Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Erabiltzaile askotxok ez badakite ere, Google-tik haratago ere bada bizidunik. beraz, komeni da beste hainbat bilatzaile tematikoren berri ematea: zer bilatu nahi dugun zehatz-mehatz dakigunean horrelakoak bidezidor mesedegarriak dira. Hona hemen munduan diren hamaiketatik gutxi batzuk:
Allmusic
Internet Movie Database
La Higuera aisialdi-ataria
Buscopio
Héctor García Puigcerver ibilbide profesional eta geografiko luzeko ingeniari informatikoa da. Interneteko bilatzaileen eraginkortasuna hobe dezaketen informatika-hizkeretan espezializaturik, García Alacanteko Unibertsitatean, Suitzako CERN-en (Ikerkuntza Nuklearraren Europar Zentroa) eta, bitan, Japonian ibili da lanean. Egun, Japoniako bigarren etapa ari da osatzen, Technorati blog-bilatzailean ikerlanean. Tokio erdialdeko auzategi batetik Japoniako bere bizitzari buruzko Kirai.Net bloga idazten du: bertan, Garcíak hiri hartako eguneroko bizimodua bere begietatik ikusi eta bere pentsamolde mendebaldar eta teknofilotik begiratuta kontatzen du. Berarentzat tradizioa eta modernotasuna perfektuki konbinatzen dituen gizarte eta herrialde horren aurrean, arrarotasun-giroan eta, aldi berean, ulertzeko zaila den horren aurreko zalantza-puntu batez sartu da. Nahaskirik erakargarriena da hori, bederen. Garcíari, japonieraz mintzo denez, herrialde hartako hainbat telebistak elkarrizketak egin dizkiote, Japonian katalanaren blogak piztu duen arretaren isla.
Hartaz perfilak dioen gauza bakarra "patata kapitaina" 39 urteko gizon ezkondua dela da. Besterik jakitea ere alferrikakoa litzateke, Flickr-eko orri pertsonalean erakusten dituen argazkien balioa preziatzea bada kontua: horietan autoreak eraikin batzuen ingeraden forma hotz eta, aldi berean, bihurgunetsuekin jokatzen du, huntzak edo orbelak lurrean edo beste zeinahi tokitan utziriko figurak jasoz. Kapitain horrek koloredun iragazkien erabileraren tentazioa nozitzeak eta altzairua eta antzeko tonu ezin hotzagoak maitatzeak argazki asko egurats irreal batez janzten dituzte, kamera digitalekin edonork har dezakeen egunerokotasunari baino areago komiki edo zinemako fikzioei hobeki legozkiekeenak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa