Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Isolatzaile termiko eta akustiko gisa dituen abantailez gainera, apainketan, altzarigintzan eta erabilera industrialetan baliatzen da pladurra
Etxegintzan pladurra erabiltzeak hastapeneko alor anekdotiko hutsa aspaldi gainditu zuen, hamaika erabileretarako balio baitu: erabilera industrialetan, brikolajean eta, batez ere, apainketan balioesten da material honen arintasuna eta instalatzeko azkartasuna. Prezioa ere aldekoa du: 5 - 30 euro metro karratuko.
Kostua, berriz, osaketaren arabera aldatzen da. Pladurra, igeltsuzko barnealdea estaltzen duten zelulosazko bi geruzak osatzen dute baina, segun-eta zertan erabiliko den, barnealde hori sendotua edo beste material batzuekin (beira-zuntzarekin, adibidez) osatua egon daiteke. Emaitza: ukipen atsegineko plaka, erresistentzia handikoa, are suaren aurrean ere. Era askotako bukaera eman dakioke, gainera: pintura, papera, berniza, eta, areago, azulejoa.
Ipintzeko unean, pladurra altzairu galbanizatuzko egitura batean kokatzen da; egitura hori hezurdura izango da eta haren gainean plakak josi eta paper berezi batekin elkartuko dira. Eragiketa hau amaituta, torlojoak eta balizko akatsak masilla berezi batekin estaliko dira, bukaera uniformea erdietsi arte. Eragiketa garbi eta lehorra da eta obra-lanak bezainbeste hauts ez du harrotzen baina pazientzia handia eskatzen du, plakak zehatz-zehatz doituko badira.
Pladurraren jatorrizko estruktura igeltsu eta zelulosak osatua badago ere, barne-plaka hori hainbat materialezkoa izan daiteke, emango zaion erabileraren arabera. Honelako plakak ditugu dendan:
Lan bat pladurrez egitea deliberatu aurretik hainbat alderdi kontuan hartu behar dira, kalitatea eta prezioaren arteko erlazioa balioetsiz. Egia da pladurra erresistentzia, iraunkortasun handiko eta prezio txikiko materiala dela, baina azken emaitza erabilitako plakaren, lanak egiteko moduaren eta obra-lan horri eman nahi zaon erabileraren araberakoa izango da. Kontuan izatekoak:
Eragozpen behinena: egurra eta beste material batzuk baino erresistentzia txikiagoa da, baina, hori bai, liburuen eta beste hainbat gauzaren karga ederki eusten du. Baliabide interesgarria da obra edo altzari hori zertan erabiliko den erabakita, nolako plaka erabiliko den erabakitzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa