Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Seme-alabek eteniko intimitatea berreskuratu ahal izango dute gurasoek, bata bestea barkatuz, onartuz eta elkarrekin luze hitz eginez
Seme-alaben hezkuntzan gurasoek ezartzen duten helmuga behinenetako bat, gazteek helduaroa era autonomoan bizi ahal izan dezaten moduko gaitasun eta auto-estimazioa helaraztea da, emantzipazio unea iritsita, aita-amen errealitatea gordina bada ere. Gazteak gurasoen etxetik irtetea, izan ere, etapa baten amaiera eta beste baten hasiera da, "zilbor hestea etetea" alegia. Dena den, heste horren mutur bakoitza era berezi batera ebakiko da, hots, gurasoek, batetik, eta seme-alabek, bestetik, beren dependentzia berriro jorratu beharko dute. Nola lortu hori, ordea, inork ere minik hartu gabe?
Argi dezagun, ezer baino lehen, seme-alabek alde egitearen ondorioz gurasoek estreinatu berri duten independentzia ez datzala askatasun-espazio edo -uneak erdiestean, norberaren barne-askatasuna konkistatzean baizik, bere poeman Kahlil Gibran-ek dioen "Zure seme-alabak ez dituzu seme-alaba" dioenak egia dela ezagutzeko, nozitzeko: haiek ere izan behar dute beren bizitza, gurasoek berea duten hein berean. Bizitza berriari ekingo dioten seme-alabei agur esateak beldurrak eta kezkak sortzeari ateak zabaltzen dizkio eta horien artetik larrienetako bat betiko hauxe da: "Guraso garen aldetik, amaitu da gure ardura?".
Erantzuna, noski: ez, inondik ere ez. Gureek behin ere seme-alaba izateari utziko ez dioten modu berean, beste etxe batean lo egin eta bazkaltzen, beste inorekin bizi, edo beste herri batera ezkontzen badira ere. Kontua ez da guraso izateari uzta, ezta galerarik deitoratzea, bi alderdiek familiaren emantzipazio prozesuak bere-bereak dituen bilakaera eta etapetan inplikaturik segitzea baizik. Independentzia horrek ez du zertan adierazi hutsunea, absentzia, loturarik eza.
Familiak beti gorenean izan dituen balioak eta transmitituriko heziketa baliagarri izango dira senideetatik bakar bat ere betirako gal ez dadin eta, alderantziz, denen arteko elkarrizketa eta komunikazio giroak iraun dezan. Jarrera hori ez dago inola ere kontrajarria emantzipazioaren adierazgarri behinenarekin: nork bere etxean bizi behar du, bereiz. Nork bere espazio hori edukitzeak, seme-alaben presentziak orain arte mugatu duen intimitateari ateak zabaltzeko aukera emango du, gainera.
Beste aldetik, bikotearen "gutasun" hori sakonagotik bizitzeko, bertan behera utzi edo geroratutako solasaldiei berriro ekiteko eta, maitasun-adierazpenak argiago agertzeko aukerak ugaldu egiten dira, gurasoen arteko harremana hobezina izango bada.
Hauxe da une hori berreskuratzeko eta bikote gisa "tokiaz berriro jabetzeko". Horretarako hurrengo hauek zehaztu behar dira:
Seme-alaben emantzipazioa eta, horrekin batera, gurasoena bera ere, ez dira gauzatzen norbait famili etxetik irtete hutsean; alderantziz, munduratzean bertan hasi beharra dago. Alde egitea gertakari garrantzitsua da baina ez da beste etapa bat baizik. Bikotekideen auto-estimuaren zimenduak sendotu ez badira, batasuna eta komunikazioa garatu ez badira, garaiz barkatzeko, irribarre egiteko edo mintzatzeko gauza izan ez bada, alde egite horrek beste maizter bat ekarriko du: beldurra.
Bikotekidean bertan arrotz zaigun, aspaldiko partez ezagutu ez dugun norbaitekin topatzeko beldurra, garaiz konpontzen asmatu ez genituen haserrealdi eta utzitakoei berriro heltzeko beldurra, aspaldi konpromisoa hartu zuten pertsona haiek berberak edo zeharo desberdinak ote garen ez jakiteko beldurra, batak besteari biluzik begiratzeko beldur eta lotsa, lotsaldi hori hausteko gauza inor ez dela. Horrek bakardadearen -bestearen aldameneko bakardadea: denetan txarrena- aurreko beldurra ekarriko luke.
Nahi dugunaz eta kezkatzen gaituenaz elkarrekin mintzatzen hastea.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa