Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kontsumorako kreditua. Altzarien epekako salerosketa

Kontsumitzaileak hiru koltxoiren erosketa balio gabe utzi, eragiketa geroratzearen ondorioz

  Kontsumitzaileak establezimenduan hiru koltxoi erosi zituen, epeka ordaintzeko asmoz, dendarekin kolaboratzen zuen banketxearen finantzaketa bitartez. Koltxoiak aurreikusitako epean jaso ez zituenez, bai dendari, bai bankuari ere, eskaria baliogabetzeko, maileguaren kuotak indarrik gabe uzteko eta aurretiaz ordaindutako diru-kopurua jasotzeko asmoa jakinarazi zien. Bankuak, ordea, ez ordaintzearren ezarri zion auzia eta, horrela, kontsumitzailea lehen instantzian, zorra eta epaiketaren kostuak ordaintzera kondenatu zuten. Kontsumitzaileak aurka egin eta Balearretako Lurralde Entzutegiak, 2006ko otsailaren 27an emaniko epaian, haren alde eman zuen epaia: hura, kontsumorako kreditua zela esan zuen eta, halakotzat, bezeroari nahi duen finantzabidea aukeratzea eragotziz, kreditua ematen duenak saltzailearekin kolaboratu ohi badu, finantzaketa-kontratua antzua dela dio legeak. Ondorioz, bankuak ezarritako eskaria ezetsi egin zuen, erosketa-kontratua eta, beronekin, finantzaketa ere indargabe utzi zuen eta, hortaz, ordaintzeko obligazioa kendu zion bezeroari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto