Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Adin txikiko batek telefonia mugikorreko kontratua sinatu zuen operadore batekin, eskatzailearen adina egiaztatzeko konpainiak gutxieneko neurriak hartu ez zituelarik. Gazteak fakturak ordaindu ez zituenez, operadoreak ordaintzaile haren izena berankorraren fitxategian sar zedin eskatu zuen. Zerbitzu hori tarteko, adin txikikoak eduki pornografikoak eskuratu ahal izan zituen. Gurasoek operadorearen aurkako demanda ezarri, kontratua baliogabe edo baliogabegarritzat jo zedin eta, gainera, eraginiko kalte moralagatik, operadoreak adin txikikoari 12.000 euroko indemnizazioa ordain ziezaion eskatu zuten.
Toledoko Lehen Instantziako 5. Epaitegiak, 2006ko azaroaren 11n emaniko epaian, kontratua baliogabe jo zuen. Kalte moralak frogatu gabetzat jo zituen baina, ordaintzaile berankorren fitxategian agertzearren inolako indemnizaziorik ez zuen onetsi, horrek adin txikikoei kalterik eragiten ez dielakoan. Eduki pornografikoak eskuratzea dela eta, okerreko erabilera adin txikikoak egin zuenez, operatzaileak horretan inolako erantzukizunik ez zuela argudiatu zuen Epaitegiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa