Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Etxeko suteak: Prebentzioa, detektagailurik hoberena

Ke-detektagailuak, itzalgailu eramankorrak eta etxeko txikien gaineko kontrol zorrotz-zorrotzak lagunduko dute etxeko suteen ondoriorik okerrenak uxatzen

  Hirietan, eraikinean eta garraio-sareetan segurantzia geroz eta gehiago lehenesten duen herrialde honetako etxeetan urtean 800.000 ezbehar jazotzen dira: datu horrek adierazten duenez, etxebizitza da istripuak gertatzeko eskenatoki behinen eta arriskutsuenetako bat: pindar batek, gaizki itzalitako zigarroak, zirkuitulaburrak edo su gainean ahantzitako paderak sutea eragin dezakete zeinahi etxebizitzatan. Horrelako suteen ondorioz Europan urtero 4.000 pertsona hiltzen dira; Espainian hildakoak 150 inguru dira. Egunero gure etxeetan 50 - 80 ezbehar gertatzen dira, kasuen %90etan biktimarik suertatzeke. Horrelako batean nola erreakzionatu behar den ez jakitearen ondorez, sute txiki baten amaiera tragikoa izan daiteke.

Hobe prebenitzea

  •  Ipini etxean ke-detektagailua: sute-alarma behar bezain garaiz piztuko du, etxekoak esnatu eta bertatik alde egin ahal izan dezaten, berantegi izan aurretik. Instalazioa soil-soila da eta, gainera, ez du ia mantenurik eskatzen. Bera ezartzeko tokirik egokiena korridorea da, bertatik etxebizitza osoan adi daitekeelako. Merkatuan gama zabala izango duzu: ikonikoak -ke ikusezinak atzematen dituztenak-, termobelozimetroak -tenperatura-aldaketak hautematen ditu-, optikoak -ke ikusgarriak atzematen ditu- eta garren aurrean erreakzionatzen duten detektagailuak dituzu salgai. Aurretiaz finkaturiko gehieneko tenperaturara iristean abisatzen duten detektagailu termikoak ere baliagarriak dira. Detektagailuek oro alarma-argi edo sirena izan behar dute ezinbesteko osagaia.
  • Eduki etxean itzalgailu eramankorra eta ikas ezazu hura erabiltzen: horri esker, su txiki bat sute tragikoa bihurtzea saihestuko duzu horrela. Ipin ezazu toki ikusgarrian, erraz hartzeko modukoan. Segurta ezazu ongi funtzionatzen duela eta kargatua dagoela.
  • Haur txikien ikusmira pizten du suak, besteak beste. Arakatze natural gisa hasi den hori tragedia amai daiteke. Estatu Batuetako Suteetarako Erakundearen arabera, haurren heriotzarik eragiten duten etxeetako suteen herenak metxeroekin edo gai suharberekin jolasean dabiltzan umeek eragiten dituzte. Garrantzi handia du haurrak etxean bakarrik ez uzteak, ezta tarte txiki batez ere.

Instalazio elektrikoa. Zirkuitulaburren arriskua

  • Aztertu instalazioa, alda itzazu hondatuta dauden kableak. Ez egin behin-behineko konexiorik.
  • Ez jarri gehiegizko karga entxufeetan, horrelako bakar batean etxetresna asko konektatuz. Korronteak, pasatzean, berotasuna sortzen duenez, tenperatura gehiegi berotzeak entxufea (dela hormakoa, dela mangera pusketa bati erantsita doazen horietako bat) biltzen duen plastikoa erre eta honek sutea eragin dezake.
  • Ez jarri bonbilla edo lanpara gainean zapi bat, argitasuna leuntzeko: oihala erre egin daiteke.
  • Xigortze-usaina aditzen baduzu, aztertu eta identifikatu jatorria: baliteke instalazio elektrikoa gehiegi berotu izanaren ondorio izatea eta horrek, jakina, zirkuitulaburra edo, areago, sutea piztu dezake.
  • Erradiadore elektrikoa baduzu, ahalegin zaitez kable luzagarriak ez erabiltzen. Ez baliatu aparatu horiek arropa edo oinetakoak lehortzeko. Ez utzi gortina, altzari edo erre daitekeen bestelako materialetik gertu.

Sukaldean, neurri guztiak gutxi

  • Sutondo gainean zabiltzala, ez jantzi mahuka luzeko arroparik, ezta janzkera zabalik ere: beraiek erre edota ontziak iraul ditzakete, erredurak eraginez.
  • Eduki sukaldeko erauzgailua garbi: iragazkietan metatzen diren hautsa eta koipea suharberak dira, garrik gerturatzekotan.
  • Padera suhartzen bada, itzali kanpaia, estali oihal heze batekin edo estali batekin. Oxigenorik ezak itzaliko du ontzia. Ez bota urik, inola ere.
  • Likido suharberarik (gasolina, azetona, bentzeno, thinner -ikuzteko disolbagarria-, alkohola, trementina-esentzia, ukipen-zimendua edo kerosenoa, adibidez) baduzu: likido horien lurrunak ikusezin baina lehergarriak dira eta beren ontzitik urrutian pindar batek piztu dezake sutea. Etxetik kanpo gorde behar dira, errekuntza-iturrietatik eta haurretatik urrun, ongi itxi eta zehazki identifikatutako ontzietan (beirazkoek ez dute balio, hauskorrak direlako).
  • Eduki ke-irteerak eta aire-sarrerak garbi-garbi, koiperik gabe.

Ez ibili jolasean

ez gasarekin...

  • Butano gasak eta eguratseko aireak eraginiko errekuntza bidez funtzionatzen duen estufa katalitikoa baldin badaukazu oraino ederki jakingo duzu, aparatua dabilen bitartean, oxigenoa murriztu egiten dela: horrek, muturrera eramanik, asfixia proboka dezake, estufa gau osoan pizturik uzten baduzu edo bera dagoen tokia behar bezala aireztatzen ez baduzu.
  • Gas-ihesik gertatzen bada, ez itzali eta ez piztu argirik, ireki leihoak eta egurastu gelak, gas-iturria itxita (butano bonbona edo pasabide-giltza). Hori ezinezkoa balitz (hodiak lehertu direlako edo auzokideek etxetik irten behar izan dutelako, adibidez) deitu suhiltzaileei.

...ezta tabakoarekin ere

  • Erretzen ari bazara (berehalako erreakzioa zigarroa lurrera jaurtitzea izan daiteke) eduki zigarroa goian eta zoaz beste gela batera, hura itzaltzera. Ez bota lurrera inola ere: gas-kontzentrazio handiena behealdean dago, butanoa airea baino astunagoa baita. Ahalegin zaitez sukaldean gasa itzal dezakeen aire-korronterik ez izatea.
  • Erretzen baduzu, erabili hautsontzi zabal sakonak (hobe, ura daukatenak) eta busti zigarrokinak zakarrontzian utzi aurretik. Saia zaitez ohean edo besaulkian ez erretzen.

Suterik gertatzekotan

 
  • Deitu larrialdietarako telefonora (112).
  • Sua txikia eta kontrolatzeko modukoa baldin bada (eta horrelaxe bakarrik) saia zaitez itzaltzen, zeu beti ere sua eta irteeraren artean zaudela.
  • Baldin badaukazu, erabili itzalgailua. Ez bota urik inola ere koiperik, instalazio elektrikorik edo likido suharberarik tartean baldin badago: uraren eraginez, sua are eta gehiago zabalduko litzateke.
  • Sua kontrolatzerik ez badago, ez ahalegindu itzaltzen; irten zaitez etxetik, argindarra itzalgailu nagusitik moztu ondoren.
  • Itxi ate-leihoak, oxigenorik ezak sua ito dezan.
  • Alde egiterik ez baduzu, ezarri ate inguruetan oihal bustiak, kearen sarrera galarazteko. Ondoren, narras zaitez leihoraino eta eskatu laguntza, oihuka eta zapiak astinduz, arreta zeureganatzeko.
  • Ilea edo arropa suhartu badira, estali burusi, toalla edo bestelako zapi lodi batekin eta egin biraka lurrean, garrak itzaltzeko. Ez egin korrika inola ere.
  • Ez egon zutik ke tartean; etzan lurrera eta saia zaitez lau hankatan ihes egiten, ahoa itxita.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto