Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Komunitatearen parte batek igogailua berritu nahi du, ondo dabilen arren

Bizi naizen komunitate honek betidanik izan du igogailua baina orain, aparatua ondo dabilen arren, motorra berritu eta, arrazoi estetikoak tarteko, barnealdea aldatzea proposatu zaigu. Horren aurka egin ote dezaket? Bestela, bederatzi oinetatik lehendabizikoan bizi banaiz, obrengatik diru-kopuru berbera ordaindu behar dudan ala proportziozko gastua den jakin nahi nuke. Oraingoz komunitate honetan gastuak parte berdinetan ordaintzen ditugu baina, ene ustez, ordaintze proportzionalak xedatuak ditu legeren batek. Horrela ote da? Boto-kopuru jakin bat behar da hori erabakitzeko?

  Espainiako Jabego Horizontalaren Legeak adierazten duenez, eraikina behar bezala, bizigarri eta seguru mantentzeko hobekuntza-obrak ez dira nahitaez bete beharrekoak. Hobekuntza-obra bat onesteko ez da aski, dena den, jabekide gehienen aldeko botoa, non eta obra eraikinaren estrukturari edo elementu komunei ez badagokie; horrelakoetan, hiru bostenen aldeko botoa izango da derrigorrezkoa, obra-mota eta helburuaren arabera. Derrigorrez agintzerik ez dagoen obra bat gehiengo soilez onetsiko balitz, horrekin ados ez dagoen jabeak ez luke zertan ordaindu, baldin eta kuota horixe hiru hilabetetako ohiko gastu arrunten munta baino handiagoa balitz. Halaz ere, kasu honetan, motorra aldatzea derrigorrezkoa balitz, kontserbazio eta mantenu alorreko premiek horrela agintzen dutelako, jabekideak obrako atal hori gutxienez ordaindu egin beharko luke.

Jabekideen artean eraikina egokiro mantentzeko egin beharreko gastu orokorrak banatzeko moduari dagokiola, Legeak dioenez, jabe horien betebeharrekoa da eskrituretan finkaturiko edo berariaz hitzarturiko partaidetza-koefiziente edo kuotaren arabera ordaintzea. Zure komunitatean gastuak parte berdinetan ordaintzeko erabakia aho batez hartu zenez, horrela ordaindu beharko duzue baldin eta, aurreko erabakia baliogabe uzten duen eta obra etxebizitza bakoitzaren koefizienteen arabera ordaintzea determinatzeko erabakirik hartzen ez baduzue. Adiera horretan, jabeak ordaindu beharko lukeen kopurua ez litzateke aldatuko oinaren altueraren arabera, jabekideen juntan aho batez eta berariaz hitzarturik legokeenaren arabera edo, bestela, etxebizitza bakoitzaren partaidetza-koefizientearen arabera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto