Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako 18 hiritako 102 parke aztertu ditugu: Berdeguneak ez dira ugaldu eta, gainera, bertan segurantzia falta atzeman dute erabiltzaileek

Ekipamendu eta zerbitzuetan biltzen dira gabezia behinenak eta mantenua eta garbitasuna, berriz, asetzeko modukotzat jotzen dira. Hiri batetik besterako aldeak nabarmenak dira.

Garbitasuna: ongi, oro har

  Bisitatu ditugun berdeguneen mantenu eta garbitasun egoera ona dela esan daiteke, ñabardurak egin behar badira ere. Hamar parketik bitan, izan ere, landaredi zonak kontserbatze egoera txarrean daude (erabiltzaileek eraginiko hondamen edo endekapenagatik, batik bat); horien %22tan arbola hondatuak, egoera txarrean edo gizakiak kaltetuak (Kordoba eta Granadan, bereziki) ikusi dira; hamarretik bitan belazeak abandonatuak daude (lehorrak, soilduak, zulatuak, nabarmenki zikinak, etab.); ehunetik zazpitan zuhaiño edo pezoiak egoera txarrean daude (erabiltzaileek, berariazko bidetik joan ordez, horrelako hesiak zeharkatu egiten dituztelako, batez ere) eta lorontziak dauzkaten parkeen %11tan horien egoera tamalgarria da: landarerik gabe, zabor eta zikinkeriaz beteak (Kordoba, Madril eta Zaragozako parkeak horretan nabarmentzen dira, alderdi negatibotik).

Gainerako zona, zerbitzu eta ekipamenduei dagokiela, emaitzak antzekoak izan dira: erabilera publikoko komunak dituzten parkeetatik lautik batek baino gehiagok garbitasun alorreko gabeziak agertu zuen eta, areago, hamarretik seitan ez zegoen esku-xaboirik, hirutik batean komuneko paperik ere ez zen eta %40k ez zuen paperontzirik. Beste aldetik, ordea, lautik hirutan aulkiak garbi eta baliagarri zeuden (denetan hoberenak Bartzelona, Oviedo, Iruñea, Donostia eta Valentzian) baina hamarretik ia bitan paperontziak lepo beterik zeuden edo gizakiak kaltetuak (hautsita, erreta, etab.) eta hamarretik batean ur iturria hondatuak edo zikinak zeuden (okerrenak, Malaga eta Logroñon).

Haurrentzako jolastokiez ari garela, horrelako instalazioen %13 zikin-zikinak zeuden (zakurrek kaka nonahi egiten dutelako, kontrolik gabe), %12k zoladura abandonatua agertzen zuen eta hamarretik batek mantenu-arazoak erakusten zituen jolas eta zabuetan (elementu hautsiak, pintadak, etc.).

Ekipamendua, urri-urria

Udalak nekez ager daitezke harro hiri-parkeetako ekipamendu eta zerbitzuez: bisitatu ditugun espazioen %43k ez dituzte atal honetako itxaropenak bete. Hamarretik seik ez zuten komun publikorik (nabarmentzekoak, alderdi ezkorretik, A Coruña, Bartzelona, Kordoba, Logroño, Murtzia, Oviedo, Donostia eta Gasteizkoak) eta %11 itxita zeuden; lautik bakar batean zeuden piknik motako mahai-aulkiak, instalazioen %80tan ez zegoen telefono kabinarik, hamarretik bitan bakarrik zeuden txakurrentzako berariazko areak, eta lautik bakar batek zeukan eguzki edo euritatik babesteko zona estalirik (pergola edo estalkiak). Bisitatu ditugun hiri-berdeguneetako kirol-ekipamendua ere ez da ugaria, hara: saskibaloian aritzeko saskiak hamarretik hirutan bakarrik ikusi dira, futbolean jokatzeko zelaiak %23tan, ping-pong mahaiak %19tan, skate edo irristatzeko pistak %23tan, bolatokia %16tan, petankan jarduteko gunea %19tan eta bizikletan ibiltzeko berariazko espazioak %27tan baizik ez.

Zerbitzu-hornikuntzaz ari garela, parkeen %29k bakarrik dauzkate zakur gorotzetarako zorroak saltzeko makinak eta zorro horiek botatzeko zakarrontziak, %11tan ez zegoen ur edangarriko iturri bat bera ere, parkeen %40k baizik ez zuten kafetegi edo kioskoa zabalik eta lautik hirutan bizikleta aparkatzeko elementurik ez zegoen.

Haurrentzako informazioa, eskas

 Horrelako lekuetan jendeari eskaintzen zaion informazio alorrean ere alde handiak daude, hiri batetik bestera, egoera oro har ona dela esan daitekeen arren. Gabeziak aipatzekotan, parkeen %22tan bakarrik ematen zaio bisitariari bertako landare-espezieen izen zientifikoen edo ezaugarriez informaziorik kartel argi-emaileen bidez (parkerik hoberenak, atal honetan, A Coruña, Malaga eta Sevillakoak dira). Gabezia horiek, ostera, parkeetan ezarritako artelanetan ez ziren atzeman.

Haurrentzako jolastokietako informazioa, aldiz, eskasa da: hamar zonatik lautan bakarrik debekatua dago animalien presentzia edo bertarako sarrera (gogoan izan animalia direla zona horietako zikinkerien eragile nagusiak); proportzio horretako kartelek jakinarazten dute ekipamenduak eta jolasen erabiltzaileen adinak eta berdeguneen %28tan baizik ez da agertzen akats eta gabezien berri emateko telefono zenbakia.

Berdegune horietan hautemaniko informazio baliagarria ere ez da aski: erdiek baino ez dute parkearen izena adierazten; zonaren ezaugarriez edo jokatzeko arauez informaziorik %85etan bakarrik ematen zaio bisitariari eta %22tan soilik ematen zaio parkearen antolamenduari buruzko informazioa: banaketa, guneak, etc., plano edo antzekoen bidez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto