Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako 18 hiritako 102 parke aztertu ditugu: Berdeguneak ez dira ugaldu eta, gainera, bertan segurantzia falta atzeman dute erabiltzaileek

Ekipamendu eta zerbitzuetan biltzen dira gabezia behinenak eta mantenua eta garbitasuna, berriz, asetzeko modukotzat jotzen dira. Hiri batetik besterako aldeak nabarmenak dira.

Segurtasuna, egokia; irisgarritasuna, hobetzeko modukoa

  Mugikortasun mugatua duten pertsonen parke eta berdegune horietarako sarbide edo irisgarritasunaz ari garela, komun publikoak dituzten berdeguneen erdia baino gehiagotan, elementu horiek ez daude egokituak elbarri edo ezinduentzat; %3tan haurrentzako jolastokietara iristean oztopo arkitektonikoak (eskailerak) zeuden eta parke-inguruneen %57tan soilik daude horrelako pertsonentzako aparkaleku erreserbatuak.

Segurtasun atalean, aldiz, bisitatu ditugun berdeguneek kalifikaziorik hoberenak eraman dituzte: proba berdegune guztiek gainditu dute baina, hori bai, %17k batez beste "onartzeko moduko" apala baizik ez dute merezi izan. Hobetzeko moduko alderdiak: parkeen %28k ez dute behar bezalako argiteria zona batzuetan, hirutik batean arriskutsuak diren elementuak ikusi dira (hesirik edo esku-barandarik ez izatea, zoladuran egur puskak edo bestelako oztopoak, berdindu gabeko guneak, seinaleztapen egokirik gabeko obra-lanak, etab.).

Hamar parketik hirutan, ohiko aisi jardueretan eragin kaltegarria zuen ibilgailu-trafikoa hauteman zen; kasuen %20tan, gainera, berdegunea zeharkatzen zuen trafiko horrek. Hiru parketik batean ibilgailuak ikusi ziren baina hamarretik lau baizik ez ziren auto edo motor partikularrak (ez zien mantenu edo garbitze zerbitzuetako edo poliziarenak, alegia). Bisitatu ditugun berdeguneen %23tan bakarrik ikusi zen segurtasun-pertsonalik (polizia, parke-zain edo zaindariak); egoera hau eta 2002 urtekoa oso-oso desberdinak dira, orduan zifra hori %74 izan baitzen.

Segurtasun alorrean, haurrentzako jolastokiei dagokiela, horien %52 ez zeuden itxiak edo zehazki mugatuak eta, larrialdirik egokitu edo ezbeharrik gertatzekotan, zein telefonotara deitu behar zen adierazteko kartelak parkeen %29tan soilik zeuden. Hurrentzako zonen %35 bakarrik zeuden kautxuzko zolaz edo antzekoez ekipatuak; gainerakoetan lurzorua hondar, legar, porlan edo asfaltozkoa zen.

Segurtasun eta aisia, erabiltzaileen eskakizun nagusiak

 Parke bakoitzean 20 bisitariri egin zien elkarrizketa CONSUMER EROSKI-k (2.040 elkarrizketa pertsonal egin ziren), erabiltzaileei hainbat galdera eginez: parkeko garbitasuna, ekipamendua, baliagarri dauden zerbitzuak, segurtasunaz zuten pertzepzioa, etab.

Azterturiko parke eta berdegune guztiek segurtasunari buruzko proba hau gainditu duten arren, segurantzi gabeziaren sentsazioa nabarmena da: galdetegia erantzun duten hamar erabiltzailetik lauren iritziz parkea ez da toki segurua (honakoa ez da aldatu aurreko azterketa egin zenetik, 2002 urtean). Hiriz hiri, parkeetan segurtasun gabezia larriena hautematen duten hiritarrak Alacantekoak (%77), Sevillakoak (hirutik bi, hor nonbait), Kordoba eta Malagakoak (%75 inguru). Zerrendaz beste muturrean, Donostiakoak (bisitarien %99k ez du uste parkea segurtasunik gabeko lekua denik) harro egon daitezke beren parkeetako segurantziaz. Antzekoa gertatzen da A Coruñan ere: berdeguneen erabiltzaileen %92ren iritziz, parkean ez dago inolako arriskurik.

Zerbitzu eta ekipamenduez ari garela, inkestaturiko hiritarren %40 inguruk, normalean ohi doan parkeak gabeziaren bat daukala uste du. Atal horrek kritika gehien jaso du Granada, Malaga, Sevilla eta Valentzian: lau horietan bisitarien erdiak baino gehiagok uste du berdeguneek gabeziak nozitzen dituztela. Erabiltzaileen eskakizun ugarienak: haurrentzako jolastoki gehiago jartzea (galdetegiari erantzun dioten pertsonen %15), komun publikoak, argiteria hobea eta iturri gehiago (hiru kasuetan ere, hamar erabiltzailetik bik eskatzen dituzte horrelakoak) eta belar zein arbola-zuzkidura hobea (%7).

Beste aldetik, ordea, hiru erabiltzailetik batek bakarrik uste du parkearen garbitasun eta kontserbatze egoera onona ez dela. Alacant da parkeak eskasen mantentzen dituen hiria (bertako erabiltzaileen iritziz, %62); ondotik Sevilla, Kordoba eta Malaga datoz (inkestan parte harturikoen erdiek horrela diote).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto