Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Tomate frijitua: Maionesa baino zortzi bider kaloria gutxiagokoa

Osasuntsu eta nutritiboa izaki, eragozpen bakarra du tomate saltsak: gantzaren edukia %1,5 daukanez, hipertentsioa nozitzen duten pertsonek neurriz kontsumitu behar dute

  Tomate frijituko zazpi laginen etiketa, osaketa nutrizionala, kalitatea, osasun-higiene egoera aztertu ondoren, produktuari dastatze-proba ezarri zaio. Zazpi lagin horietako bost errezeta konbentzionalaren arabera egin dira eta beste bi, berriz, "etxeko estiloan eginak", diotenez. Laginen pisuak 340 eta 570 gramo bitartekoak dira eta ontziak, berriz, kristalezko flaskoak, latak eta brikak. Prezioak, kiloko, 1,11 eurotik (Solís) 4,97 eurora doaz (Pedro Luis).

Tomate frijitua, ondo dakigunez, tomatea (naturala, zukua, purea, orea edo kontzentratua) oinarri harturik eginiko saltsa da. Hori lortzeko, landarezko oliotan egosi eta hainbat osagai eransten zaizkio horri (ohikoenak: azukrea, gatza, tipula, baratxuria eta beste hainbat barazki). Produktu hori hermetikoki itxitako ontzietan gorde eta, tratamendu termiko egokia aplikatuz gero, kontserbatu egiten da. Tomatea, olioa, gatza, azukrea eta hainbat barazki ez ezik, gehigarri batzuk erabiltzea ere baimendua dago, hala nola lodigarriak (arto-almidoia), azidulatzaileak (azido zitrikoa), aromak, zapore-indartzaileak (glutamato monosodikoa). Solís eta Apis laginek, baimendu baina alferrikako osagai hau baliatu dutela adierazten dute etiketan. Orlando "etxeko estiloan egina" da inolako gehigarririk erantsi ez duela dioen kontserba bakarra.

Helios da, osagaien zerrendan, tomatearen proportzioa aipatzen ez duen saltsa bakarra. Gainerako laginetan, kopuru txikiena Hero-k jarri du (etiketak dioenez, 100 gramo saltsa egiteko 157 gramo tomate baliatzen du); kopuru handiena, aldiz, Orlando "etxeko estiloan egina": 195 gramo baliatu du 100 gramo saltsa moldatzeko. Gainerako produktuen tomate edukia 160 eta 170 gramo artean dabil.

Olioaren garrantzia

Produktu honetako osagairik garestiena olioa da. Arauak xedatua duenez, produktuaren %3 izan behar du gantz horrek, gutxienez. Azterlan honetako batez bestekoa %4 inguru dabil (proportzio handiena %6,4 da: Orlando "etxeko estiloan egina"; txikiena, aldiz, Hero: %3,3). Baliatuko den olioa landarezkoa izatea ere exijitzen du arauak. Zazpi laginetako bostek (Helios, Hero, Solís, Apis eta Orlando "etxeko estiloan egina") ekilore olioa baliatu dute, gantz poliintsaturatuak baitauzka; horrelakoak dauzka Orlando tomate frijitu konbentzionalak ere, baina soja olioa erabili duelako. Pedro Luis laginak oliba olioa dauka (eta, horri esker, gantz monointsaturatuak). Hiru gantz-mota horietako zeinahi kontsumitzeak odoletako kolesterol eta triglizeridoen mailak murrizten laguntzen du.

Ura eta karbohidratoak

Tomate saltsaren hiru laurdenak baino gehiago ura da. Azterketa honetan, laginen hezetasuna %77tik (Helios) %88raino (Pedro Luis) doa; saltsa likidoa izateari gaizki deritzote dastatzaileek, izan ere. Bigarren osagai ugariena karbohidratoak dira (produktuaren %11 inguru): horietako gehientsuenak,garraztasuna orekatzeko baliatutako azukreak dira (elikagaiaren %6, batez beste): azukre arrunt edo sakarosa, lagin guztiek daukatena, eta glukosa- eta fruktosa-siropea, Helios, Solís eta Apis laginetan atzemana; gainerakoa, lodigarri gisa erantsitako almidoia da (saltsa guztietan agertzen da Orlando eta Pedro Luis laginetan izan ezik: hauen etiketek, izan ere, "etxeko estiloan eginak" direla diote). Karbohidratoen (%15,8) eta azukreen (%10,6) proportzio handiena Helios laginak dauka eta txikiena Pedro Luis-ek (karbohidratoak, %5,6 eta azukreak, %5,5). Gainerakoak %10 inguruan (karbohidratoak) eta %7,5 inguruan (azukreak) dabiltza.

Kaloria urrikoak

Tomate saltsak, batez beste, 86 kaloria ditu 100 gramoko, produktua moldatzeko baliatzen den olioaren gantzen eta karbohidratoen presentziaren ondorioz. Antzekoetan erabiltzen diren beste hainbat saltsarekin konparatuz, tomate frijituaren balio energetikoa dezente apalagoa da. Esate baterako, maionesak edo all-i-oli saltsak, batez beste, ehun gramoko 600 kaloria dituzten bitartean (bi horiek dira gantzatsuen eta energetikoenak), gaztadun saltsaren edukia 365 kaloriaraino jaisten da eta barbakoa, mostaza eta ketchupa (tomate frijituarekin batera) energia gutxienekoak dira: horietako bakar bat ere ez da iristen 100 kalorietara ehun gramoko.

Proteinak ere urriak dira: %1,3, batez besteko, eta balio biologiko apalekoak. Lagin hauetan, %0,8 (Pedro Luis) eta %1,8 (Hero) bitartean dabiltza. Hiru makronutriente nagusien edukiak kontuan izaki, kaloria gehien dituzten saltsak Helios (101 cal/100 g) eta Orlando "etxeko estiloan egina" (100 cal/100 g) dira. Denetan arinena, berriz, Pedro Luis (68 cal/100 g).

Gatza ere osagai nabarmengarria dute azterketako saltsa hauek guztiek. Tomate frijituaren %1,5 gatza da, batez beste, hots, 590 miligramo sodio 100 gramoko; horrek, sodioaren rankinean, goiko tokietan uzten du tomate frijitua. Zazpi laginetatik, Pedro Luis saltsaren gatz urria dugu azpimarragarria, edukiaren %0,49 baizik ez duelako. Gainerako kontserben edukiak, berriz, urruti datozkio: %1,3tik (Orlando "etxeko estiloan egina") %1,78raino (Hero, denetan saltsarik gaziena). Gatza kopuru handia dela medio, elikabidean sodio-kopurua kontrolatu behar dutenek -hipertentsioa, giltzurrun eta bihotzeko afekzioak, likido-atxikipena eta antzerakoak nozitzen dituztenek, alegia- osaketan gatza daukaten saltsa hauek eta gainerako guztiak alboratu beharko dituzte. Gatz askoko elikagaitzat jotzen da osagai horren edukia %1,8raino iristen denean.

Funts handiegirik gabeko izendapenak

Etiketarekin jarraitzeko, azterturiko lagin denetakoek legeak agindutako baldintzak betetzen dituzte Orlando "etxeko estiloan egina" laginarenak izan ezik: bertan, irudien bitartez olioa, baratxuriak eta tipulak adierazten dira baina osagaien zerrendan ez da zehazten bakoitzetik zenbat erabili den, arauak xedatzen duen arabera. Amaitzeko, araua betetzea gorabehera, ez dirudi egokiak direnik Orlando eta Pedro Luis laginen salmenta-izendapenak ("Tomate frijitua, etxeko estiloan egina") ezta Apis laginarena ere ("Zapore tradizionaleko tomate frijitua"), hirurak fantasiazko moldeak direlako (arauak ez du horrelakorik jasotzen) eta kontsumitzailea nahastu egin dezakete, ez baitira etxeko estiloaren arabera eginak, industriakoaren arabera baizik. Alderdi onuragarri gisa, nabarmen dezagun zazpi laginetatik seik (Helios laginak izan ezik) produktuaren informazio nutrizionala agertzen dutela.

Bestetik, tomate frijituen zazpi laginak horrelako saltsei eskatzen zaizkien kalitate-parametro denak zuzen betetzen dituzte eta osasun-higiene egoera zuzen-zuzenean daude, azterketa mikrobiologikoek frogatu duten legez. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Solís tomate frijituak eman du: bera da azterlaneko laginik merkeena (1,11 euro kiloko). Pedro Luis da osagaien konposizio orekatuena daukan saltsa baina, horrekin batera, produkturik garestiena eta dastatzaileei gutxien gustatu zaiena.

Likopenoa, osasunaren soineko gorria

  Karotenoideen familiako landarezko pigmentua da likopenoa, tomateak berea du kolore gorriaren "arduraduna", alegia. Antioxidatzaile ahaltsua izaki (zelulen oxidazio prozesutik organismoa babesten baitu), minbizia (prostatakoa, batez ere), kolesterol-mailen jaitsiera, larruazalaren zahartzearen mantsotzea eta beste hainbat gaixotasunen prebentzioarekin lotu izan da.

Bai tomatea egosi edo frijitzeak, baita hori egiteko baliatzen den olioak ere, likopenoaren presentzia areagotu eta organismoarentzat asimilagarriago bihurtzen dutela frogatua dago. Azterketa batzuek berretsi dute, izan ere, tomate frijitu edo egosia kontsumitu ondoren, odoletako fenol-konposatuen maila altxatu egiten da, tomate gordina kontsumitzean ez bezala. Hala eta guztiz, likopenoaren kontsumo egokiena zein den oraindik determinatzeke dago.

Azterturiko tomate saltsetan, likopenoren eduki handiena Hero lagineko tomate frijituak erakutsi du (15 mg 100 gramoko), ondotik Orlando eta Pedro "etxeko estiloan eginak" datozkiola (12,7 mg 100 gramoko). Kopuru txikiena Orlando konbentzionalak dauka (7,29 mg 100 gramoko, hau da gehien daukanaren erdia). Gainerako laginetako likopenoaren presentzia 9 mg inguru dabil 100 gramoko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto