Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bikote batek eta urtebeteko alabak Jerez-Madril hegaldia kontratatu zuen, ondoren Madril-Bilbo hegazkina hartzeko. Lehen hegaldia bere orduan aireratu bai baina Madrilen atzerapenez lurreratu zenez, hurrengo hegaldia hartzea ezinezkoa izan zen. Azkenean, konpainia bereko beste hegaldi bat hartu zuten eta hiru ordu berantago iritsi ziren. Iberiaren kontrako demanda jarri zuten, kalte moralaz gainera, haurrarentzat biberoia, txupetea eta ahia erosi behar izan zutelako, ekipajea hitzarturiko hegaldian eraman zuelako konpainiak.
Bilboko Merkataritza Alorreko 1 zk. Epaitegiak, 205eko abenduaren 7an emaniko epaian adierazi zuenez, kontratua ez zen bete eta horrek garrantzia du. Aire konpainiak, inolako frogarik gabe, trafiko handiegia zegoela besterik argudiatu ez zuenez, erabiltzaileari 2.455 euro gehi interesak ordaindu behar izan zizkion, alde batetik, demandaturiko konpainiak arazoa konpontzen (inolako eragozpenik gabe, erabiltzaileek beste konpainia baten hegazkina hartu ahal izango zuen-eta) saiatu ez izatea ulertezintzat jo zuelako. Baina farmaziako gastuak ez zizkion ordainarazi: Epaitegiaren iritziz, elementu horiek haurrarentzat ezinbestekoak direnez, ez da bidezkoa gurasoak hegaldian fakturatzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa