Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Egurrezko altzari baten kalitatea hainbat faktoreri erreparatuta nabarmen daiteke: koloreari, bukaerari, ertzei, aireztapen sistemari, tiraderei, besteak beste.
Ohe aproposa, arropa armairu egokia edo jantokiko mahaia hautatzeko sekulako pazientzia hartu behar izaten da, estilo, diseinu eta prezioen aukera amaigabea delako. Baina, horrez gainera, erosi nahi denaren berri luze-zabal izatea ere komeni izaten da: materialen kalitatea, garbitzea, kontserbatzea, zona lehor edo hezeetan zahartzea, etc. Merkatuak eskaintzen duna, orokorki, bitan banatzen da: bukaera sintetikoko altzaria eta egurrezko altzaria. Lehenak prezio ekonomikoagoak eta diseinu gehiago eskaintzen ditu. Bigarrenak, bukaerako fakturan nabarmenduko den ebanisteri lana, eskulangintza, hitz batez.
Halaz ere, jendeak sinetsi ohi duenaz beste aldera, altzari baten kalitatea erabilitako materialak ez ezik beste zenbait faktorek ere determinatzen dute, hala nola bukaera edota funtzionaltasuna. Izan ere, egur hutsezko altzariak (ustez, behintzat, kalitate hobekoak balira ere) ia ez dira komertzializatzen, horrelakoak egiteko arbola gehiago ebaki beharko liratekeelako eta, gainera, egurra materia biziduna denez, hezetasuna eta tenperatura aldatzean, hura mugitu egiten da.
Ohikoena, egurrezko atala altzariaren kutxa edo ingurukoa bakarrik izatea da. Estrukturaren gainerakoa aglomeratu, kontratxapatu edo zuntzezko oholekin moldatzen da. Horrelakoak arboletako adar, azal, zerrauts eta txirbilez ekoizten badira ere, tenperatura edo hezetasun aldaketen aurrean altzariaren jokaera hobea bermatzen dute. Zumea, rattana eta melamina ere baliatzen diren arren, zura da denetan nahiena. Nolanahi ere, zur edo egurretan ere alde handiak daude. Oinarrizko batek hurrengoak bereizten ditu:
Prezio horiek orientazio gisara ematen ditugu, egurraren, bukaeren eta izarien arabera, alde handiak gertatzen baitira altzari batetik bestera. Zur klase bat eta bestearen prezioen arteko aldea, funtsean, arbolaren hazkuntza-erritmoak determinatzen du: egur gogorra hazkuntza mantsoko arbolena da; zur samurra, aldiz, ugariago diren eta azkarrago garatzen diren zuhaitzek ematen dute.
Altzariaren iraunkortasunari doakionez, materialak (egurra, orokorki, nobleetako bat da) baino areago, emango zaion erabilerak eta mantenduko den egoerak baldintzatuko dute. Altzaria zaindu ezean, oso litekeena da egurrak nozi dezakeen kontrakzio naturalaren ondorioz bere piezak mugitzea, altzariaren harmoniaren kaltetan. Laburbilduz, altzaria kalitateduna den ezagutzeko hurrengo elementuek berme aldian nola jokatzen duten erreparatu behar da:
Altzari bakoitzak bere "izendapena", hau da, fabrikazioan erabilitako egur mota definitzen duen estilo edo joera berariazkoa. Hona estiloetako batzuk:
Denbora joan ahala egurrezko altzariak iluntzeko joera du, baina horrek ez du esan nahi altzaria endekatuko denik edo itxura zarpailagoa agertuko duenik. Aski da hautsa oihal heze batez kendu eta, ondoren, zapi batez lehortzea baina, era berean, produktu argizaritsuak balia daitezke horretarako. Altzariak zaintzeko eraz berariazko aginduak emateko pertsonarik egokiena saltzailea da, fabrikazioan erabilitako materialen arabera eta eman zaizkien amaieren (berniza, pintura, ehuna, metala edo beira) arabera. Aire zabalean (terraza edo lorategian) ohi dagoen altzaria denean egurrik aproposena teka da, hezetasunaren kontrako erresistentzia handia duelako eta urtean behin edo pare bat aldiz berniz esku bat ematea aski baitu. Espazio horietan bestelako zurak ere preziatzen dira, hala nola wengea, irokoa eta antzekoak, horiek denak Amerika, Afrika eta Asiako eskualde tropikaletatik baitatoz: bertan, jakina denez, klimaren bereizgarriak euri ugariak edo tenperatura handiak direnez, kanpo aldean ederki erantzuten dute altzariek.
Espainiako 1468/1988 Errege Dekretuak fabrikatzailea behartzen du altzariaren etiketan bere osaketa ager dezan, altzari hori erosi edo erabiltzea fabrikazioan baliaturiko materialek determinatzen baldin badute edo, bestela produktuaren purutasun, oparotasun, kalitate, segurtasun edo eraginkortasunaren ezaugarrietako bat bada. Etiketan agertu behar ditu produktuaren egiazko gaia (engainu edo akatsik ez ondorioztatzeko modura), kalitatea eta erabiltzearren edo erants dakizkiokeen dispositibo mekaniko jakinen ondoriozko arriskuak. Valentzia Erkidegoko Altzarien Merkatarien Federazioak 2005ean, enpresarioen, Administrazioaren eta kontsumitzaileen artean adostutako lehen etiketa-eredua, Espainian aitzindari, aurkeztu zuen. Altzariaren osaketaz era guztietako zalantzak ezabatzea helburu zuen etiketa hura sukaldeko, bainuko eta haurrentzako altzarietan eransteko sortu zen. Espainiaren gainerakoan oraino ez dago etiketa-eredu homologaturik baina elkarte eta erakunde publikoak lanean ari dira horrelako zerbait edo kalitate-zigilua ezartzeko.
Altzari baten erosketa hainbat faktorek -estetikak, batik bat- determinatzen dutela argi eta garbi dagoen arren, bada biziki zaindu beharreko beste bat oraino; segurantziaz ari gara. Altzaria segurua da, baldin eta ?erabilera baldintza ohikoetan edo gizabidez aurreikus daitezkeenetan inolako arriskurik agertzen ez badu edo gutxien-gutxieneko arriskuak, produktuaren erabilerari dagozkionak, onartzeko modukoak, agertzen baditu" (1801/2003 Errege Dekretua). Esku jakin batzuetan (haurrak, pertsona zaharrak?) arriskutsuak gerta daitezke kristalezko elementuak dauzkaten edo, bestela, eskuz edo mekanikoki eragiten diren dispositiboak dauzkaten altzariak. Espainiako Altzariaren, Zuraren, Bilgarrien eta Tankerakoen Institutu Teknologikoak, horiez gainera, altzaria osatzen duten osagaiei dagokienez, kontuan hartzeko irizpideez ohartarazpena egin du.
Egurretan edo egurrezkoez osaturiko oholtzan fabrikatu delarik, altzariak azalerari pinturazko, bernizezko edo, hein txikiago batean, produktu kimikozkoez osaturiko bukaera eman zaio. Oholtzen kasuan, geruzak elkarri kolatu egiten zaizkionez, horrek formaldehidoaren presentzia ondorioztatzen du: Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) substantzia kantzerigenotzat jotzen duen gas hori pixkanaka-pixkanaka eguratsera liberatzen da eta ibilgailuek edo tabako keak igortzen duten berbera da. Fabrikatzaileen helburuetako bat itsaste-prozesuan gas hori murriztea denez, orain hasi dira kola eta prentsatze sistema berriak baliatzen. Dena den, altzarian datzan gas horren kopurua eta igorpena UNE-EN 120 eta UNE-EN 717-2 arauen arabera eginiko saiakuntzetan neur daitezke. Arau horiek bete direla baldin badio etiketak, kontsumitzaileak aurrean daukan altzaria segurua da, ingurugiroa errespetatzen duena.
Erreparatu beharreko beste aspektu bat, altxarietako pinturen dauzkaten metal astunen (kromoa, barioa, beruna) edukia da): alderdi horrek berebiziko garrantzia hartzen du haurrentzako altzariak (sehaskak, etab.) direnean, oso litekeena baita haurrak barroteak edo altzariko beste hainbat atal milizkatzea. Altzariak, baimendutako gehieneko kontzentrazioak errespetatu baditu, horrek esan nahi du UNE-EN 71-3 arautegia bete duela. Horra hor, beraz, altzariaren etiketan edo berme agirian bilatu beharreko beste datu bat, dendariak erostunari egiaztatu beharko liokeena hasiera-hasieratik.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa