Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Sasoiko errinitis alergikoa: Polenaren gatazka

"Sarale-sukar" edo polinosi izenez ere ezagun izaki, udaberriko errinitis alergikoak populazioaren %10-%20an du eragina urtero

  Udaberria alergi garaia da eta urtaroko errinitis alergiko, sarale sukar edo polinosia sasoi betean agertzen da. Haurren ia %10ek eta nerabeen %10-%20k nozitzen dute gaitz hori. Helduaroan sartu ahala eragina ahultzen den arren populazio osoaren %10-%20 inguruk pairatzen du. Gaixotasun alergiko ohikoena izateaz gainera, sendagilearen kontsulta egiteko hamar motibo nagusietako bat da: horrek, dudarik gabe, ekonomian inpaktua eta pazienteen bizi kalitatean endekapena eragiten ditu.

  Kanpo-substantzien kontrako defentsak fabrikatzeko ardura gure sistema immunologikoarena da: horrek antigorputzak (hots, inbaditzen gaituzten alergenoak neutralizatu behar dituztenak) ekoizten ditu baina berariazko jarrera jakin bat duten pertsonen baitan sekulako erreakzioak gertatzen dira eta, errinitis alergikoa nozitzen dutenen kasuan, adibidez, airean suspentsioan dauden alergenoekin kontaktu egitean, sudur mukosetan jazotzen dira, batik bat. Hor liberatzen diren histaminak eta bestelako substantziek sudur-hodien hanpadura eta likido-ekoizpena probokatzen dituzte; sintoma horiek, jakina, sinu paranasal, begi eta betazaletaraino heda daitezke.

Iraunkorra edo urtarokoa

Bi motatako errinitis alergiko daude:

  • Urtarokoa: polinizazio garaietan azaltzen da (Espainian, maiatz eta ekainean) eta plubiositatearen araberakoa da: martxoan eta apirilean zenbat eta euri gehiago bota, hainbat eta polinizazio intentsuagoa gertatzen da. Polinizazioa urria da 1.500 metroko garaieratik gora. Errinitisaren agerpen klinikoek antizikloiekin okerrera egiten dute eta depresio meteorologikoekin, hobera. Alergenoaren eta eskualde geografikoaren arabera aldatzen da gaitzaren urtaroko izatea ere.
  • Iraunkorra: urte osoan zehar ere nozitzen du pazienteak, eskuarki, hautsetako akaroek eta etxeko animalien epitelio (zahia, ilea, lumak) eta iraizketek (gernua eta gorozkiak), lizunek eta lantokiko alergeno okupazionalek eragiten duten gaitz mota hau.

Asmaren ohartarazpena

Hona errinitisaren sintomak (asma nozitzeko arrisku faktorea dela ahantzi gabe:

  • Sudurrean hazkura; begietan, ahosabaian eta eztarrian ere gerta daiteke
  • Errinorrea urtsua, doministiku-salbak
  • Sudur kongestio eta buxadura

Sintoma hauek ere hauteman daitezke:

  • Eztul narritagarria, arnasketa txistukaria (bularrean txistuak aditzen dira)
  • Ahozko arnasketa
  • Zurrungak, hipersomnia
  • Astenia, eskolan etekin eskasa
  • Belarriko infekzioak maiz

Errinitis ez alergikoarekin nahasteaz

Errinitis alergikoaren diagnostikoa ondoko hauek osatzen dute, gutxienez: sintomatologia tipikoak, urtarokoa izateak, familian alergiaren edo dermatitis atopikoaren aurrekinak izateak eta alergia detektatzeko berariazko probak egiteak. Ohikoena prick-test izeneko praktika da: dermisa eta alergenoa kontaktuan jartzen ditu azal-azalean eginiko ziztada batek Alergiko den pazienteari horrek tokiko hanturazko erreakzioa eragiten dio.

Diagnostiko zehatza egitea funtsezkoa da, berariazko tratamendua zehaztuko bada: badira, izan, antzeko sintomak proboka ditzaketen bestelako errinitisak ere (aski ohikoak), ez alergikoak. Bada, horiez gainera, hantura eragiten duten errinitisak ere, hala nola eosinofilikoa, neutrofilikoa, hipertrofikoa, mastozitarioa, atrofikoa eta infekziosoa; hauek, aurrekoek ez bezalako sintomak agertzen dituzte eta, noski, mota bakoitzak bere tratamendua eskatzen du.

Pazientea heztea, funtsezkoa

  Errinitis alergikoaren tratamenduak hiru zutoin ditu: alergenoa saihestea, immunoterapia eta farmakoterapia.

Alergenoa saihestea

Polinizazio garaietan (egun badugu atmosferako polinizazio-indizeari buruzko informazioa) hauxe egitea komeni da:

  • Leihoak ixtea
  • Autoan leihoak itxita edukitzea
  • Aire zabaleko jarduerak ahalik eta gehien murriztea, goizean goiz egiten direnak batez ere (5:00etatik 10:00ak arte, polen-igorpen handia baitago) eta ilunabarrean (17:00etatik 22:00ak arte, airea hozten denez, suspentsioan dagoen polena jaitsi egiten da)
  • Arropa lehortzeko ez eskegitzea aire librean, polena bertan metatzen delako
  • Aire egokitua baliatzekotan, iragazkiak maiz-maiz garbitu behar dira, bertan polena biltzen delako
  • Alergiaren kausa animalien (eskuarki, etxeko maskoten) epitelioak edota gorozkiak direnean, horri saihets egiteko modurik eraginkorrena etxean animaliarik ez edukitzea da. Hori ezinezkoa bada, neurri egokiak hartu behar dira: animalia maiz bainatzea, usu etxetik kanpo eskuilatzea, beti toki berean (bere saskian eta ez etxeko zeinahi lekutan) lo egin dezan saiatzea, gorozkiak berehala garbitzea, alfonbrarik ez baliatzea (bertatik zahia eta ileak nekez erauz daitezkeelako)... Zaintza-lan horiek ez ditu inola ere alergikoak egin behar, lagunak, senideak edo beste norbaitek baizik.
  • Barnealdeko lizunak etxeko zona hezeetan etortzen direnez, etxea maiz egurastu beharra dago, hezetasuna urruntzeko.
  • Hezetasun-guneak hautemanez gero, garbigarri eta lixibaz ikuzi eta xahutu ondoren, lehortu egin behar dira.
  • Akaroekin (etxe osoan baina, batez ere, gizakien zelula hilak -zahia- metatzen diren tokietan bizi diren animalia mikroskopikoak) arazorik denean, izaki horien ugaltzea lagun dezaketen elementuak suntsitu behar dira: alfonbra, artile edota lumako koltxoiak (hauen ordez, ipini zuntz sintetikozkoak eta estali funda antialergenoekin), altzari pilaketak, liburuz josiriko apalak eta, orokorki, hautsa metatzen duten elementu guztiak, bertan baitira akaroak.
  • Etxeko hezetasuna %50etik behera mantentzea.

Immunoterapia

  Alergenoari saihets egiteaz gainera, immunoterapia dugu gaur errinitis alergikoari berezko ibilbidea aldaraz diezaiokeen terapia bakarra eta, batez ere, gerora asma gisa garatzea galaraziko duena. Gaixotasuna hasi bezain laster ekin behar zaio immunoterapiari. Egun, larruazalpetik hartzen diren botika immunoterapeutikoez gainera, mihi-azpi eta sudur artetik hartzen diren produktuak ditugu merkatuan.

Farmakoterapia

Inhalatzeko produktuen abantaila garbia da: sudurretako mukosan kontzentrazio altuak liberatzen dituztenez, eragin sistemikoen agerpena galarazi egiten dute. Histamina ahuldu eta neutralizatzeko eta, era berean, hantura arintzeko farmakopea zabal-zabala da egun:

  • Anti-H1 izenekoak, histaminaren inhibitzaileak, urtaroko errinitis alergikoetan eraginkorrak dira; ez horrenbeste errinitis iraunkorrean.
  • Kortikoide topikoak (tokiko eraginekoak) sudur-buxadura, errinorrea, doministikua eta hazkura arintzeko biziki eraginkorrak direnez, urtaroko errinitis gogorretan eta iraunkorretan baliatzen dira. Haurretan ere balia daitezke, salbu triamzikolonadun azetonidoa eta bellometasona, hauek haurraren hazkuntzan atzerapenik eragin dezaketelako. Haurren kasuan, sudurra liberatzeko botikak eta bide sistemikoko kortikoideen erabilera saihestu beharra dago.
  • Mintzen egonkortzaile den kromogligatoa, produktu segurua denez, haurdunetan eta haurretan aplika daiteke.
  • Deskongestionatzaileak eta basokonstriktoreak, lauzpabost egun baino maizago erabiliz gero, botikagatiko errinitisa eta errebote efektua proboka ditzakete. Ahozko deskongestionatzaileek -efedrina, pseudoefedrina, fenilpropanolamina, etc.- errebote efekturik ez baina insomnioa, sumingarritasuna, takikardia eta arterietako presioaren igoera proboka ditzakete.
  • Errinitis alergikoaren tratamenduan botika jakin batzuek itxaropenak pizten dituzte: artekari lipidikoen inhibitzaileak, anti-IgE antigorputzak, antigorputz monoklonalak, kinasen inhibitzaileak, etc., etc.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto