Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako 18 hiritako 102 parke aztertu ditugu: Berdeguneak ez dira ugaldu eta, gainera, bertan segurantzia falta atzeman dute erabiltzaileek

Ekipamendu eta zerbitzuetan biltzen dira gabezia behinenak eta mantenua eta garbitasuna, berriz, asetzeko modukotzat jotzen dira. Hiri batetik besterako aldeak nabarmenak dira.

 Berdegune publikoak hiri-bizimoduaren baitako lasaitzeko gune hutsak baino zerbait gehiago dira, Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) arabera: hiritar bakoitzak hamar edo hamabost metro berdegune izan behar du, gutxienez, OMS-en iritziz. Aire fresko garbia arnas dezagun laguntzeaz gainera (automobil batek ehun kilometrotan liberatutako karbonoa birziklatzen du hogei arbolak), berdeguneak atseden eta olgetarako lekuak dira, harreman sozialak sustatzeko gune aproposak, beraz. Eta, dudarik gabe, hiria toki bizigarriago bihurtzen laguntzen dute: alderdi honek berealdiko garrantzia du Espainian, hiritarren erdiak 18 area metropolitar garatuenetan bizi baitira eta hirutik bat, berriz, bost area nagusietako batean (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Bilbon).

Horregatik CONSUMER EROSKI-k 102 parke edo lorategi eredugarri bisitatu ditu 18 hiri espainiarretan: 8 Madril eta Bartzelonan, 7 Valentzia, Sevilla, Zaragoza eta Malagan, 6 Alacant, Bilbo, Kordoba, Murtzia eta Valladoliden eta 4 A Coruña, Oviedo, Iruñea, Donostia eta Gasteizen. Era askotako aspektuak baloratu dira: parkeen mantenu, garbitasun eta kontserbatze egoerari dagozkionak, ekipamendu mailakoak, erabiltzaileari ematen zaion informazioa, bertarako irisgarritasun gradua eta segurtasuna. Ikerlana osatu eta herritarraren iritzia ezagutzeko, 2.040 erabiltzaileri egin zaie hiriko berdeguneei buruzko inkesta. Horiez gainera, hiriz hiri pertsona bakoitzeko zenbat berdegune dagoen ere kalkulatu da.

Ondorio nagusia: gure hirietan berdegune gutxiegi dago (hiri gehienek ez dute OMS-en aholkua betetzen) eta horiek baliatzen dituztenek segurtasun eza nozitzen dute: sentsazio hau, aldizkari honek duela bost urte egin zuen antzeko inkestan agerturiko hura baino txikiago ez izateaz gainera, ez da gutxiengo jakin baten kontua: hiri-parke eta berdeguneei buruzko galdetegiari erantzun dioten 2.000 pertsona baino gehiago izaki,, horien %40ren iritziz leku horiek ez dira seguruak. Egoera, dena den, berdeguneen azalerari dagokionean bezala, biziki aldatzen da hiri batetik bestera. Egin dezagun kontu, adibidez, Iruñea eta Gasteizen biztanle bakoitzeko 26 eta 23 metro karratu berdegune dituztela; Murtzia, Alacant, Bilbo, Malaga, Valentzia eta Granadan bizi den gizakiak, aldiz, 5 metro karratu baizik "ez dauka".

Bestetik, aldizkari honetako teknikariek 18 hiritako 102 hiri-parke eta berdegunetara eginiko bisitatik ondoriozta daitekeenez, horien mantenu eta garbitasun egoera asetzeko modukoa da eta erabiltzaileari ematen zaion informazioa, ezinduentzako irisgarritasuna (sarbideak, etab.) eta segurtasuna (segurtasun-pertsonalaren presentzia, ezbeharrik pairatzeko arriskurik edota objektu arriskutsurik eza), salbuespenak salbuespen, aski dira. Halaz ere, berdegune horietan baliagarri dauden ekipamendua eta zerbitzuak (haurrentzako jolastokiak, piknik motako mahai-aulkiak, txakurrentzako areak, hiri-altzariak, iturriak?.), orokorki, urriak dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto