Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gogoz kontra bakarrik bizi diren pertsonek errutinako bizimoduari eta auto-errukitzeari alde egin behar diote, bizipen berriei ateak zabalduz
Egungo gaztetxo eta nerabeek sinesten ez badute ere, beren aitona-amonen belaunaldian, are gurasoenean ere, ezkongabe edo bikotea osatuz bizi ez ziren pertsonak ez zituen ondoegi famatzen gizarteak: hainbat gorabeheraren ondorioz, bizitzan suerte onik ez zuten izan eta, hainbestez, ezkontzerik lortu gabeak ziren. Egoera hori tarteko, "susmopekoak" ziren etxean, lagunen aurrean, lantokian, nonahi. Aresti arte matrimonioa zen egoera zibilik ohikoena eta arau horretan sartzen ez zirenek mespretxuzko tratamendua izaten zuten: mutiltzar eta neskatzarrak, alegia.
Hitzaren etimologiak berak karga erakusten du: -tzar atzizkia negatiboa da gehienetan eta mutil eta neska hitzek pertsona horiek "heldutasunera" iritsi gabeak direla adierazten dute. Erdaratiko "soltero" hitz herritartu eta ezaguna latinezko solitarium (bakarti, babesgabe) terminotik dator. Berba peioratibo horiek, dena den, ezkondu nahi ez dutenak hainbat hizkuntzatan adierazteko egun baliatzen diren terminoekin zerikusirik ez dute.
Espainiako belaunaldi berriek geroz eta gehiago hobesten eta balioztatzen duten ezkongabe bizitzeko aukera hori bizi-aztura berriekin loturik dator. Ikerlan batzuen arabera, 30 eta 45 urte artekoak diren hiru milioi espainiar ezkongabeek adin horretako gainerako gizakiek baino dezente diru gehiago eduki eta irabazteaz gainera, haboro gastatzen dute kulturan, bidaietan, liburuetan, ikuskizunetan?
Egungo gizarteak, ezkongabea pertsona aspertu eta motibaziorik gabekotzat jo ordez, deusi uko egiten ez dion, ederki baino hobeto bizi den eta planak egiteari uzten ez dion zorionekotzat hartzen du. Horren adibide garbia protagonizatzen du egungo emakume ezkongabeak: egunetik egunera handituz doan independentzia ekonomikoari esker, ez du bere bizitza beste inorenarekin nahitaez lotu behar.
Kontsiderazio soziologiko eta psikologikoetatik haratago, inorekin bizi nahi ez duten pertsonen (geroz eta ugariagoak) jarrera eta bakardade-gradua determinatzea da kontu nagusia. Horretarako, argi dezagun lehen-lehenik, bakardadea ez dela nahitaez egoera negatiboa. Nork eta nola bizi duen: horrek adieraziko du egoera eta egokieraren positibo edo negatibotasuna. Ezkongabeen tipologia, gainera, ugari-ugaria da; ikus dezagun:
Auzian dagoena, berriz, nork bere bakardadea nola bizi duen: gogoan izan dezagun, adibidez, beste norbaitekin -are ezkonduta ere- bizi diren pertsona batzuk ere bakar-bakarrik sentitzen direla. Horregatik, ezkongabe bizitzea aukeratu bada eta ez bada ere, garrantzizkoena da bakartasuna nortasuna garatzeko aukera gisa bizi ahal izateko jarrerak prestatu eta lantzearen parekoa da.
Bakarrik bizi diren pertsonek abantaila nabari bat dute: beren jokabideak kontrol gutxiago jasaten ditu baina, era berean, jokatzeko modu hori (hobera eboluziona dezan, noski) kontrastatzeko aukera gutxiago dute. Horregatik funtsezkoa dute beren bizi-jarrerak erne-erne ibiltzea, bizi duten bakartasuna atsekabe-iturri bilaka ez dakien.
Errutinari saihets egitea. Beti gauza bera egiteak errutinan amiltzeko bidean eraman gaitzake: horri betidanik "ezkongabeen arrarotasunak" deitu izan zaio. Bizitzan bizipen berriak sartzeko ateak zabaltzea garrantzi handikoa da.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa