Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainia osoko 23 aireportu aztertu dira: Aireportuak: zerbitzuen prezioak laino guztien gainetik eta hiriekiko konexioak sasi guztien azpitik

Aireportuen erdiak baino gehiagotan hiri-busen ordutegiak eta lehen eta atzen hegalaldikoak ez datoz bat. Instalazio hauetako garbitasun eta segurtasuna, nabarmentzeko modukoak

 Hegazkina ez da gaur soilik eliteentzako garraiobidea, estatistikek berresten dutenez: bidaiarien kopurua urterik urte %6 - %8 ugaltzen ari da eta 2001etik hegazkin-eragiketen munta %35 gehitu da. Espainiako aireportuek, 2006 urtean, ia bi milioi eta erdi hegaldi kudeatu dituzte, 193 milioi bidaiari eramateko. Kausak: txartelen prezioa, ez garestitzeaz gainera, merkatu egin da; hegaldiak maiztasun handiago batez egiten dira eta konexioak ugariago eta hobeak dira orain.

Hegaldiak horrela ugaltzeko azpiegiturek handiagoak eta hobeak izan behar dute baina eboluzio hori ez da beti gertatzen errealitatean. Espainiako aireportu nagusien egoera orokorra ona bada ere, gertueneko hiriarekiko errepide bidezko konexioa eta garraio publikoa dezente hobetzeko modukoa da eta, kasuren batean, arras eskasa. Erdia baino gehiagotan (%56) autobusen ordutegiak ez datoz bat lehendabiziko eta azkeneko hegazkinarekin. Aireportu gehienetan, berez itxaronaldi luzeak egin behar izaten diren arren, ez dago aisialdiko doaneko hornikuntzarik eta eskaintzen diren zerbitzuak oso garestiak dira. Txanponaren ifrentzuan, berriz, larrialdiak prebenitzeko eta segurtasun neurriak, garbitasuna eta kontserbatze egoera on-onak dira.

Horrela egiaztatu dute CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, otsailean bisitatu dituzten 23 aireportuetan, hots: A Coruña (Alvedro), Alacant (El Altet), Asturias (Oviedo), Bartzelona (El Prat), Bilbo (Loiu), Girona (Costa Brava), Kanaria Handia, Granada (Federico G. Lorca), Xerez, Madril (Barajas), Malaga, Murtzia, Palma Mallorkakoa, Iruña (Noain), Donostia (Hondarribia), Santander, Santiago Compostelakoa (Lavacolla), Sevilla (San Pablo), Tenerife Hegoa (Reina Sofía), Valentzia (Manises), Valladolid (Villanubla), Gasteiz (Foronda) eta Zaragozan.

Azterketari hasiera emateko gertueneko hiriburutik aireporturaino taxia hartu behar zen, hiri hartatik aerodromorainoko ibilbidea zenbat kostatzen den egiaztatzeko. Aireportuan zirela, teknikariek hamaikatxo alderdi aztertu zituzten, sei sailetan banatuta: hiriarekiko komunikazioa, aireportuetako mantenu eta garbitasuna, zerbitzuen eskaintza, segurtasun neurri prebentiboak, aisialdirako doako eskaintza eta ezindurik dauden pertsonentzat aireportua zein gradutaraino dagoen egokitua.

Taxian, 1,10 euro minutuko

 Hiria eta aireportuaren arteko errepidezko komunikazio onak eta garraio publikoaren zerbitzu-zerrenda luzeak aireportuaren kalitatearen berri zehatz samarra ematen dute, hein handi batean. Aldizkari honetako teknikariek hiriaren erdialdetik aireporturaino joateko taxia hartu zuten eta, ibilbideko, batez beste 21 minutu behar izan zituzten iristeko. Taxiko minutua, batez beste, 1,10 euro kostatzen da. Tarifa horiekin eta aire konpainia askok prezioak jaisteko politikan segitzen duela kontuan izaki, paradoxa begi bistakoa da: oso litekeena da taxian eginiko bidea hegaldia bera baino garestiagoa izatea.

Lekualdaketa merkeena A Coruñan egin zen: 40 zentimo minutuko. garestiena, berriz, Kanaria Handiko Las Palmaseko aireportutik hiri erdiraino: ia bi euro minutuko.

Bidaiariak bere automobil partikularra erabiltzea nahiago badu, eginiko lekualdaketetako hamarretik hirutan, hiri erditik aireporturainoko ibilbidearen seinaleztapena ez da egokia (Gasteiz, Valentzia, Sevilla, Valladolid eta Zaragozan), aldirietaraino iritsi arteko norabideak ez baitira adierazten. Murtzian, adibidez, ia seinalerik ez dago.

Garraio publikoan, berriz, panorama ez da hobea, aukera askotxorik ez baitio ematen bidaiariari: gehien-gehienetan autobusa da garraiobide bakarra. Halaz ere, azpimarratzekoa da Barajas-etiko (Madril) komunikazio ona, bai autobusez, bai metroz, baita El Prat (Bartzelonan) eta Malagan, autobusez eta trenez. Iruñeko Noain aireportuarekiko joan-etorriak egiteko, berriz, ez dago autobusik ere. Aireportuen %56tan autobusen ordutegiak ez datoz bat lehendabiziko eta azkeneko hegaldiarekin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto