik, eraginiko kalte-ordainen eskean. Espainiako Epaitegi Gorenak, 2006ko irailaren 28an emaniko epaian, saltzaileak kontratua erabat ez baizik eta partzialki urratu zuela ebatzi zuenez, bidezkotzat jo zuen 3.000 euroko indemnizazioa, itundutakoaren ordez (askoz ere handiagoa). Azkenean, helegitearen kostuak erostunari ordainarazi zizkion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du