Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Intimitatea babesteko eskubidea

Eremu elektromagnetikoen emisioak eta osasunarentzako arriskua

  Etxebizitzetan zaratak eta emisio elektromagnetikoak eragiten zituen transformadorea instalatu zuen konpainia elektrikoak komunitate baten eraikinaren etxabeetan. Bi urteetan, gainera, hamazazpi auzokideetako hiruk minbizia nozitu zutenez, konpainiari eskatu zioten transformadorea kendu eta, kalte moralengatik, jabekide guzti-guztiei indemnizazioa ordain ziezaien.

Castelloko Lurralde Entzutegiak, aurkezturiko perituen txostenak eta azterketa zientifikoak ikertuta, 2005eko maiatzaren 5ean emaniko epaian, egiaztapen zientifikorik ez zegoela ondorioztatu zuen. Halaz ere, nozitze-muga hura (100 mikrotesla, Europar Batasunaren 1999/519 arauaren arabera) orientazio-irizpidetzat hartu zuen. Hortaz, gaixotasunik pairatzeko arriskurik egotea ere ez zen baztertzeko modukoa. Minbizi intzidentzia hori ohikoa ez dela argudiaturik, eremu elektromagnetiko horiek nozitzeak tumoreak izateko arriskua areagotu egin zezakeela iritzi zion. Beraz, intimitate eskubidea babesteko eta prebentzio neurri gisa, konpainia transformadorea kentzera zigortu zuen baina ez, ordea, kalte moralengatik indemnizaziorik ordaintzera, hori frogatua ez zegoelakoan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto