Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Bezperatik olo-malutak prestatu eta horiek esnearekin har daitezke, egunari energiaz ekiteko.
Olo-malutak.<7strong> Oloak abenina (eragin lasaigarri arineko substantzia) dauka: nerbio-sistema suspertu eta orekatzen duenez, antsietateari, neke edo asteniari, insomnioari eta estresari aurre egiteko unean lagungarri dugu.
Sasoian sasoiko landarezkoek bertan agertu behar dute.
Hoberena, sasoiko fruta, unerik egokienean baitago.
Hauxe da Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gizasemeari egunean ez gainditzea aholkatzen dion alkohol kopurua; zifra hori, emakumeen kasuan, 20 gramora jaisten da, hots, gradu gutxiko edariei (garagardoa, sagardoa edo ardoa) dagokienez, egunean botilatxo edo baso bat, emakumeentzat eta bi gizonezkoentzat.
Gehien gustatzen zaizkigun elikagai asko eta asko gantz ugarikoak dira. Egia aitortzeko, gantzak janaren zaporea hobetzen du, ahoan oso sentsazio atsegina uzten du eta, gainera, nutrizio alorreko zeregin garrantzitsuak betetzen ditu: organismoak ezin ekoitz ditzakeen funtsezko gantz azidoez eta energiaz hornitzen gaitu, A, D, E eta K bitaminak eroaten ditu eta horien asimilazioa eragiten du. Gantzik gabeko dieta ez litzateke ez jangarria, ezta osasun egoera onaren lagun finkoa, baina gantz gehiegi hartzea ere kaltegarria denez, kontsumoa mugatu egin beharra dago. Eszenategi horretan agertu dira gantz gutxiko elikagaiak: esneki gaingabetuak, light margarina, koipe urriko opilak eta beste hamaikatxo dira "gantzaren ordezko" izenekoen multzokoak.
Substantzia horien osagaiak dira karbohidratoak -almidoi eraldatua, gomak eta landare-zuntza-, proteinak -esne-sueroa, esnea, arrautza, arto-proteina- eta gantzak -gantz eta olioak: sojarena, adibidez-. Estatu Batuetako Elikagai eta Drogen Administrazioak elikagaietan baliatzeko onetsi dituen ordezko nabarmenetako bi polidextrosa -karbohidratoez osatzen da- eta olestra -kaloriarik gabeko sasi-gantza- dira.
Sasi-gantz horiek janaren zaporea indartu eta gantzen ukitua simulatzeko aukera ematen dute, produktu askoren kalori ekarpena biziki urrituta. Gantz gutxiko elikagaiek, izan ere, dietaren guztirako gantz-edukia murrizteko eta kontuan hartzeko aukera polita ematen dute. Ezinbestekoak, ordea, ez dira, ohiko elikagaiez osaturiko gantz urriko dieta egin baitaiteke. Gogoan izan, gainera, light izateak ez digula elikagai horretatik edo bestetatik askoz gehiago hartzeko atea zabaltzen. zabaltzen.
Gosaria:Trukua: har itzazu erromerodun infusioak; landare honek organismoa sasoi-aldaketetara egokitzen laguntzen baitu.
Brickean merkaturatzen den esnea dugu elikagai uperisatuen eredurik ezagunena. Uperisazioak elikagaiak higienizatu eta horien kontserbazioa luzatu egiten du. Produktua galdu eta kontsumitzailearen osasuna arriskutan ezar dezaketen mikroorganismoak suntsitzen ditu. Prozesua: elikagaiari une txiki batez (segundoren batean) sekulako tenperatura aplikatzen zaio (140º - 150ºC), zaporea edo nutrizio-propietateak aldarazi gabe.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa