Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak CD birjina 60 zentimotan erosi zuen. Entregatu zitzaion faktura zehaztuan honakoa agertzen zen: 0,33 zentimo, diskoaren prezioa; 0,19 zentimo, jabetza intelektualari dagokion kanona; 0,08 zentimo, BEZ. Kanona ordaintzearekin konforme ez zegoenez, epaiketara jo zuen, diru hura itzul zekion eskatuz. Demanda aintzat hartu zen.
Malagako Lurralde Entzutegiak, 2006ko irailaren 19an emaniko epaian, honakoa adierazi zuen: Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, autore baten obra erreproduzitu edo kopiatzeak, norbera erabiltzeko, diru-kopuru bat jasotzeko eskubidea ematen dio autore horri eta kanon bat ordaintzeko obligazioa kontsumitzaileari; izan ere, kopia egin denez, jatorrizko obrarik ez saltzearren jabetza-eskubiderik galdu du autoreak.
Halaz ere, Malagako Entzutegiaren iritziz, euskailu hori beste erabilera batean baliatzeko dela zurituko balitz ez legoke zertan kanona ordaindu. Kasu honetan, CD birjina hura ezein autoreren obrarik erreproduzitzeko ez zela kontsumitzaileak frogatu zuenez, kanon gisa kontsumitzaileari kobraturiko 19 zentimo haiek gehi interesak itzuli behar izan zizkion demandaturiko establezimenduak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa