Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Jabekideen komunitatea sortzeko urratsak

Hiru oineko eraikinean bizi gara sei auzokide. Ez gara elkartu izan baina orain etxeari konpontze-lan batzuk egin behar dizkiogu eta, ez dugu adostasunik lortzen. Administratzailea eta akta-liburua eduki beharko genukeela ere bururatu zaigu. Nolako urratsak eman behar dira horretarako?

  Jabekideen komunitatea sortu ahal izateko beharrezkoa da pertsona desberdinen jabetzakoak diren pisuez osaturiko eraikin bat izatea, jabetza horizontalaren titulua daukana. Titulu hori Jabetzaren Erregistroan inskribatzen da eta, eraikina eta pisuak deskribatzeaz gainera, kide bakoitzaren kuota edo partaidetza-koefizientea jasotzen du eta, zenbaitetan, komunitatea arautuko duten estatutuak ere hor dautza. Eraikin batzuek titulu hori ez badaukate ere, oso litekeena da pisuen eskrituretan auzokide bakoitzaren eraikin osoarekiko koefizientea agertzea. Bestetik, titulurik ez izateak ez du esan nahi jabekideen komunitaterik ere ez dagoela; nolanahi ere, jabetza horizontala arautzen duen legea aplikatzea derrigorrezkoa izango da.

Lehen-lehenik, finkari dagokion Jabetzaren Erregistrora joan behar eta bertan jabetza horizontalaren titulu osatzailearen kopia eskatu behar da. Ondoren, akta-liburua eskuratu eta Jabetzaren Erregistroaren zigilua ezar dakion eskatu behar da. Hurrengoan, jabeen junta deitu eta urtebeterako presidente eta administratzaile izango direnak hauteskunde edo zozketa bidez izendatu behar dira. Bi karguak pertsona berak izan ditzake, horrela adosten baldin bada. Kargu horien txandak nola egingo diren ere zehaztu beharra dago. Haziendan komunitatearen IFK eskatu beharko da: horretarako, ohikoena presidenteak sinaturiko errolda-inprimakia betetzea (Haziendan ematen dute) eta akta-liburuaz gainera, honen lehen orriaren kopia, presidentearen izendapen-aktaren kopia eta presidentearen ENAren kopia eramatea da hurrengo urratsa. Bileran ohiko gastuak egiteko kuota, erreserba-fondoa osatzeko kontribuzioa, komunitatearen banku-kontua irekitzeko baimena presidenteari ematea eta argindarraren hornikuntzaren titulartasuna jabekideen komunitateari (ordainketa banku-kontu komunean helbideratuz) pasatzea onetsi beharko lirateke, era berean. Nahi izanez gero, eraikinean egiteko obra-lanen premia eta aurrekontuak eskatzeko egokitasuna eztabaida dezakete; horrela, hurrengo bileran obra-lanak eta jabekide bakoitzari dagozkion derramak erabakitzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto