Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gazta freskoa eta gazta zuri pasteurizatu: Kaloria gutxiago eta zapore goxoagoko gazta

Gazta freskoa elikagai nutritiboa bada ere, hobe da gehiegi ez kontsumitzea, gantz saturatu ugari dauzkalako

Zortzi gazta-laginak, banan-banan

El Caserío

  •  "Gazta freskoa". Gantzatsua
  • 5,23 euro kiloko, denetan merkeena
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • 500 gramoko ontzia (bi tarrinadun packa). Gantz gehien daukatenetako bat (14,6 gramo, 100 gramoko).
  • Dastatze proban: 5,6 puntu. Aldekoak: "zaporea", "krematsua" eta "kolorea".
  • Aurkakoak: "pastatsua" eta "gozoa".

Berta

  •  "Burgosko gazta freskoa ". Erdi-gantzatsua
  • 6,73 euro kiloko, denetan garestiena
  • 300 gramoko ontzia. Proteina (%8), gantz (10,4 gramo 100 gramoko) eta kaloria (143 cal/100 g) gutxien dauzkan lagina. Gatz gutxien daukana ere berau da (%0,4).
  • Dastatze proban, gehien gustatu denetako bat: 6,6 puntu. Aldekoak: "zukutsua", "suabea", "gatz puntu egokia", "zapore naturala", eta "kolore zuria". Aurkakoak: "samurregia" (desegin egiten da) eta "zapore motelekoa".

García Baquero

  •  "Gazta zuri pasteurizatua". Gantzatsua
  • 5,54 euro kiloko
  • 500 gramoko ontzia (bi tarrinadun packa). Proteina (%11) eta gatz (%1,13) gehien daukatenetako bat. Azido sorbikoa (gehigarri kontserbatzailea) gehitua ez duen hiru laginetako bat.
  • Dastatze proban: 5,9 puntu. Aldekoak: "zapore sakona", "ukitu politekoa" eta "kolorea". Aurkakoak: "lehorra", "motela" eta "gozoa".

Burgo de Arias

  •  "Gazta zuri pasteurizatu". Gantzatsua
  • 6,01 euro kiloko
  • 500 gramoko ontzia (bi tarrinadun packa). Proteina (%11) eta gantz (14,9 g. 100 gramoko) gehien daukatenetako bat. Azido sorbikoa (gehigarri kontserbatzailea) gehitua ez duen hiru laginetako bat.
  • Dastatze proban: 6,1 puntu, gehien gustatu denetako bat. Aldekoak: "trinkotasuna" eta "zaporea". Aurkakoak: "geza" eta "gogorra" eta "lehorra".

Angulo

  •   Burgosko gazta freskoa". Gantzatsua
  • 5,31 euro kiloko; merkeenetako bat
  • 500 gramoko ontzia.
  • Dastatze proban: 5,6 puntu. Aldekoak: "kolorea", "krematsu izatea" eta "zaporea". Aurkakoak: "geza" eta "zanpatuegia".

Lácteos Ruiz Francos

  •  "Gazta freskoa". Erdi-gantzatsua
  • 5,88 euro kiloko
  • 500 gramoko ontzia. Etiketa araua urratzen du, bere burua "erdi-gantzatsu" agertzen duelako, "gantzatsu" gisa merkaturatu ordez. Azido sorbikoa (gehigarri kontserbatzailea) gehitua ez duen hiru laginetako bat.
  • Dastatze proban: 6,5 puntu, gehien gustatu denetako bat. Aldekoak: "gatz puntua", eta "zukutsua". Aurkakoak: "kolore horixka", "zapore motela" eta "pikorren presentzia".

Kaiku

  •  "Gazta freskoa". Gantzatsua
  • 5,38 euro kiloko; merkeenetako bat.
  • 500 gramoko ontzia (bi tarrinadun packa). Etiketa araua urratzen du, azido sorbikoa (gehigarri kontserbatzailea) gehitu duen arren, horrelakorik adierazten ez duelako. Proteina (%12), gantz (14,4 gramo 100 gramoko) eta kaloria (192 kal 100 gramoko) gehien dauzkaten laginetako bat.
  • Dastatze proban: 4,6 puntu, gutxien gustatu denetako bat. Aldekoak: "trinkotasuna". Aurkakoak: "lehorra" eta "pastatsua".

Gailla

  •  "Gazta fresko". Erdi-gantzatsua
  • 6,20 euro kiloko; bigarren garestiena
  • 250 gramoko ontzia. Etiketa araua urratzen du, azido sorbikoa (gehigarri kontserbatzailea) gehitu duen arren, horrelakorik adierazten ez duelako. Proteina (%11), gehien dauzkaten laginetako bat.
  • Dastatze proban: 6,3 puntu, gehien gustatu denetako bat. Aldekoak: "zaporea", "harroa" eta "zuria". Aurkakoak: "trinkotasun eskasa" eta "geza".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du