Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Zero kilometroko ibilgailuak: Automobil berria erosteko modu merkeagoa

Kilometro gutxi egin diren ibilgailu hauek erostean 2.000 eta 3.000 euro artean aurrez daiteke

  "Zero kilometro" ibilgailuak, izenak adierazi bezala, ia ibili gabe dauden ibilgailuak dira: gehienez ere, fabrikatik kontzesionariora joan dira edo, bestela, konpainiako zuzendariren batek erabili ditu edo erakusketan jarri dira aldi batez. Kontzesionarioak, dena den, salmenta-helburu jakin batzuk bete behar ditu eta, horiek bete ezean, automobil berriak matrikulatu eta, erabilitako ibilgailuak bailiran, salgai ipini behar ditu. Praktika hori berariazko une batzuetan kontzesionarioarentzat irtenbide aproposa izan daiteke eta, gainera, tarifa ofizialaren beherapenaz gozatzeko aukera da, ibilgailua ez baita berritzat hartzen. Erostunak, guztira, 2.000 eta 3.000 euro artean aurrez dezake, noiz erosi asmatzen badu: unerik egokiena eragiketa ixteko datak dira, urtearen erdialdean (uztail -abuztuan) eta abenduan. Joan den urteko abenduaren 28an eta 29an bakarrik, Espainian 3.533 auto matrikula konputatu ziren, bertako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak Kontzesionarioen Federazioari emaniko datuen arabera; gogoan izan dezagun hileko batez bestekoa 5.000 unitate ohi dela.

Abantailak

  • "Zero kilometro" ibilgailu bat, orokorki, matrikulatu ondoren, stockean lau hilabeteraino eman duena bada ere, automobil berriak bezalako bermea dauka eta, beti-beti, matrikulatu den datan sartzen da indarrean.
  • Ibilgailua matrikulatzean, kontzesionarioak prezioa merkatu egin behar du, eskuarki %20an prezio ofizialetik; beraz, horrek erostunari 2.000 ? 3.000 euroko aurrezkia ekar diezaioke. Izan ere, automobila, matrikulatua dagoenez, bigarren eskukotzat jotzen da, estreinatzeko badago ere.
  • Frogatua dagoenez, "zero kilometro" motako ibilgailua erosteko joera duen kontsumitzaileak aurrezkia balioztatzen du, erosi beharreko ibilgailuaren definizioan besteak bezain zurrun eta hunkibera ez bada ere. Horregatik, une horretan eskaintzen zaion autoaren kolore eta ekipamendura egokitzean besteak baino malguago agertzen da.
  • Horrelako ibilgailu baten erosleak badaki kotxea behar den moduan erabili dela eta kilometro-kontagailua maneiatu ez dela. Areago, automobila erabili bada ere, egoera onean legoke, enpresako zuzendariek bakarrik baliatuko zutelako. Horrenbestez, horrelakoak ederki zaindutako ibilgailuak dira, kilometro gutxi dute eta sekulako mantenua egin zaie.
  • "Zero kilometro" ibilgailu baten bizitza baliagarria automobil berriarenaren pare-parekoa da, kilometro gutxi edo bat ere egin ez duelako.
  • "Zero kilometro" ibilgailuek azken generazioko automobila, seguruagoa, teknologian erdietsitako azken aurrerakuntzak dituena eta motor indartsuagoa daukana eskuratzeko aukera ematen dute, ibilgailu berria baino prezio merkeagoan.
  • Bigarren eskuko ondasuntzat hartua, honelako ibilgailuen erosketa Kontsumo Ondasunen Salmentako Bermeei buruzko Legeak babestua dagoenez, automobilak bi urteko bermea du. Partikularren artean eginiko salerosketa ez dago Lege horren marko juridikoan; beraz, ibilgailua partikular bati erosten bazaio, ibilgailuari akatsak edo arazoak bilatzeko sei hilabeteko epea baizik ez dago.

Eragozpenak

  • Horrelako ibilgailua erostea erabakitzean, erostunak une horretan salgai dagoen "zero kilometro" horrexekin konformatu behar du. Eskuarki ezinezkoa da kolorea edo ekipamendua aldatzerik, horrek produktua garestitu egingo luke-eta.
  • Ibilgailuaren hondar-balioa (salmenta-balioari, ezbeharra gertatzekotan, konponketa-lanen gastua kentzearen ondoriozko kopurua) txikiagoa izaten da: izan ere, eragin juridikoetarako, ez da ibilgailu berria, matrikulaturik erosi baita.
  • Horrelako automobil bat erosteko aukera gutxi-gutxitan aurkezten da: urtearen erdialdean eta hondarrean baizik ez.
  • Erostunari berme ekonomiko handiagoak eskatzen zaizkio eta, automobila finantzatzeko unean, eragiketa zehaztasun handiagoz aztertzen da. Zigor-interesik ezartzea nahitaezkoa ez bada ere, zuhurtzi neurri gehiago hartzen dira eta eragiketa zehazkiago aztertzen da.
  • "Zero kilometro" ibilgailuen salmenta-iragarki batzuek erabakia hartu ez duten bezeroak prezioa beheratua duten bestelako ibilgailuak ikustera erakartzeko balio izan dezakete. Horrelako automobilak, dena den, ez dira publizitatez iragarri ohi; hobe du bezeroak kontzesionariora jo eta bertan horrelakorik salgai baduten galdetzea.

Salmenta-zifrak makillatzea

  "Zero kilometro" ibilgailuak merkeagoak direnez kontzesionarioak diru-sarrera urriagoak izaten dituenez, honelako batzuek praktika honen errentagarritasunik eza argudiatu dute, aurrerantzean ibilgailu horiek horrela sal ez daitezen eskatzeko; beste batzuek, ordea, kontzesionarioak adieraziak dituen salmenta-helburuak betetzeko (eta, horri esker, onura fiskalak edo bestelakoak lortzeko) praktika hauek biziki garrantzitsuak direla diote. Kontua ez da salgai dauden ibilgailu guztiak "zero kilometro" izatea, merkatuak produktu bera prezio eskuragarriago batean eskaintzea baizik, bezero gehienek hori eskuratzeko aukera izan dezaten. Iazko abenduan bakarrik, merkatu espainiarrean 122.911 ibilgailu jarri zirenean, automobilen salmentak "puztu" egin omen zituzten interesatuek autoen matrikulazioen bidez; izan ere, abenduaren 28 eta 29ko matrikulazioak 3.533 izan ziren (gogoan izan gainerako hiletan batez beste 5.000 ibilgailu matrikulatzen direla Espainian).

"Zero kilometro" ibilgailuen azken helburua, hortaz, emaitzak makillatzea eta une berezietan marka batek merkatuan duen partaidetza-kuota optimizatzea, dela stock bat likidatzeko, dela modelo baten bizitza komertzialari amaiera emateko, dela salbuespenezko egoeretan. Horregatik, "zero kilometro" autoak desagertzeak kontzesionarioek beren helburuak betetzea galaraziko luke eta kontsumitzaileak ez luke izango gama apalago bateko automobilaren prezioan gama hobe batekoa erosteko aukera hori. Irtenbide mesedegarria da, bai kontzesionarioarentzat, baita bezeroarentzat ere: honakoa da, izan ere, praktika honek irautean interes behinena daukana, kontzesionario batzuek ezarritako eragozpenak medio, "zero kilometro" ibilgailuen salmentak behera egin badu ere. Establezimendu batzuetan, izan ere, horrelako eragiketak zuhurtzia osoz eta justifikazio larriko motiboa dagoenean baizik ez dira egiten. Bestetan "zero kilometrorik" saldu ere ez da egiten, horrekin "bezero on" izenekoari -aukeren bila ez dabilen arren, beste batzuek aurkitzen dituztela ikusten duen horri- iruzur egiten omen zaiolako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto