Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Giza papilomaren birusa eta utero-lepoko minbiziaren arteko lotura egia bihurtu da emakumeen artean ohikoena den neoplasia baten kontrako lehen txertoaren garapenean
Aspaldi honetan minbiziaren kausen ikerkuntzan egin den aurkikuntzarik behienetako bat, utero-lepoko minbizia giza papilomaren birusak (VPH) sortarazten duela frogatzea izan da. Birus hori batez ere sexu transmisioz kutsatzen da eta, horren adierazle, emakumetan ohikoen eta hilkorrenetako bat den neoplasia hori ongi sendatu ez den gaixotasun benereoaren azken emaitza dela esan daiteke. Urtero-urtero utero-lepoko minbizien 500.000 kasu erregistratzen dira munduan (horien %83, garapen bidean doazen herrialdeetan) eta minbizi hori nozitzen duten pazienteen erdiak hil egiten dira. Herrialde garatuetan gaitzaren eragina askoz ere arinagoa da, minbizi-aurreko lesioak garaiz atzemateko programei esker.
Birusa identifikatzea eginkizun konplexua da, beste hainbat birus edo bakterio ez bezala, honako hau ezin kultiba baitaiteke in vitro; beraz, metodo molekular izenekoak baliatzen dira ikerlan hauetan. VPH-ren kasuan, birusaren azido desoxirribonukleikoa (ADN) atzematean oinarritzen badira ere, azido ribonukleikoaren (ARN) atzematean euskailu duten metodoak ere garatzen ari dira. Birus honi dagokionez, antigorputzak atzemateko metodoek ere ez dute balio ohiko diagnostikoa osatzeko.
Ikerketa epidemiologikoei esker hainbat arrisku-faktore definitu ahal izan dira:
Sexu-harremanetan VPH birusaren transmisioari saihets egitea ez da kontu errazik. Manchesterko Unibertsitatean 15 eta 19 urte bitarteko emakumeekin eginiko azterlan batek frogatu duenez, kondoia ez da sistema eraginkorra kutsadura saihesteko, bestelako patologia benereo gehienetan gertatzen ez den bezala.
Kaliforniako Unibertsitateak egin berri duen ikerlan batean, berriz, VPH bidezko infekzioak bizitza osoan nahitaez irauten ez duela egiaztatu da: kasuen %90etan, organismotik birusa eliminatu egiten da hirugarren urterako. Nolanahi, pertsona asko ostera ere infektatzen da.
Infekzioa gertatuz gero, oso litekeena da besterik gabe suntsitzea edo, bestela, infekzio kroniko gisa finkatzea. Kasu honetan, infekzioak gaitz hauek ondoriozta ditzake:
VPH birusen bidezko infekzioarekin loturiko hainbat arrisku-faktore ere minbizi zerbikalaren agerpenean lagungarri gertatzen dira:
VPH bidezko infekzioaren prebentzio primarioa egin daiteke gaur, 6, 11, 16 eta 18 motetako birusen kontrako txertoari esker. Aurretiko saiakeretan erdietsitako emaitzak biziki onuragarriak izan ziren eta, itxura guztien arabera, VPH-ren kontrako txertoa hartzeak utero-lepoko minbizi tasak dezente urritzen lagunduko luke planeta osoan. Dena den, ori ez dago oraingoz sartuta Osasun Publikoko neurritzat txertatze egitarauetan, oraino konpontzeke dauden kontuak direla medio: txertoa hartzeko adin egokiena, diana-populazioa, "sexu-transmisio bidezko gaixotasun" bat prebenitzeko txertoa populazioak nola hartuko duen, osterako txertatzeak beharrezkoak diren, kostua eta efikaziaren arteko erlazioa, etc.
Utero-lepoko minbiziaren prebentzio sekundarioaren euskailua, Papanicolauren teknikari esker, zitologia aztertzearen bidez minbizi-aurreko lesioak garaiz detektatzea da. Populazioaren bahetze-egitarau antolatuek eraginkorrak direla frogatua dute dagoeneko, metodo hau era masibo eta jarraituan aplikatzen den herrialdeetan intzidentzia eta hilkortasuna hagitz urritu baitira. Zitologi azterketak egiten hasteko adin egokiena 25 urte da edo, bestela, gizakia sexu-harremanetan hasi denetik hiru urtera; proba, jakina, 3 - 5 urtez behin egitea komeni da hortik aurrera ere.
Espainian egoera ontzat eman daiteke, eskura dauden datuak ikusirik: 20 urtetik gorako emakumeen %63k zitologia egina dute; 35 eta 54 urte bitartekoetan, proportzio hori %81raino doa; 55 urtez gorako emakumeen bahetze horren estaldura hobetu beharra dago baserri munduan eta maila sozial zigortuenetan.
Egun, zitologia bidezko bahetzea eta, ADNren bitartez, VPH identifikatzeko aukera ikertzen ari dira. Gizonezkoetan ere beharrekoz da VPH identifikatzea: izan ere, minbizia pairatzeko gizasemeak duen arriskua emakumearena baino arinagoa bada ere, utero-lepoan minbizia agertzea lagunduko duen birus-edukiontzi larria da. Beraz, berdin-berdin tratatu beharra dago. Horretarako, peniskopia izeneko atzemate-metodo berria baliatzen da, ikusteko moduko lesiorik hautematen ez denean. Bai lesio ikusgarriei (karatxo benereoak edo kondiloma akuminatuak), baita ezin ikusizkoei ere eman dakieke aplikazio lokaleko produktuen (podofilinozko erretxinak, a. trikloroazetikoa, 5-fluoraziloa) bitarteko tratamendua, krioterapia, laserterapia, elektrokauterioa, exeresis kirurgikoa edota inmunoterapia.
Gizateriak aspaldi ezagutzen du VPH birusa. Erroma klasikoan VPH birusak -erromatarrek ez bazekiten ere- sortarazten zituen kondiloma akuminatu edo karatxo genitalei "piku" zerizten eta, orduan ere, munduan sexu transmisio bidez gehien hedaturiko gaixotasunetako bat zen, egun bezala. VPH birusa bakarra izatetik urrun dabil, 150 motatik gora identifikatu baitira dagoeneko: batzuk larruazaleko eta oin-zolako karatxoetan dautza; beste batzuek lotura handia dute minbiziaren agerpenarekin eta horietako batzuk, aldiz, ez dute ia-ia zerikusirik arrisku horrekin.
Emakume zein gizasemea eroale asintomatiko izanik, infekzio genitala VPH bidez transmiti dezake. Kontuan izan dezagun, gainera, gaitza ez dela toki zehatz batean kokatzen: utero-lepoan, baginan, bulban, uzki-kanalean, perineoan, eskrotoan eta zakilean atzeman daiteke.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa