Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Antibirus programak: Windows daukan ordenagailuan, ezinbestekoak

Azterturiko antibirusek beren eginkizuna ongi betetzen duten arren prezioan, prestazioetan eta erabiltzeko erraztasunean alde handiak daude batetik bestera.

 Birus informatikoak programa "gaiztoak" dira, ordenagailuetan era askotako kalteak eragiteko sortu direnak: erabiltzailea higuintze hutsa eta, kasurik larrienetan, dokumentu guztiak (artxiboak, pelikulak, musika...) galarazi edo, areago, bankuko pasahitzak eta antzeko informazioa ebastea. Horrelako aplikazio kaltegarria nahita inork instalatuko ez lukeenez, ordenagailuan erabiltzailea konturatu gabe sartzeko diseinatuak daude birusak. Antibirus programak ordenagailuen globulu zuriak dira, birusak bilatu, atzeman eta akabatzea baitituzte eginkizun behinenak. Horrelako programak Windows daukan ordenagailuan ia ezinbestekoak dira; ez dira beharrekoak Mac OS X edo Linux-ekin funtzionatzen dutenetan, sistema hauek ez baitute ia birusen mehatxua nozitzen (berez askoz ere seguruagoak direlako eta birusen sortzaileek sistema hedatuenera -Windows-era- igortzea nahiago dutelako).

Laborategian aztertu ondoren erabilera-proba ezari zaie Windows sistemak babesteko diseinatuak dauden ordenagailuentzako zazpi antibirusi; horien prezioak 28 eurotik (Panda Antibirus 2007) 65 euroraino doaz (McAfee PC Protección Plus 2007). Horien erabilera publikoa erabiltzaile aurreratuenek egiten dutena bakarrik ez denez, beren ahalbideekin "besterik adierazi ezean" babesten dutenak lehenetsi dira. Bestetik, birustzat hartu da ordenagailua kaltetzea jomuga duen programa oro, ezarpen informatiko gaiztoen arteko desberdintasunik egin gabe (malware klasean, adibidez, spyware, har, rootkits, troiar, keylogger eta beste hainbat sartzen dira). Gure proban, azterturiko ezarpen bakoitzak ahalik eta arrisku gehienei egin beharko zien buru, erabiltzaileak bere ordenagailua babesteko ezarpen bakar bat baino gehiago zertan ezagutu edo erabili izango ez zuela kontuan izaki.

Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Panda Antibirus+Firewall 2007 da: garestienetako bat (49,95 euro) baina, era berean, molde guztietako erasoen aurrean ordenagailua hobekien babesten duena.

Eraginkorrak al dira?

Programa horien eraginkortasuna frogatzeko antibirus bakoitza ("besterik adierazi ezean" dituen aukerak baliatuz) era desberdinetako erasoen aurrean probatu da: konprimitu gabeko birus-joko arriskutsu bat, artxibo konprimituetan ezkutatuak zegoen birus multzo bat, hainbat tamainatan zatikaturiko birusen kopiak (detektatzeko zailagoak) eta kutsaturiko hainbat posta elektroniko, alegia.

Birusa zuten mezu elektronikoak zazpi laginek detektatu eta deuseztatu zituzten. McAfee izan zen konprimitu gabeko artxibo kutsatu guzti-guztiak detektatu ez zituen bakarra (bakar batek ihes egin zion). Artxibo konprimituen proban McAfeek eta Nortonek huts egin zuten, RAR formatu konprimitukoak irakurri ez zituztelako. Proba horretan, dena den, Norton nabarmendu zen alderdi positibotik, birusen zatikaturiko kopiak detektatu zituen bakarra izan baitzen. Rootkit-ei (artxiboak edo programak ezkutatzen dituzten programei) dagokienez, aurrean zituzten etsai guztiak lagin bakar batek ere ezin izan zituen garaitu: hoberenak Kaspersky eta McAfee izan ziren, dena den.

Probarik zorrotzen eta baliagarriena, dudarik gabe, birusak kutsatuak dauzkan ekipo batean ezarpen horiek instalatzea da, erabiltzaile gehientsuenek antibirus horiek arazoa nozitzen duenean instalatuko baititu, nekez orbanik gabeko sisteman. Panda markako biak, AVG, Kaspersky eta NOD32 instalatu ahal izan ziren baina birusak aurkitu eta deuseztatzen dituen ondorengo analisia eskuz egin behar den arren. Ekipo kutsatuan instalatzeko unean arazoak izan zituzten Nortonek eta McAfeek (birus batzuk prestatuak daude berariaz horrelako ezarpenen aurrean erreakzionatzeko). Baina arazo horiek konpondu egin ziren euskailu teknikoak eskainitako berariazko argibideak eta lanabesak baliatuta.

Lastertasuna, funtsezkoa

Eginkizuna betetzeko zenbat denbora behar duten egiaztatzeko, erdia baizik betea ez zeukan 100 Gb-ko disko gogor bat analizatu zen, birusen peskizan. Antibirus mantsoenak AVG (58 minutu), Kaspersky (54 minutu) eta Norton (50 minutu) dira; azkarrenak, berriz, NOD32 (18 minutu) eta Panda markako biak (25na minutu). Nolanahi ere, zazpi laginak programa daitezke, erabiltzailea ekipoa baliatzen ari ez den unean analisia egin dezaten.

Beste bi proba ere egin ziren: aurenekoan disko gogorrak artxibo handi gutxi zeuzkan (1 Gb-ko 20 fitxategi: guztira, 20 Gb); bigarrenean, artxibo txiki asko (1 Mb-ko 2.000 fitxategi: guztira, 2 Gb). Aurreneko proban artxiboen guztirako tamaina bigarrengoan baino hamar aldiz handiagoa bazen ere, lehen analisian antibirusek dezente azkarrago jardun zuten. Horrek esan nahi du lastertasuna fitxategien tamainak gehiago baldintzatzen duela tamainak bainoago: artxibo txiki gutxirekin ezarpenek 1 edo 2 segundo behar izaten dituzte (Nortonek, aldiz, 15 segundo); alderantziz, 1 eta 6 minutu artean (McAfeek, berriz, 10 minutu).

Funtzioa

Zazpi antibirusek metatze-unitateetan (disko gogor, CD, DVD eta antzekoetan) birusak bilatzen dituzte, aplikazio gaiztoa ezkutaturik egon daitekeen zona guztietan (sistemaren erregistroan, memoria nagusian, abiarazteko irakurgailuetan etab.) eta erabiltzen ari diren artxiboetan ("benetako denboran" deritzo horri). Antibirusen arteko alde handiena hau da: AVG eta Panda ia ez dira konfiguratu behar; beste batzuk (Norton, adibidez), ederki osatuak, aztertzeko unean konplexuagoak dira eta konfiguratzeko aukera gehiago ematen dituzte: horrelakoak biziki interesgarriak izan daitezke erabiltzaile aurreratuarentzat baina itogarri bezain alferrikakoak neofitoaren eskuetan.

AVG, McAfee eta Panda Antibirus+Firewall 2007 dira suebaki edo firewall daukaten bakarrak. Zerbitzu honek Interneterako konexioa monitorizatu eta zeinahi transmisioren berri ohartarazten dio erabiltzaileari, artxiboari atea ireki edo itxi diezaion eskatuz: horri esker, programa ezagunen konexioak soilik onartu (Interneteko nabigatzailea, aldiuneko mezularitza, posta elektronikoa, etc.) eta birusek egin nahi dituzten ezkutuko konexioak hautematen dira. Suebakiak erabiltzea biziki komenigarria da baina horrelakoak erostea nekez gertatzen da beharrezko: Windows XP-k zerbitzu hori berez dakar.

Birusen sarbide nagusietako bat posta elektronikoa da. Hemen azterturiko programa guztiek sartzen den posta analizatzen dute baina Panda markako biek ez dituzte analizatzen erabiltzaileak igortzen dituen mezuak. Pandak, bere aldetik, mezuak jasotakoan aztertzen ditu eta gainerakoak, aldiz, ordenagailura deskargatu baino lehenago (hortaz, seguruagoak dira hauek). Ordenagailuan berez instalaturik, bertatik informazioa ebasten duten espia-programa konbentzionalen aurreko babesari goazkiola, izterbegiak zazpi laginek detektatu zituzten baina ez zen beste horrenbeste gertatu hurrengo arrisku batekin: aplikazio konbentzionalen itxura hartzen duten espia-programez ari gara (spyware troiar izenekoak, maiz spyware horien aurkako lanabes gisa agertzen direnak): eginkizun horretan kaskarrenak Kaspersky eta NOD32 izan ziren, bakar bat ere detektatu ez baitzuten; McAfee eta Panda Antibirus 2007, berriz, erdia atzemateko gauza izan ziren. Nolanahi ere, lagin denek deuseztatu zituzten birusen sintomak (Interneten barrenako nabigazioaren parametroen eraldaketa, adibidez), sorburua hauteman ez bazuten ere.

Phishing (informazioa ebastea jomuga izaki, beren burua legezkotzat agertzen duten web orriak, hala nola bankukoak diruditenak) prozesuan McAfee eta Panda markako biek web faltsu horiek ezagutarazteko amu gisakoak diren e-mailak detektatzen dituzte eta, gainera, web orriak balioztatu eta iruzurrezkoak hautemanarazten dituen sistema daukate. Karsperskyk ez ditu e-mailak detektatzen baina bidegabeko orria blokeatu egiten du erabiltzaileak baliatu nahi duenean. Kasperskyk bere burua Windows Vistarekin elkargarri agertzen badu ere, CONSUMER EROSKI-ko teknikariak ez ziren instalazioa burutzeko gauza izan.

AVG-k spam-en kontrako iragazkia dauka (jaso nahi ez den posta elektronikoa deuseztatzen du, baina akats asko ditu: mezuen %53 spam modura hartu ziren, izan gabe, edo iragazkia zeharkatu zuten, kontrakoa merezi bazuten ere), Kasperskyk eta McAfeek berreskuratze-kopiak sor ditzakete (disko gogorrak porrot egiteko kasuan, baliagarri daitekeena: horri backup deritzo), McAfeek, horiez gainera, sistema monitorizatzeko lanabesak ere badauzka. Panda Antibirus + Firewall 2007 da hari gabeko sareentzat (Wifi) egokituriko bidegabeko sartzeak detektatzeko sistema daukan bakarra, teknologia horri darabiltenentzat direnentzat biziki baliagarria.

Erabiltzailearentzako laguntza

Zazpi sistemak automatikoki eguneratzen dira bi egunez behin baino azkarrago eta posta elektroniko bidez edo beren web orrietan dautzan formularioen bitartez galderei erantzuten diete. CONSUMER EROSKI-k artapen-zerbitzu horiei proba gaindiarazi zien, hainbat galdera eginez: instalazio prozesuaz, ezarpenaren maneiuaz eta mehatxuen detekzio eta deuseztapenaz: den-denei bi egun baino gutxiago pasatuta eman zitzaien erantzuna, are asteburuan eginikoei ere. Proba honetan AVG-k huts egin zuen, kontsultei ihardesteko unean prestutasuna erakutsi bazuen ere, galderak ingelesez bakarrik egin daitezkeelako.

Panda, Kaspersky eta Norton dira dokumentazioa, formatu elektronikoan (PDF) ez ezik idatziz ere entregatzen dutenak: kontsumitzailearentzat erosoago baina okerrago, ingurugiroaren ikuspegitik. Zazpi laginek on line liburutegi zabal-zabala daukate, birus bakoitzaren ezaugarriez eta arriskuaz informazioa emateko.

Erabiltzaileen eskuetan

Antibirusok sei emakumek eta hamar gizonezkok (ordenagailua darabilten arren, adituak ez direnek) frogatu zituzten. Horien iritziz, instalatzeko, eguneratzeko eta erabiltzeko soilak dira zazpiak, oro har, baina ñabardurak ezarri behar dira. AVG laginari dagokionez, erabiltzaileei ez zitzaien gustatu, instalatzen ari ziren bitartean, zein programak zuten Interneterako sarbidea galdetu zien sistemak; erabiltzaile gehientsuenek hori ez dakitenez, eraginkorrago litzateke estreinakoan galdetzea eta ez konexioa egin nahi den guztietan. McAfee lagineko testuen itzulpenak nahasmena ekarri zuen eta, gainera, programa horrek ez du informaziorik ematen instalazio soila egiten den bitartean. Kaspersky laginaren instalazioa ez zitzaien gustatu erabiltzaileei, amaitzean ordenagailua automatikoki aztertzen ez duelako. Norton laginari dagokiola, ordenagailua mantsotzeaz gainera, Yahoo!-ren tresna-barra (alferrikakoa eta, gainera, babesarekin zerikusirik ez duena) instalatzen duela diote erabiltzaileek. NOD32 lagina da erabiltzeko konplexuena, hastapenean batik bat; horren alertako mezuek -inondik ere argiak ez izateaz kanpo- lasaitu baino areago, izutu egiten dute. Panda laginaz ari garela, birus bat detektatzean analisia gelditze hori -beraz, ekipoa aztertzen ari den bitartean haren gainean egon beharra- ez zitzaien atsegin gertatu erabiltzaileei.

Ordenagailua mantsotzen dute?

 Ezarpen hauetaz erabiltzaileek maizen agertzen duten eragozpena ekipoa mantsotzea da, era horretan ordenagailuaren etekina dezente moteltzen baita. Horrenbestez, antibirus bakoitzak eragiketa konbentzional batzuk egiteko zenbat denbora behar zuen kalkulatzea erabaki zuten. Azterlan onetako erreferentziako ordenagailuak, inolako antibirusik instalatuta ez daukala, Word dokumentu bat (handia, 10 Mb-koa) irekitzeko hiru segundo behar du eta minutu eta erdia, berriz, 200 e-mail deskargatzeko (horien "karga", guztira, 10,5 Mb izaki). Norton instalaturik, ordenagailuak 14 segundo behar izan zituen Word dokumentu bat (antibirusik gabe baino bost aldiz gehiago, kasik); gainerako antibirusak instalatuak zeudela, berriz, zazpi segundo behar izan zituen. Posta elektronikoa deskargatzeari goazkiola, AVG laginak 8 minutu behar ditu eta azterturiko gainerako ezarpenek, berriz, bizpahiru minutu. Ondoriozta dezagun, beraz, ohiko eragiketa eta ataza asko egiteko antibirusa kargatua daukan ordenagailuak antibirusik gabekoaren bi halako behar duela.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto