Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Kortisona / Larruazalean ere eragin kaltegarriak ditu tabakoak / Tai Chi / Haurretan alergiak tratatzeko eraginkorrak dira txakurrak / Uteroaren lehen transplantea, gertakizun / Elkarrizketa: Luis Pulpón

Hitz bitan

Kortisona:

  korticoide edo korticosteroideen multzoko botika bat da. Kortikoideak, organismoak ekoizten dituen eta berebiziko eginkizunak betetzen dituzten hormonak dira. Behar bezala funtzionatzen ez dutenean, kortisonara jo ohi da (alergietan, gaixotasun oftalmikoetan, erreumatikoetan eta arnasketa-aparatuari dagozkionetan, edemak daudenean eta leuzemia eta linfomen tratamendu paliatiboan). Infekzio-prozesuen tratamendua eragotz dezakeenez, arreta handiz administratu behar da, haur eta pertsona zaharren kasuan, batik bat.

Gaztigatzean kalterik ez?

Larruazalean ere eragin kaltegarriak ditu tabakoak

Erretzea ez da osasuntsua, hamaika gaitzen eragile da eta, gainera, gure itxura ikaragarri hondatzen du. British Journal of Dermatology aldizkariak joan den urtarrilean, tabakoaren ondorio kaltegarriez espainiar ikerlari batzuek eginiko lana argitara eman du. Zientzialariek 69 boluntario aztertu zituzten: erretzaile zirenek eta izandakoek, behin ere erre ez dutenek baino, azterturiko larru-azalera berdinean, zuntz elastiko gehiago zeuzkaten baina, hori bai, kaotikoki antolatuak: horrek indar elastiko ahulagoa eta zahartze goiztiarra eragiten du. Autoreek ondorioztatu dutenez, tabakoa erre duten pertsonetan hautemaniko zuntz elastikoen alterazio kualitatibo eta kuantitatiboak eguzki-izpietan larruazala gehiegi edukitzeak probokatzen dituenen parekoak dira.

Albisteak

Tai Chi, hobeki ibiltzeko

  Tai Chi praktikatzea pertsona zaharren osasuna hobetzeko modu hobezina da, Estatu batuetako ikerlari talde batek aresti esan duenez, irudimen, arnasketa-ariketen eta mugimendu leunen bitartez indarra berreskuratzeko aukera ematen baitu. Ikerlariek, ordea, haratago doazelarik, joan den abenduan Journal of the American Geriatrics Society aldizkarian argitara emaniko lanean, zaharren erorikoen kopurua dezente murriztea lortu ez ezik, sendatze azkarragoa ere eragiten duen CBST (oinez ibiltzen eta orekan egoten entrenatzeko ariketa konbinatuak) sigladun ariketa berri bat proposatu dute.

Haurretan alergiak tratatzeko eraginkorrak dira txakurrak

Oso litekeena da txakurrak diren etxeetan bizi diren haur txikiek alergiak garatzeko aukera gutxiago izatea: horixe ondorioztatu du Cincinattiko Unibertsitateko ikerlari talde batek, Journal of Allergy and Clinical Immunology aldizkarian plazaratu bezala. Zientzialariek egiaztatu zutenez, bi txakur edo gehiagorekin bizi ziren haurrek gainerakoek baino arnasketa-krisi alergikoak garatzeko aukera gutxiago zituzten, horien etxeetan giroko hautsetan endotoxina (bakterioek ekoitzitako osagai naturalak) maila handia dagoelako: horrek, argi eta garbi, txikien sistema immunitarioa estimulatzen du.

Muxuek ez dute katarrorik kutsatzen

Katarroa ez da listu bidez transmititzen eta, hortaz, ezin transmiti daiteke musu bitartez. Espainiako Neumologia eta Kirurgia Torazikoaren Elkarte espainiarreko (SEPAR) espezialistek determinatu dutenez, katarroa 200 birus desberdinek kutsa dezakete baina ez listu bidez. Baliteke pertsona kutsatzea, ordea, kutsaturiko objektu bat ukitu ondoren, hatza sudurrean sartzen badu.

Uteroaren lehen transplantea, gertakizun

New York Downtown Hospital-eko sendagile talde bat estreinako utero transplantea egiteko teknika garatzen ari da; horrelako kirurgiak, gaixotasun edo istripuaren ondorioz antzu geratu diren emakumeentzat mesedegarria izan liteke. Transplantea egiteko, hildako emakumeen uteroak baliatuko lirateke, beste hainbat transplantetan egin ohi den modura. Dagoeneko arratoi, txerri, untxi eta tximinoetan egin dira probak eta, arbuiorik gerta ez dadin, uteroaren ondoan arteria zabalagoak ezartzea planteatu dute adituek; umea ernaldu eta erditu ondoren, emakumeari organoa kendu egingo litzaioke, bizitza osoan botikak hartzeko beharrik ez izateko.

Elkarrizketa

  Luis Pulpón.Kardiologiaren Espainiar Elkartearen Presidentea. Kardiologia Zerbitzua. "Puerta de Hierro" Klinika, Madril.

"Emakume askok uste du oraino ere infartua gizasemeen kontua dela"

Den-denok ondo jan eta ariketa egingo bagenu, infartua desagertuko ote litzateke?
- Askoz ere gutxiago, baina infartuak izango lirateke. Arrisku faktore behienenetako bat, ez ahaztu, zahartzea da eta 2011 urtean egunero-egunero 200.000 pertsonak 65 urte beteko dituzte.

Zahartzeari ezin zaio saihets egin baina bai, ordea, gizen egoteari edo bizimodu sedentarioa egiteari. Zergatik ez goaz hortik?
Azken berrogei urteotan hilkortasun tasa seko jaitsi denez, infartuagatik inor hiltzen ez dela eta medizinak ia-ia denarentzako konponbidea duela sinesten du askok. Mezu horrek ez du adierazten infartua nozituz gero bizirik irautea garesti-garestia dela eta, halako batean, gizarte segurantzak ezingo du besterik ordaindu. Baliteke, obesitatearen edo sedentarismoaren ondorioak geure patrikatik ordaindu beharko bagenitu, arduratsuago izatea.

Gaizki uztarturiko balioa, hortaz, gure balio-sisteman?
Gabezia kulturala, osasun kardiobaskularrari dagokionez. Infartua nozitu duten pazienteen %20k bakarrik ezagutzen ditu sintomak eta, ondorioz, sendagilearekin kontaktuan jartzen da berehala. Erdiek ez dute ospitalera jotzen eta %40 lehendabiziko ordu horretan hiltzen da... Kontu larria da, beraz, infartua, gaur ere.

Hezkuntza, beraz, premiazkoa dugu.
Emakume askok uste du oraino ere infartua gizasemeen kontua dela eta, hortaz, prebentzio neurririk ez du hartzen. Tabakoa bularreko minbizia nozitzeko balizko arriskuarekin lotzen dute baina ez, aitzitik, gaitz kardiobaskularrarekin: hauxe da, ordea, emakume gehien hiltzen dituena.

Zorionez, esnea eta ogia bera ere birformulatu egin dira, gehiegizko kolesterolari aurre egiteko?
Heziketarik gabe, alferrikako neurria da hori. Arestian eginiko ikerketek frogatu dutenez, omega-3 gantz azidoak, azido folikoa edota bitaminak bizimodu osasuntsuan bakar-bakarrik dira mesedegarriak... Alferrik ari gara egunero txerrikumea bazkaltzen eta, gosaltzeko garaian, omega-3 daukan esnea hartzen, zuntz asko eta bitamina ugari hartzen ditugun aitzakiaz, ariketa fisikorik egin nahi ez badugu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto