Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Neskatoa adiskidearen etxera joan zen, garajera hurbildu eta bertan etxeko zakurrak ausiki egin zion. Hori zela eta, zakurraren jabearen kontra faltako epaiketa egin baina erantzukizun penaletik absolbitua gertatu zen. Neskatoak kalteak nozitu zituenez, ordea, aitak beste demanda bat aurkeztu zen, bide zibiletik (ez penaletik) oraingoan zakurraren jabearen eta aseguru konpainiaren aurka. Biak kondenatu zituen Valladolideko Lurralde Entzutegiak: 2006ko urtarrilaren 20an emaniko epaian gogoratu zuenez, Espainiako Kode Zibileko 1.905 artikuluak animaliaren jabearen erantzukizuna aintzat hartzen du, halabeharra edota biktimaren errua bakar-bakarrik salbuetsita. Zakurraren arriskua, esan zuen Entzutegiak, ezaguna zen eta kateak ez zuen galarazten zakurrak garajean sar zitekeen edonori eraso egiterik. Horregatik, Entzutegiaren iritziz, familiaz kanpoko pertsonen presentzia zela eta, neurririk zorrotzenak hartu behar izan ziren. Beraren ustez ardura ezin egotz dakieke adingabekoaren gurasoei, neskatoa lagunaren helbidera doanean ardura hori beste etxebizitzako jabe edo biztanleena delako.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa