Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2007ko martxoa

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Telefono konpainia aldatzea eskatuta, linearen zain dago oraino

Telefono konpainiaz aldatzea erabaki nuen eta ene aparatu finkoaren eroangarritasuna eskatu nuen. Handik egun batzuetara, gestio guztiak eginak zeudela jakinarazi zidan mezua jaso nuen telefono mugikorrean. Egun hartantxe ene aurreko konpainiak baja emana zidala adierazi zidan. Egunak joan, egunak etorri, nik linearik gabe segitzen dut. Konpainiara askotan deitu izan dut baina ez didate telefonoa hartzen. Zer egin dezaket?

  Honelako kasuetan, zeure egungo operadorearen Bezeroa Artatzeko Zerbitzura jo behar duzu burofax bidez (jaso izanaren egiaztapen eta guzti) edo, bestela, zure udalerri edo lurraldeko Kontsumo Zerbitzuetara. Zerbitzu publiko horiek gatazkan artekari lanetan jarduten ahaleginduko dira eta zure erreklamazioa era fede-emailean operadoreari jakinaraziko diote.

Horrelako egoeretan aski ohikoa da, telefono-zerbitzurik eman gabe ere, operadore batzuek telefonia finko eta ADSL kontzeptuengatik lehendabiziko eta geroagoko fakturak hilero-hilero kobratzea. Erabiltzaileak ordaintzen ez badu, operadorearen izenean diharduten kobrantza-enpresek ezarritako erreklamazioak etorriko zaizkio, konpainiak zerbitzua eman ez badio ere. Horrenbestez, erreklamazioa egin duela lehenbailehen agertu behar du interesatuak. Sektore honetan gatazken konponketa-prozedura erregulatzen duen arautegiak xedatua duenez, abonatuek beren kexu edo erreklamazioa hilabeteko epean egin behar dute, hori sortarazi duen gertakaria jazo den unetik hasita.

Arau horren arabera (apirilaren 15eko 424/2005 Errege Dekretua), hilabeteko epean operadorearen baleko erantzunik jaso ez baduzu, Kontsumo Batzorde Arbitraletara jo ahal izango duzu edo, bestela, operadorearen erantzuna eman zuenetik edo erantzuteko epea bete zenetik gehienez ere hiru hilabetera, Telekomunikazioen Estatuko Idazkaritzara, organismo hauxe baita ebazpena sei hilabeteko epean konpondu eta jakinarazteko arduraduna.

Komeni da, noski, eragindakoak zerbitzua berehala erreklamatzea edo, nahiago bada, kontratua ez betetzeagatiko baja eskatzea eta, noski, kontratua bera indargabetzea. Alegazio gisa, kontratuan agertzen den hasierako konexio-epeari operadoreak eginiko arau-haustea balia dezakezu: horrela eskatu ahal izango duzu zerbitzurik eman ez zaizun aldiagatiko kuota faktura ez dakizun eta, bide batez, atzerapenengatik, kontratuan ager litekeen indemnizazioa ordain dakizun. Operadoreak kontratua ez betetzearren baja eskatzen baduzu, etendura horrek berehalakoa izan behar du eta abonatuak kontratua ez betetzeagatik erreklamazioari ekin beharko dio, adierazi berri dugun 424/ 2005 Errege Dekretuan jasotako epe eta urratsen arabera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto