Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadurari buruzko beste informazio batzuk: Zuntz / Elikagai "begetarianoetan" animaliazko osagaiak / Berdela / Lezitina

Datua:

25-30 gramo zuntz

  Horixe da, nutriente honen etekin mesedegarriak erdiesteko, egunean hartzea aholkatzen den kopurua: 25 edo 30 gramo zuntz kontsumituz gero, eragin lasaigarria, hesteen erregulazioa, asetasun handiagoa, odoletako kolesterola urritzea eta glukosaren erregulazio hobea lortuko dugu. Egunero hiru fruta, entsalada bat y ogi integrala hartuz gero, horrek ekarriko digu behar adina zuntz.

Eztabaidan:

elikagai "begetarianoetan" animaliazko osagaiak

  Dieta begetarianoa egiten eta landarezko osagaiez bakarrik moldaturiko elikagaiak hautatzen dituenak, ez badaki ere, animaliazko gairik daukaten konposatuak -elikagaiei eransten zaizkien gehigarriak, gehienetan- hartuko ditu, akaso, nahiz eta etiketan horien jatorririk azalduko ez zaion.

Hona hemen animaliazko osagaiekin moldatuak egon daitezkeen gehigarri eta bestelako konposatu batzuk:

Gehigarriak:

  • E-120, kukurutxa edo azido karminikoa. Coccidae (kaktus espezie zenbaitetako parasito, alegia) familiako hainbat intsektutan presente dagoen koloratzaile gorria. Landarezkoen kontserba eta marmeladetan, izozki, esneki eta edari zenbaitetan baliatzen da.
  • E-626-629, azido guanilikoa eta horren gatzak (zapore-indartzaileak). Haragi edo arrainen estratu edo legamietatik abiaturik erdiesten dira.

Farmazietan salgai dauden bitaminak eta bitaminez aberastutako hainbat produktu:

  • A bitamina: arrain gibelaren oliotatik, gurinetatik, arrautza-gorringotik ekar daiteke. Azenarioetan abiapuntu hartuta ere erdiets daiteke.
  • D bitamina: arrain oliotatik edota lanolinatik (artileak daukan gantza) erdiesten da.

Animali proteinak elikagaietan

  • Kaseina: behi-esneak berez daukan proteina hau moldeko ogiei, margarinei, pateei eta saltxitxei eransten zaie.
  • Jelatina: ikuspegi teknologikotik, behi eta txerrien hezur, larru eta ehun konektibotik erdiesten da. Gozogintzan, jogurgintzan, bitaminen kapsulen bildukietan eta hainbat kosmetikotan ere baliatzen da.

Jakitegia:

berdela

  Arrandegian bada dagoeneko berdela salgai. Atunaren familiako arrain urdin hau erraz identifikatzen da, kolore urdin berdexkako zerrendez zeharkaturiko bizkarraren bereizgarriagatik. Gorputz luzanga eta finekoa, berdel arrunta 30 zentimetro luze da eta 250 ? 300 gramoko pisua du.

Arrain merkea

Arrain urdinen -atuna, hegaluzea, sardina, antxoa, txitxarroa- abantaila guztiak ditu berdelak eta, sasoiko dagoenez, merkeago gertatzen da oraintxe. Omega3 gantz azido ugari dauzka honen mamiak: gantz horren eginkizuna erabatekoa da gaitz kardiobaskularren prebentzioan, odoletako triglizeridoak eta kolesterola murrizten duelako eta odola fluidoago bihurtzearren: hori esker, odolbilduak sortzeko arriskua arindu egiten da.

Arrain horri ezar dakiokeen eragozpen bakarra purinen eduki altua da; purina horiek organismoak azido uriko bihurtzen dituenez, hiperurizemia edo hezueria nozitzen dutenentzat ez da komenigarria.

Berdela haurrentzat

Hezur ugariko arraina denez, xerrak eginik hobeki jango du haurrak. Mami zaporetsu trinkokoa denez, haurrei bereziki atsegin zaizkien prestakuntza batzuk -lasagna, pastela- moldatzeko egokia da berdela. Haien gogoko platerei -pasta-entsaladari edo arrozari, adibidez- ere erants dakieke, edo gosari eta askarietako sandwich edo ogitartekoan sar daiteke, aukeran. Sukaldean erraz prestatzen da berdela, antxoak eta sardinak onartzen dituen teknika berberak egoki baitzaizkio honi ere: parrillan, plantxan, labean erreta, txingarretan, papillotean?

Aholkua: azala mamiari itsats-itsatsirik daukanez, sukaldean prestatzeko ez zaio behin ere erauzi behar.

Nutrizioaren alfabetoa:

Lezitina
 Lezitina fosfolipidoa da, gantz mota bat alegia, teknikoki fosfatidilkolina deritzona. Organismoko zelulen mintz guztiek ?neuronek, batik bat- daukaten lezitinari esker malguak dira: hori gabe, gogortu egingo lirateke. Detergente gisara funtzionatzen du: gantzak eta kolesterola diluitzea eta, ondoren, suntsitzea ahalbideratzen du. Horregatik erabiltzen da soja-lezitina osagarri dietetiko modura hiperkolesterolemia kasuetan. Ura eta gantzaren arteko emultsioak trabatzea errazten duenez, emultsioak eragiteko gehigarritzat eta egonkortzailetzat (E-322) baliatzen du elikagaien industriak, galleta eta pastelen fabrikazioan, gozogintzan, txokolate, margarina, zopa eta beste hamaikatxo moldatzeko. Lezitina gehien daukaten jangaiak burmuinak, arrautza-gorringoa eta soja dira.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto