Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Nola antolatu enpresa ahalik eta arinen

Lauzpabost egunetan eratu daiteke enpresa bat "Enpresa Berria Elkarte Mugatua" delako forma juridikoa hartuz gero. Sorrera kostuak 409 eta 1.830 euro artekoak izan daitezke

 Espainian ehun mila lagunek ekiten diote urtero beren enpresa den ametsa gauzatzeari. Badakite erabaki hori bizipoz askoren iturri izan daitekeela baina horretarako dirutza polita atera beharko dutela patrikatik, arrisku asko hartu beharko direla, gestio eta tramite ugari egin beharko direla... Enpresa sortzeko aurreneko paperak egiten hasi direnetik negozioa irekitzeko baimen guztiak eskuratu arte, jeneralean, bi hilabete eta gehiago pasatu ohi dira. Negozio baten sorrera mantso izate hori, baimenak eskuratu ahal izateko, batez beste, 15 agiri bete eta hainbat organismotara zortzi bisita egin behar izatean datza. Horrek, zehatz-mehatz, 409 eta 1.830 euro bitarteko kostua du.

Martxotik aurrera enpresa sortu nahi duten espainiar guztiek pittin bat errazago izango dute prozesua, bitarte telematikoen bidez erantzukizun mugatuko elkarteen sorrera onesten duen Errege Dekretua indarrean sartzeari esker. Horren helburua, figura juridiko baten -erantzukizun mugatuko elkartea- sorrera azkartzea da, horixe hartzen baitute urterik urte sortzen diren hamar enpresatik bederatzik. Joan den urtean, adibidez, Espainian sorturiko 147.721 merkataritza-elkarteen %98 elkarte mugatuak izan ziren.

Lehenago ere, 2003 urteaz geroztik, Interneten bitartez bazegoen "Enpresa Berria Elkarte Mugatua" izenekoa sortzeko aukera, gutxien-gutxienez 48 orduko epean (hori gutxienekoa da baina ez, inondik ere, gehienetakoa). Legea hobetzean, lastertasun hori elkarte mugatu tradizionalen sorrerara ere iritsi da, baina eragozpenak askoz ere ugariagoak dira; beraz, hobe "Enpresa Berria Elkarte Mugatu" bat sortzeko erabakia hartzea. Dena den, enpresa berria abiarazteko egun pare hori utopia hutsa baizik ez da izango.

Gutxieneko kapitala: 3.000 euros pasatxo

  Enpresa bat azkar abiarazi ahal izateko, aurreneko kontua nolakoa izango den deliberatzea da: Erantzukizun Mugatuko Elkartea (EME) edo, bestela, "Enpresa Berria Elkarte Mugatua" (EBEM), forma juridiko horiek berariazko ezaugarriak dituztelako. Modu batekoa izan, bestekoa izan, bazkideek gutxienez 3.005,06 (EMEen kasuan) edo 3.012 euroko (eta, gehienez ere, 120.200 euro, EBEM baldin bada) kapital soziala osatu beharra dago. Horien bereizgarri nagusia ere berria da: hirugarrengoen aurrean bazkideek daukaten erantzukizuna haietako bakoitzak ezarritako kapitalaren arabera zehazten da. Bazkideek bertan parte har dezakete lana, ondasunak edo dirua ezarriz.

Ireki nahi den negozioa, plan estrategikoa eta jarduera non gauzatuko den argi eta garbi ikusitakoan, enpresa martxan jartzeko "tramite arinak" hasten dira. Horretarako, tramitazio telematikoa Espainiako Enpresak Sortzeko Sare eta Informazio Zentroaren (CIRCE) bitartez egin daiteke. Enpresariak tramitazio telematikoa egingo duen bulegoetako batera joan beharko du: Aholkularitza Jaso eta Tramitazioa Hasteko 150 bulego daude Espainiako 13 autonomi erkidegotan. Maila horretan mantsotu egin daiteke prozesua, estreinakoz. Bulego horietako baten bitartez enpresa sortzen hasteko 900 19 00 92 telefonoan hitzordua eskatu behar da. Normalean, hortik hiruzpalau egunera elkarrizketa egiteko aukera ematen diote eskatzaileari baina, lurraldearen eta tokiaren arabera, hitzordu hori astebete ere gerora daiteke.

Oraindik ere bulego telematikorik ez dute EAE, Nafarroa, Kantabria eta Balear Uharteak autonomi erkidegoek, ezta Ceuta eta Melilla hiri autonomoek ere. Dena den, horietako batzuetan -Nafarroa eta EAEn, adibidez- horrelako zentroak martxan hasteko negoziazioak biziki aurreratuak doaz. Sukurtsal horiek ireki arte, erkidego horietan guztietan "Enpresa Berria Elkarte Mugatua" Internet bidez ere (http://www.circe.es ) sor daiteke enpresa. Sistema horretaz baliatuz enpresa sortu ahal izateko, "aukera presentziala" hautatu beharko da. Horrelakoetan oso litekeena da prozesua pare bat astez luzatzea. Izendapenaren erreserba eta Merkataritza Erregistro Zentralean izenematea Internet bidez egin ohi dira. Nolanahi ere, gainerako erakunde eta organismoetara ere (Gizarte Segurantza, Zerga Agentzia, etc.) pertsonalki joan beharko du interesatuak.

Erne izenarekin

Bulego horietako hitzordua finkaturik, lehendabizi enpresari nolako izendapen soziala eman nahi diozun galdetuko dizute. EBEM baldin bada tramite hori soila da, izendapen hori bazkideetako baten izen-deiturek osatutakoa baita: horrela erregistratuko da Merkataritza Erregistro Nagusian.

Elkarte mugatu tradizionalen kasuan, berriz, enpresa abiatzea atzera dezakeen lehen arazoa alderdi honetantxe datza. Lanean hasi aurretik, enpresari berriek egiaztatu behar dute beren enpresaren izendapena ez dela beste ezein konpainiaren izenaren berdina. Horretarako Merkataritza Erregistrora pertsonalki joanik, bertan aukerazko hiru izen utzi beharko dituzte (zaletasunen arabera lehenetsita).

Izena baliozkoa bada, organismo horrek astebetea behar izaten du normalean ihardespena emateko; beraz, sorrera prozesua ez da hasieran zirudien bezain azkarra. Bestetik, eskatutako hiru izenak aurretiaz erregistraturik baleude, hasierara itzuli beharko genuke, sorrera prozesua ostera ere geroratuz. Izendapena berrestean, Merkataritza Erregistroak egiaztagiria egin eta elkarteak organismo horretan bertan identifikazio fiskaleko zenbakia eskatu beharko du.

Agiri baker elektronika

Izendapena eskuan (berehala eskuratzen dute EBEMek) prozesuak aurrera segitzen du aipaturiko tramitazio telematikoko bulegoetan. Eskaturiko dokumentazio guztia eramanez gero, tramiteak azkarrak lirateke, goiz bakar batean egiteko modukoak, agian. Bulego horietan, zorrera prozesuan esku hartzen duten erakundeek eskaturiko datu guztiak biltzen dituen Agiri Bakar Elektroniko (ABE) izenekoa jasoko du enpresariak. Internet bitartez, datu horiek automatikoki gainerako erregistro eta administrazio publikoetara igorriko dira. Enpresariak sinatu baizik ez du egin beharko. Bulego horietatik enpresariak Internet bidez hainbat ordainketa egin ahal izango ditu aurreratzean Merkataritza Erregistro Nagusikoa, Lurraldekoa eta Ondare Transmisioen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.

Geroago, finantza erakunde batera jo eta Enpresa Kontu bat ireki beharko du. Baliteke tramite honek ere enpresa sorrera atzeratzea, kontu horri alta emateko banku batzuek bizpahiru egun ere behar izaten dituzte-eta. Erakunde horretan sartu beharko da Kapital Soziala. Bankuak emitituko duen agiriak Notarioaren aurrean diru-sarrera horren egiazkotasuna segurtatzeko balioko du.

Amaiera emateko, enpresa erregistratu ondorengo 15 egunetan notario batekin kontaktatu beharko da, elkartearen eskritura publikoa entregatzeko. Eskritura sinaturik, enpresa sortzeko proba gainditu da.

Enpresa Berria Elkarte Mugatua sortzeko kostuak
Merkataritza Erregistro Nagusia: (Izendapena) 13,94euros
Lurraldeko Merkataritza Erregistroa: (gutxi gorabehera): 132,63euros
Ondareen Transmisioen gaineko Zerga / Egintza Juridiko Dokumentatuak: Kapital Sozialaren %1: 30,12euros / 1200euros
Notarioak: (gutxi gorabehera): 233,07euros / 480,57euros
GUTXIENEKOA: 409,64euros GEHIENEKOA: 1.827,14euros (gutxi gorabehera)
Enpresa-forma juridikoak Merkataritza Elkarteak
Forma Bazkide kopurua Kapitala Erantzukizuna
Elkarte Kolektiboa 2 gutxienez Ez da legezko gutxienekorik Mugagabea
Erantzukizun Mugatuko Elkartea 1 gutxienez Gutxienekoa, 3.005,06 euros Ezarritako kapitalaren parekoa
Enpresa Berria Elkarte Mugatua 5 gehienez Gutxienekoa, 3.012 euros
Gehienekoa, 120.202 euros
Ezarritako kapitalaren parekoa
Elkarte anonimoa 1 gutxienez Gutxienekoa, 60.101,21 euros Ezarritako kapitalaren parekoa
Akzio bitarteko Elkarte Komanditarioa 2 gutxienez Gutxienekoa, 60.101,21 euros Bazkide kolektiboak: mugagabea Komanditako bazkideak: Mugatua
Elkarte Komanditario soila 2 gutxienez Ez da legezko gutxienekorik Bazkide kolektiboak: mugagabea Komanditako bazkideak: Mugatua
Forma Zuzeneko fiskalitatea Enpresa sortzeko batez besteko epea
Elkarte Kolektiboa Elkarteen gaineko zerga Lau-zortzi aste
Erantzukizun Mugatuko Elkartea Elkarteen gaineko zerga Bi hilabete inguru
Enpresa Berria Elkarte Mugatuaa Elkarteen gaineko zerga Hiru-zazpi egun
Elkarte anonimo Elkarteen gaineko zerga Lau-zortzi aste
Akzio bitarteko Elkarte Komanditarioa Elkarteen gaineko zerga Lau-zortzi aste
Elkarte Komanditario soila Elkarteen gaineko zerga Hilabete inguru

Iturria: Enpresa Txiki eta Ertainen Politikaren Zuzendaritza Nagusia

"Enpresa Berria Elkarte Mugatua" (EBEM) Sortzeko beahrrezkoa den oinarrizko dokumentazioa

  • Bazkide guztien NANen kopia eta orijinala.
  • Langile guztien NANen kopia eta orijinala.
  • Bazkide guztien Gizarte Segurantzaren Txartelaren edo Gizarte Segurantzaren afiliazioa egiaztatzen duen beste zeinahi agiriren kopia eta orijinala
  • Jarduera Ekonomikoen Epigrafea; jardueraren arabera enpresari zein klase dagokion galdetu behar da Zerga Agentzian.
  • Bazkideen (eta hauen bikotekideen) datu pertsonalak: NAN eta matrimonio-erregimena.
  • Enpresaren jarduera eta helbidea
  • Kapital sozialean bakoitzak duen partaidetzaren portzentajea eta enpresako administratzaileak.
  •  Banku kontu-zenbakia (partikularra), Ondareen Transmisioen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga helbideratzeko, atzerapenik gertatuz gero, eta Lurraldeko Merkataritza Erregistroari dagokiona ordaintzeko.
  • Izendapen soziala dela eta, Merkataritza Erregistro Nagusiari 13.94 euro ordaindu izanaren egiaztagiria (tramitazioaren aurretiaz).
  • Langileak kontratatzeko: kontratazio kontratu edo ituna, edo Gizarte Segurantzan alta emateko baimena.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto