Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDITAN |: Nola errodatzen ari den "Cuéntame"

Telebista-kanalen apustu behinena dira serieak. Fikziozko mundua eratu, ekoitzi, grabatu, interpretatu eta editatzea da ehun profesional baino gehiagok osaturiko lantaldearen eguneroko zeregina Egunero-egunero grabazio agindua bete behar da, hots, gidoiko zortzi bat orrialde (kapitulu bateko hamar minutu baino zerbait gutxixeago). Janaldi bakoitzaren helburua, 10 egunean 80 minutuko kapitulua prestatu eta burutzea da. Espainian arrakasta gehien lortu duen serieetako bat "Cuéntame" da: zortzi denboraldi eta 139 kapitulu dira kameren aurre eta atzetik egin den ahaleginaren testigu zorrotza.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

08:00. Pintoko industrialdeko nabean

Madrilgo Pinto herriko industrialde anodino bateko nabean dago orain Alcántara familia telebistarra bizi den herria. Fatxadak adreiluzkoak dira baina horixe baizik ez, fatxada hutsak, ifrentzua hutsik daukatelako. Barnealdeak -gelak, taberna, parrokia, etc- aldameneko eraikin (egiazko) batean daude.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

10:00 Mahai italiarra

Ile-apaintze eta makillatze saioa amaiturik, errodatzen ari den kapituluko zuzendaria, script-a (interpretazio aholkularia) eta sekuentzia horretan esku hartuko duten aktore-aktoresak "mahai italiarraren" biran eseri dira. Bertan testua xehatu, rolak eztabaidatu eta, inoiz, gidoiaren parteren bat auzian jarriko dute.

  
Ruben García Blázquez

11:00 Lehen hartualdia. Grabatzen

Duela hiru orduz geroztik ekipo teknikoa eszena prestatzen ari da. Argitasuna atrezzoa edota arropak bezain garrantzitsua da, egungo irudietan bat ere ohikoak ez diren kolore nagusiak -berdea, sepia eta magenta- seriearen bereizgarrietako bat direlako.

  
Ruben García Blázquez

12:00 Zuzendaria, eszenan

Ohiko kontua da betirako geratuko den sekuentzia lortu aurretik dozenaka aldiz errepikatu beharra. Soinua, argia, interpretazioa, zerua urratu duen hegazkina, bere tokian ez dagoen figurantea, autoak arrankatu nahi ez izatea? Horregatik hamar orduko (gehiago ere bai) lanaldia amaitutakoan hamar minutu "garbi" baizik lortu ez izatea ere normaltzat hartu behar da. Zuzendariak errodajea aldameneko gelatik begiratzen du. Pantailan entzun eta ikusten du. Behar duenean, platora irteten da, aktore-aktoresei, kameradunei, argien arduradunei aginduak ematera. Aurikularren bitartez, muntaia- eta soinu-ekipoekin kontaktuan dago etengabe.

  
Ruben García Blázquez

13.00 Nekea

Kanpoaldean errodatzen denean lana gorabehera atmosferikoek erabat baldintzatzen dutenez, eguneko plana egitean aurreikuspen meteorologikoak erabateko garrantzia izango dute: baliteke planak aldatzea, sekuentziak atzeratzea, ordena aldatzea. Eta atsedena hartu behar da, argazkian agertzen den unean bezala. Jardunaldia amaitzean ordu asko eman behar izan ditu jendeak rol bat interpretatzen.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

15:00 Hartualdia ontzat eman

Eszenak ez dira grabatzen kapituluan agertzen diren hurrenkera berean, behin betirako ordena muntai mahaian taxutzen da baina, nolanahi ere, baliozkoa izan dadin, sekuentziak osorik behar du egon. Argia, soinua, interpretazioa, efektu espezialak, erritmoa eta tonua, hau da, dena zuzen dagoenean, hartualdia ontzat emango da.

  
Ruben García Blázquez

17:00 Soinu eta irudi ekipoak masterrak prestatzen

Kamerek eta mikrofonoek irudia eta soinua grabatu eta, aldi berean, egintza garatzen ari den toki horretatik 200 metrora dagoen bulego-eraikin nagusiko etxabean dauden bi estudio txikitara igortzen dituzte. Kapituluko zuzendari-burua, argazki-zuzendaria, irudi eta soinuen teknikariak sekuentzia onestean bat datozenean emisiorako kopiak egiten dira. Askotan hainbat sekuentzia zuzen igortzen dira. Edizio-arduradunari master bat, dvd bat eta bi beta zinta entregatzen zaizkio. Orduan hasiko da muntai lana bera, hots, hartualdi bakoitzeko pieza hoberenekin puzzlea osatzea. Lehen fasean dokumentaziozko irudiak eta efektu espezialak muntatuko dira. Hurrengo urratsa musika, irratiko lokuzioak eta off-eko ahotsak txertatzea da. Emaitza horri onespena eman behar diote zuzendariak eta ekoizle exekutiboak. Prozesua amaiturik, masterra telebistan ikusiko den modu berean prestatuko da.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

20:00 Eguneko azken sekuentzia. "Kito"

Kapituluetako bat burutzen duen sekuentzia, elur artifiziala kamerek atzemateko bezainbesteko bolumenera iristea galaraz dezakeen egun argirik ez dagoenean errodatuko da. Lantaldea, isil-isilik, azken muxuaren ostean, zuzendariak erabateko hitza noiz esango zain dago. Halako batean: "Kito!". Bihar arte.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto