Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Manel Baucells, ikertzailea: "Zu baino okerrago dagoen norbaitekin zeure burua konparatzean ez zara ohitzen, horrek beti sortzen dizu bizipoza"

 Pedralbes auzategi malkartsuko txalet, bila eta etxetzarretara bildu zen aspaldi Bartzelonako burgeseria, bere erosmen eskergaren seinale. Ez dirudi orain toki txarra denik dirua eta zoriontasunaren arteko loturaz ikerkuntza egiteko. Horrela egin du Manel Baucells irakasleak (Vic, 1966), mundu zabaleko negozio-eskolarik behinenetako bat den IESEko Erabakitasunaren Zientzien Departamentuko zuzendari-bulegotik. Kaliforniako Unibertsitatearekin batera egin duen ikerlan horretako ondorio nagusietako bat: aspaldiko foiletoi bateko titulua bezala, egia da "aberatsak ere negar egiten duela". Beste norbait bera baino aberatsagoa bada, bereziki.

Zoriontasuna eta diruaren arteko loturak Historian zehar topiko gehien sortu dituen iturrietako bat da. Iruditzen bazaizu, topiko ezagunenak onetsiz eta baztertuz hasiko gara. Hona lehena: "diruak zoriontasuna dakar". Egia ala gezurra?

Egia.

Zergatik?

Diruari esker kontrol handiagoa, bestela eskuratuko ez zenituzkeen gauza asko eta erabakitzeko ahalmen handiagoa dauzkazulako. Kalkulu-akatsa ohikoa da, dena den: ematen duena baino gehiago emango duela uste ohi dugu.

Noiz egiten du gizakiak kalkulu-akats hori?

Diruak hamarreko zoriontasuna emango diola uste izaki, hiru baizik ematen ez dionean.

Beraz, ez da kopuru-kontua, itxaropen-kontua baizik

Horrelaxe da.

Goazemazu esakuneen alorrera berriro. Bigarrena: diruak ez dakar zoriontasuna baina biziki laguntzen du.

Egia: konpontzen dizkizun arazo asko, bestela, nozitu egingo zenituzkeelako.

Hirugarrena ere bai: aberatsa pobrea baino zoriontsuagoa da.

Bai, baina konparazio sozialaren arabera.

Zoriontasuna ez da, beraz, norberak daukana, besteen aldean norberak daukanaren araberakoa baizik.

Hein handi batean hala da, konparazio sozialak zoriontasuna etengabe ekartzen dizulako. Zu baino okerrago dagoen norbaitekin zeure burua konparatzean ez zara ohitzen, horrek beti sortzen dizu bizipoza.

Ikerlanean agertzen denez, aukeran, gizakiak pobreetan pobrezia gutxienekoa izatea nahiago luke aberatsetan aberastasun gutxienekoa izatea baino.

Hori ere horrela da. Galdetu edonori: zer nahiago duzu, inguruko guztiek 25.000 euro irabazten dutenean, 50.000 euro irabaztea ala 100.000 euro irabaztea, nornahik 200.000 euro irabazten badu. Gehien-gehienek 50.000 euro irabaztea nahiago duela erantzungo dizute.

Horrek frogatzen omen duena bezain doilor eta zekenak ote gara?

 Ez da doilorkeria, ez da zikoizkeria. Psikologiako printzipio nagusienetako batek dioenez, konparazioak bilatu behar ditugu, geure burua non den kokatzeko. Konparazio sozialak hamaikatxo abantaila ditu, aurrera egiteko batak bestea lagunduz goazelako. Dena dela, geure burua aldamenekoarekin konparatuz gabiltzanez lehiazko kiribilean sar gaitezke eta hori ez da bat ere osasuntsua.
Hori kudeatzeko zentzuzko modua (argibideen liburua) hau izan liteke: konparazio soziala egitean, kontuan izan ezazu olinpiaden antzeko zerbait izango dela, ez hartu parte lasterketa eta proba guztietan, ez izan 1.500 metro, pertika, igeriketa eta proba guztiak irabazteko asmorik; heldu bakar bati eta horixe izango duzu espezialitatea. Aukera itzazu zehatz-mehatz konparazio sozialeko gerran sartzeko alderdiak: onddoak biltzea gustukoa baduzu, hartu parte jokoan eta esan: "Zuk ezagutzen ez duzun tokia bilatu dut" edo "Beste horrek baino onddo gehiago bildu ditut". Horiek kontu inozoak dira, lasai.

Diruaz ari gara, ordea, ez onddoez.

Arazoa, hemen, gehiago edukitzearekiko konparazioa egitean sortzen da: lehiaketa horretan ez dago irabazterik, beti izango da-eta gehiago daukanik. Horrenbestez, hobe duzu olinpiadetako proba guztiak irabazi nahi ez izatea, ahalegin zaitez aukera handiak dituzun horietan eta gehiago edukitzea den lasterketa horretan ez parte hartu, eman amore, besterik gabe. Eta ez parte hartu inoiz joko horretan.

Beraz, ikerlan honek ardatzak dituen diru eta zoriontasunarekin batera, hirugarren kontzeptu bat ere sar dezakegu: bekaizkeria, ondamua.

Hori da. Eta hori behar bezala kudeatzen ez baduzu, azkenean pentsatuko duzu, agian: "Auzategi jakin batean etxe hobea hartzeko egunean beste bost ordu lan egin behar izatearren pozik al nago, auzategi horretan neu baino jende aberatsagoa bizi izaki?". Kontuan izan, prozesu horretan agian pertsona horrek lagunak eta senitartekoak galduko zituela. Horrenbestez, ez ote zen zentzuzkoagoa izango borroka horretan sartzea interesgarri ote zitzaion hausnarketa egitea?

Nola gaindi dezake jendeak joera natural hori?

Ez da bat ere kontu erraza, berori baita zure neurgailua. Jendea hezi beharra dago ikastetxean, familian, bere burua gainerakoekin gauza onetan konparatzen, hots, "begira horri, nolako notak ekartzen dituen eskolatik, ea zuk beste horrenbeste egiten duzun", bestelakoak baztertuz: "To, horrek, beste auto bat, dezente hobea, ekarri du", esate baterako. Hobe dugu alor horretan ez sartuta.

Horixe da, ordea, publizitateak baliatzen duen mekanismo behinenetako bat.

Noski baietz! Horregatik esango nuke nik mendebaldeko gizarte hauetan "munduan, orokorki" dugun erronka nagusia kontsumitzaileak bere buruaz informazio hobea izatean datzala, batik bat, produktuaz, baten kaloriez, bestearen bitaminez... eta gainerakoen informazioak ez ezik. Ze egin behar da? Erosteko erabaki horrek zuregan horrelako edo bestelako eragina izango du eta jende horrengan beste horrelakoa izan du. jakinaren gainean zaudela, nahi duzun bezala joka dezakezu.

Horren gainean nola informatu, nork informatu?

Horra hor erronka benetakoa. Epe luzeko egintza horiek ez dira irabazten urte batean edo pare batean. Irakasten denean, negoziazioaz esaten da beti, elkarren berdinak diren bi alderdien arteko gatazka noblea dela; hor, parte bakoitza ahalik eta gehien ateratzen saiatuko da, joko-arauak urratu gabe. Kontsumo-gizartea bera ere horrela ikusten dut nik baina geroz eta gehiago balantza enpresaren alderago egiten ari da, enpresak eskura lanabes gehiago eta hobeak dauzkalako. Pertsonaren erresorte emozionalak menderatzen ditu eta, horri esker, konparaketa sozialeko jokoetan sarrarazten ditu pertsonak. Orduan, aldez edo moldez, borroka edo gatazka hori ez da gehiago noblea izango, kontsumitzailea arras babesgabetua dagoelako.

Enpresaren aurka baldintza-berdintasunez borroka egin ahal izan dezan, kontsumitzaileari lanabesak emateaz ari zara hizketan baina? nork eta nola emango dio informazioa?

Esaten ari naizen hori eredu gisakoa da. Eredu hori errealitate izan dadin lehendabizi ikerkuntza egin beharra dago: horretantxe gara lanean, hain zuzen. Arazoa, epe luzerako eraginetan datza. Ondasunetara noizko ohituko garen iragartzen oso txarrak gara, horixe da kontua. Auto berria aurreneko egunean bezala luzaro disfrutatuko duzula uste duzu baina handik hiru hilabetera nekatua zaude edo, gauza bera, beste izar bateko hotelera zoazenean ikaragarria iruditzen zaizu baina hirugarrenean hori normala dela uste duzu eta izar bat gutxiagoko ostatura joateari galtzea deritzozu.

Horixe da gertatzen dena, zure ikerlanean egiaztatu dutenez.

Halaxe da eta, horren eraginez, errenta per capita laukoiztu egin bada ere, batez besteko zoriontasun maila betikoa da. Nola azaldu horren kausa, ohitzea ez bada?

Kontsumitzaileak informazio ona izatea al da enpresen interes nagusietako bat?

Hala iruditzen zait niri, publizitate gaietan, adibidez, zer egin daitekeen eta zer ezin daitekeen xedatuz konpainiei erregulazioa hertsatzea baino informazio ona ematea nahiago dutela uste dut nik.

Horrelako ikerkuntza finantzatzeko interesa enpresek berek izan lezaketelakoan zaude?

Dudarik gabe.

Bidea luze omen da oraino?

Guk hartutako erabakiez gure buruan kausa-efektu motako konexioak egiteko diseinatuak gaude baina burua dezente entrenatu behar dugu konexio horietan. Oinarrizko ondasunak (janaria, kalefakzioa, atsedena, lagunekin izatea?) erosten dituzun alorrean asetasuna bermatua dago, zenbat eta gehiago eduki orduan eta gehiago ematen dizkizutelako. Ondasunen zerrenda, ordea, labur-laburra da. Erosten ditugun ondasun asko funtsezkoak direla sinesten dugu horrelakoetan baina ez dira oinarrizkoak, ez, egokitzezkoak dira.

Herritar xeheak oinarrizko eta egokitzezko ondasunen artean bereizten dituela uste duzu?

Ez, noski; horrexegatik sinesten dute diruak asko-asko ematen duela, automobil handia edo kalefakzioa oinarrizko ondasuna dela pentsatzen duenean, betirako lehen egunean bezala disfrutatuko duela uste du. Ez, horixe: auto handiarekin eta kalefakzioarekin ohituko zara eta normal-normala irudituko zaizu.

Zure arrazonamenduari tiraka, lagunarteko afari on bat egiteak eta Ferrari bat edukitzeak asetze-gradu berbera ematen dute, zure iritziz?

Ez: lagunarteko afari ona egitea gustatuko zaizu gaur, hemendik hamar urtera gaur bezainbeste gustatuko zaizu eta hemendik hogei urtera ere, berdin-berdin. Ferrari hori erositakoan, aldi batean ikaragarri zoriontsua izango zara baina handik urtebetera ikaragarri horren erdia bakarrik irudituko zaizu, handik bi urtera erdiaren erdia eta, lagun batek zurea baino Ferrari hobea erosten badu, etxera haserre etorriko zara, dirurik gabe geratu zarela sinetsita, eta bestea zu baino harroago ibiliko da bere autoaz.

Etxebizitza, herritar gehienen diru gehiena hartzen duen ondasuna izaki, egokitzezkoa litzateke zure pentsamoldean?

Etxebizitzak badu alderdi behinena: babesa, egoteko tokia, segurtasuna; aparte, badu egokitzezko ondasunaren parte bat ere, konparazio sozialari dagokiona. Nik ez dut esaten garrantzitsua ez dela konparazio sozialak zoriontasuna dakarrelako eta senitartekoak zure etxera etortzeak eta oso polita dela entzuteak zoriona ekartzen ez duenik. Ez gaitezen engaina. Areago,m kontrakoa gertatzen den bakoitzean, zoriontasun puska bat kentzen zaizu. Konparazio soziala adiera horretan oinarrizkoa da.

Kontsumo zoriontsu eta kontsumo arduratsu elkarren baliokide ote dira?

Kontsumo arduratsu delako kontzeptu horretan gauza asko sartzen dira baina, printzipioz, bai: arduratsua eta zoriontsua sinonimo dira. Zoriontasuna diruarekin eta beste gauza askorekin lotua dago: nor bere buruarekin ondo sentitzearekin, ongizate soziala hobetzen ari zarela jakitearekin? beharbada formula horrek funtziona lezake.

Mundu zabaleko negozio-eskolarik ospetsuenetako bateko irakaslea zara. Nola uztartzen dira posizio hori eta biziki abstraktua den zerbaiten ?zoriontasunaren? azterketa?

Azken finean negozio-eskolek dirua dute ardatza, enpresariei erabakiak hartzean laguntzeaz arduratzen dira, baina badituzte bestelako kezkabideak ere, hala nola gizarteak nola funtzionatzen duen hobeki ulertzea, enpresarentzat edo kontsumitzailearentzat zer den egokiena? mundu hobe bat ikusten saiatzea, hitz batez. Hitzetik hortzera datorkizu orduan: kontsumo-gizartea ez den mundurik ba ote dagoen? Erantzuna soila da: ez. Ez gaitezen engaina, hauxe da dagoen bakarra. Orduan, aizu, zer doa gaizki, zergatik doa gaizki, zer egin dezakegu horren gaizki joan ez dadin, horra gurea. Gaizki doan gauzetako bat horixe da, jendea diruak erotu egiten duela, jendeak asko gastatzen duela. Arras zoriontsuak balira, behintzat, niretzat zoragarri. Baina ez dira zoriontsu. Hortaz, arazoa dugu hemen. Eta hori, nahi eta nahi ez, ez da enpresen gustukoa.

Zein izan liteke horren konponbidea?

Haur batekin efektuko ariketa bat epe luzera errepikatzen baduzu, 101. saioan haurrak portaera aldatu eta, ordura artekoaren ordez, epe luzera egokien izango duena aukeratuko du. Ikastetxean, ezertarako balio ez duten horrenbeste gauza irakatsi ordez, haurrek hori 100 aldiz egiteko aukera izango luketen tokia sor liteke; horrela beraiek hautatuko lukete egokien jotako aukera. "Haurrei burua jaten ari zatzaizkie" esan lezake norbaitek baina ez, nik eskiatzera daramatzat. Lehen, pista erraz-errazean ?oinarrizko premien pistan? ibili gara eskiatzen eta denak zutik egoteko gauza izan dira. Orain pista zailxeagoa da, egokitzezko ondasunak ditugu, eta buruak oinarrizkoak direla diotsu; erosi nahi dituzu, beraz, eta diru asko irabazi? eta pista horretan dabiltzan denak erori eta erori dabil. Nik bestelako zerbait egingo dut, haurra aldapa zailago batetik jaisten entrenatuko dut eta, hortik irtetean, hemendik ere jaisteko gauza izango da. Hori burua jatea bada, epe luzera jan nahi diot burua jendeari.

Izan ere, epe luzera pentsatzen duzu zuk?

Bai, egin egiten dut.

Hortaz, zoriontsu al zara?

Biziki zoriontsua naiz. Argi luzeak piztuta ibiltzea gustatzen zait. Gauzen bizpahiru urtez aurretik ohi noa eskuarki.

Ikasbidea praktikatzen duzu, hortaz.

Esate baterako, golfean aritzeko erabakia hartu dut erretiroa onartzen hasteko. Kirol zoragarria da horretarako golfa, ibilbide luzekoa baita.

Bizitza horren zehazki kalkulatua edukitzeak ez ote zaitu izutzen?

Hasteko, ustekabekoak bakarrik etorriko dira, ez dugu bila joan behar; bestetik, senak inprobisatzea agintzen dizu baina horrek batzuetan huts egiten du. Bizitzan elementu asko kontrolatzen dituzu. Zoriontasuna, izan ere, kontrol-sentsazioarekin, ingurunea eta zeure burua, zeure aldarteak kontrolpean izateko sentsazioarekin loturik dago, printzipioz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto