Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Afasia / Ariketa fisikorik egin gabe dieta egitea / Azterketa eginez, haurdunaldiko seigarren astean haurtxoaren sexua jakin daiteke / Zelula minbizidunak eta osasuntsuak bereizteko erradiazioa / D bitamina eta esklerosi anizkuna / Teresa Noguer doktorea

Hitz bitan

Afasia:

  garuneko lesioaren ondorioz, mintzairaz baliatzeko gaitasuna galtzea da. Iktusak, tumoreak edo burezurreko traumatismoak, adibidez, ezker lobulu tenporala eta lobulu frontalaren aldameneko erregioa lesionatu ditzakete; zona horiek mintzaira-funtzioa kontrolatzen dutenez, baliteke gaitza nozitzen duena hitzak ulertu edo ebakitzeko erabat edo partzialki desgaiturik suertatzea.

Gaztigatzean kalterik ez...

Ariketa fisikorik egin gabe dieta egitea, hezurrentzat kaltegarri gerta liteke

  Kilo gehiegi osasunarentzat kaltegarri jazo daitekeela diote sendagileek: horixe da gehiegizko pisua duten pertsonak argaltzeko dieta egitera bultzatzen duten motiboetako bat. Kontuan izan dezagun, halaz ere, ariketa fisikorik egin gabe, argaltzeko plana antolatuz gero, hezurrak horren ondorioetako bat jasan dezakete: argaltzean, ur eta gantzaz gainera, hezur-masa ere (haustura gerta daitekeen zonetan, batik bat: bizkarrezurra, aldaka eta hankak) galdu egiten dugu, San Luis Unibertsitateko (AEB) ikerlariek Archives of Internal Medicine aldizkarian argitara emaniko azterlan batean diotenez. Gehiegizko pisua duten 36 pertsona aztertu zituzten ikerlariek: paziente bakoitzak argaltze plan berariazkoa egin zuen, beste gainerakoek ez bezala (18 pazientek erregimena egin zuten eta beste 18ek ariketa fisikoa). Azkenean egiaztatu zenez, dieta eginiko taldekoek hezur-masa ere galdu zuten.

Albisteak

Azterketa eginez, haurdunaldiko seigarren astean haurtxoaren sexua jakin daiteke

  Madrilgo (Espainia) Fundación Jiménez Díaz izeneko erakundeko genetista talde batek garatu duen metodoari esker, haurdunaldiko seigarren astean amari odol analisia eginez gero, fetuaren sexua ezagutu ahal izango da. Teknika hori baliatuz, 48 ordutan jakin daiteke fetuaren ADN-k SRY genea (sexu maskulinoaren adierazle) daukan. Haurtxoaren sexua haurdunaldiaren hasieran ezagutzeari esker, hainbat gaixotasunen (hemofilia, jaiotzetiko sindrome adrenogenitala, Duchenneren distrofia muskularra, etc.) kontrako tratamendua garaiz ezar dakioke fetuari.

Zelula minbizidunak eta osasuntsuak bereizteko erradiazioa

Espainiako Centro Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) eta Bath-eko (Erresuma Batua) Unibertsitateko zientzialariek, zelula minbizidunak eta osasuntsuak bereizten dituen erradiazio mota bat kontrolatzea lortu dute. Erradiazio horiek, milimetro bateko lodieradun gezian bildurik, tumorea atzemaniko zonaren eskaneatze osoa egiteko aukera ematen dute, minbizidun gaia noraino erauzi den zehaztasun osoz adieraziz. Erradiazio hori X izpiak baino 1.000 milioi aldiz ahulagoa denez, pazienteengan ez du inolako kalterik noziarazten.

D bitamina eta esklerosi anizkuna

  Odoletan D bitamina-maila altua duten pertsonek esklerosi anizkuna nozitzeko %62rainoko probabilitate gutxiago dituzte, Bostongo (AEB) Harvardeko Osasun Publikoko Eskolak egin eta Journal of the American Medical Association izenekoan argitara emaniko azterlan baten arabera. Zientzialariek azpimarratu dutenez, gaixotasun hori pairatzeko arriskurik larriena dutenak bera nozitzen duten pazienteen lehen graduko senideak direla; beraz, populazio horretan gaitza prebenitzeko helburuz saiakera egin beharko litzateke.

Teresa Noguer doktorea. Oftalmologo pediatrikoa

"Haurren larruazala eguzkitik babesten dugun modu berean begiak ere babestu beharko genituzke"

  Espainiako haur asko Erregeek ekarri dieten bideokontsolan jolasei begira, adi-adi dabiltza aspaldi honetan. Jarduera horrek ba ote du ondorio kaltegarririk?
Hobe da ordutegi bat jartzea, egunean horrelakoetan ematen den tartea, gehienez ere, bi ordu izatea, adibidez. Aparatu horiek begi-arreta handia eta pantailara biziki hurreratzea eskatzen dutenez, miopia nozitzeko nolabaiteko aiherra sorrarazten dute. Egoera hori larriagoa da 10 urtez beherakoetan, ikuspen-sistema finkatu gabe daukatelako oraino.

Berez, kaltegarritzat joko dugu?
Ez, zenbaitetan terapeutiko gerta daiteke-eta.

Nola esan duzu?
Baliteke oftalmologoak begi alferraren gaitza daukan umeari bideojokoetan ibil dadin "preskribatzea", horrela jolasteko azturak akats fisiologikoa zuzendu ahal izango baitie.

Telebistarekin edota mugikorrarekin ere beste horrenbeste gertatzen al da?
Pantaila zenbat eta urrunago egon, hainbat eta hobeki. Telebistarekin ez dago horrenbesteko arazoa pantailak, geroz eta handiagoak direnez, urrutiago ezartzen direlako; telefono mugikorrarekin, ordea, begirada arras behartzen dugu derrigorrez eta, lehen esan dudan legez, hori miopien sortzaile izaten da.

Haurraren ikusmena zein adinetan aztertu behar da estreinakoz?
Bahetze-lan polita egiten ari dira pediatrak baina, oraingoz, berantegi hasten dira (bost urte aldera). Gurasoek ikuspen-arazorik baldin badute (itsutasuna, miopia, glaukoma edo lausoa) haurrari lehen urtea betetzean egin behar zaio azterketa. Normalean, bizpahiru urte bete arte itxaron egin daiteke baina ez hori baino askoz ere gehiago: zenbat eta geroago jardun, orduan eta zailagoa izango da arazoak konpontzea.

Oheratu aurretik irakurri egin behar dute, mesanotxeko argipean?
Bai etxeko, bai hoteletako logeletan, gauean zerbait irakurtzeko, sabaiko argia itzali eta mesanotxean dagoen lanparako bonbilla bakarrik pizteko ohitura madarikatua dugu: akatsa da hori. Begiarentzat hobe da bi argiak pizturik irakurri (ez da derrigorrezkoa, alabaina, sekulako potentziakoak izatea) eta ondoren dena itzaltzea.

Iluntasunak begia babesten du?
Alderantziz esan dezagun: gehiegizko argitasunak itsutu egiten du, azkenean. Sartzen zaion argitasun-kopuruaren arabera, begia "gastatu" egiten da.

Haurtxo txikia... eguzkitarako betaurreko eta guzti?
Ederki, gainera. Eguzki izpietatik haurtxoaren larruazala babesten dugun modu berean, haren begiak ere babestu behar ditugu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto