Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Berme aldian zegoen ordenagailua konpon dezaten bi hilabete itxaron behar

Azalera handi batean ordenagailu eramangarria erosi nuen. Handik bi hilabetera abiatu egiten ez zenez, erositako establezimendura eraman nuen. Agiri bat eman zidaten eta aparatua Madrilera, zerbitzu teknikora, eramango zutela esan zidaten. Orduaz geroztik bi hilabete eta erdi pasatu dira eta ordenagailuaren berririk ez dut oraino. Dendakoek itxaroteko esaten didate. Zer egin dezaket?

  Berme-aldian dagoen aparatu baten konpontze-lanak justifikaziorik gabe atzeratzeagatik kalteturik gertatzen den kontsumitzaileak buro-fax bitartez erreklamazioa aurkeztu edo establezimendura joan eta bertan erreklamazio-orria bete behar du; izan ere, bi hilabete eta erdia epe luzeegia da, berme-aldiko konpontze-lan bat egiteko.

Ondasun Higigarrien Bermeen Legeak kontsumitzaileari aitortzen dio bere eskubidea, produktu akastuna erosi duenean, hori konpon dakion edo horren ordez beste bat, berria, eman dakion. Tramite hori zentzuzko epean bete beharra dago, bezeroari eragozpen berezirik sortarazi gabe. Horrela ez izatekotan, kontsumitzaileak produktua aldatzea erabaki ahal izango du, aldaketa hori egitea ezinezkoa balitz edo zentzuzkoa dena baino gehiago itxaron beharko balu, emaniko dirua itzul dakion eskubide osoa duela kontuan izaki.

Eskuan dauzkan frogek erakusten omen dutenez, eraginiko bezero horrek, auzitara joko balu, aurrera egiteko aukera handiak izango lituzke. Nolanahi ere, produktua aldatu edo ordaindutakoa itzul dakion eskatu behar du lehendabizi, bermeen Legeak dioena argudiatuz. Erreklamazioa aintzat joko ez balitz, eragindako kontsumitzaileak epaitegietara jo ahal izango luke. Eskakizunaren edukia 900 euro baino handiagoa izatearren abokatuaren zerbitzuak kontratatu behar izanez gero, hoberena idatzizko aurrekontua eskatzea da; dena den, oso litekeena da zuk ordainduko dituzun lansari horiek berreskuratzea, "estimaziozko epaia, kostuak kondenaturik" ematen badute. Era berean, erreklamazioa aurkeztera eta, zure kasuan, saltzailearen kontrako zehapen-prozesuari ekin dakion eskatzera zure udalerri edo lurraldeko Kontsumo Zerbitzuetara ere jo dezakezu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto