Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ezkontzak: Fondoko lasterketa txekearen konpasean

Ezkontza bateko gastuak 10.000 eta 43.000 euro artean ohi dabiltza egun. Munta horretako parte handia oturuntzera doa, otorduak jatun bakoitzeko 60 eurotik 125 euroraino doazelako, barra libre barne

 Munta horretako parte handia oturuntzera doa, otorduak jatun bakoitzeko 60 eurotik 125 euroraino doazelako, barra libre barne Elizatik edo epaitegitik, ospakizun kuttuna edo jende-oldearen laguntzarekin, kalean edo baserrian, soil edo luxu handikoa. Itxurak itxura, kontu bat argi dago: ezkontzaz aritzeko kalkulagailua eskura behar dugu. "Bai, nahi dut" horretara iritsi ahal izateko hainbat hilabetetan son "aurrezkia", "neurrikoa", "zentzuz" eta antzeko kontzeptuak hiztegitik ezabatu behar dira. Prestakizunak hastean, dena bikain izan dadin -are bikotearen ahalmenetatik haratago, honelako lehietan patrika ez baita bat ere begiratzen, Meetic firmak (hots, Espainian eta Europan bikotea bilatzeko gehien erabiltzen den atariak) eginiko "Matrimonioaren inguruko joerak" inkestatik ondorioztatzen den legez- aparteko aurrekontu eta ahaleginei ekiten zaie. Ikerlan horren arabera, Espainian inkestari erantzun diotenen %30ek (hirutik batek), bere ezkontzaren ondoriozko kostuak ordaintzeko banku erakundeari mailegua eskatuko liokeela adierazi zuen; gehientsuenek (%52), ordea, familia dute ezkontzeak ekarriko lituzkeen gastuak finantzatzeko estalki nagusia.

  Horrelako ospakizunetan diharduten negozio guztientzat (jatetxe, loradenda, ospakizunetarako jantzietan espezializaturiko denda, automobilen alogera, are eliz parrokia batzuk ere) paregabeko dirubide bilakatu dira ezteiak: 2005 urtean Espainian 209.125 ospatu ziren, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak emaniko datuen arabera; horietatik %63 erlijiosoak izan ziren eta %37 zibilak.

Ezteiaren azkeneko kostuak inbitatuen kopuruarekin, aukeratutako otorduarekin eta jatetxearen kategoriarekin lotura handia du. Zifra zehatzik ematea ez da erraza baina, egin dezagun kontu, gutxi gorabehera, egun ezkontza bateko gastuak 10.000 eta 43.000 euro bitartean dabiltza. Hori da aurreikusia dagoena baina kontuan izan dezagun, ezteiak agindutako gorabeherekin hastera doanean, guztirako diru-kopurua dezente areagotuko duten ustekabekoak, hertsapenak eta antzekoak topatzen ditu tramiteen bidean barrena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du